Abuztuak 10, estreinaldiak
Abuztuak 10, estreinaldiak –
Estreinaldiak: Abuztuak 10
Egilea: Ines Arrue Unanue
The Meg
Zientzia fikzioa, akzioa eta itsas-piztiaren osagaiak nahasten dituen film amerikarra.
Mariana Uharteko itsaso-zulo batean hondaturiko urpekontzi baten erreskatea izango da kontakizunaren ardatza: urpekari profesional batek bere bizitza arriskatuko du urpekontzian harrapatuta gelditu diren horiena salbatzeko saiakeran. Galdera bat izango du buruan bueltaka, etengabe: Zer da Megalodoiaz? Bizirik al dirau inoiz existitu den harrapakari ikaragarrienak?
The Equalizer 2
Badira filmak aktoreen nabarmentzea sustatzeko pentsatuak direnak, eta hau dugu horren adibide. Denzel Wasington protagonistaren neurrira eraiki du, hain zuzen ere, The Equalizer filmaren bigarren atala Antoine Fuqua zuzendariak. Zapaldu eta baztertuen aldeko borrokalaria da Robert McCall protagonista. Noraino helduko da bere ofentsiba defendatu beharrekoa maite duen hori denean?
The Darkest Minds
Zientzia fikzioa eta fantasia nahastuko ditu Jennifer Yuh zuzendariaren proposamenak.
Gaitz larri eta kutsakor batek AEBko haur eta gazte biztanleriaren %98a akatu ostean, esparru batean itxiko dute biziraun duen %2 hori. Gaixotasuna gainditzearen ondorioz, botere bereziak garatu dituzte, eta mehatxutzat hartu ditu gobernuak. 16 urteko Rubyk, ordea, ihes egitea lortuko du.
Como Nossos Pais
Izaera perfektua izatearekin itsututa bizi den pertsona da Rosa: ama eredugarria, alaba ona, emazte eta maitale paregabea… Zenbat eta saiatuagoa izan, orduan eta handiagoa da dena gaizki egiten duelaren ustea. Fronte askoren presio eta eskariei egin beharko die aurre, egun batez bere burua berraurkitzen hasiko den arte.
Cessez-le-feu
20.hamarkadaren hasieran, Lehen Mundu Gerran bizitako egoera ankerrengatik traumatizaturik, Afrikako Alto Volta lurraldera ihes egitea erabakiko du Geroges Laffont protagonistak. Denbora bat igaro eta gero, Parisera egingo du buelta, gerrak gortutako anaiaren bila.