Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu
Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu
Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al duzu?
Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten ikasteko ikastaroa proposatzen dizugu:
- Praktikan oinarrituriko metodologia; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu Miramar Jauregian, Donostian, ostiraletan 16.00tik 20.00ra)
- Iraupena: martxoaren 6tik 31ra.
- Prezioa: 390 euro, ikasle ohiek %15eko deskontua.
- Matrikula eta informazio gehiago, ikastaroaren web orrian.
Xehetasun gehiago behar izanez gero telefonoz edota posta elektroniko honen bidez (komunikazioa@asmoz.org) ere komunika zaitezke, laguntzeko prest izango gaituzu.