Abian da Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketa
Abian da Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketa
Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta 3 sari emango dira.
Oinarriak PDFan hemen.
Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.
2.- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.
3.- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.
4.- Aukera dago lanak posta elektronikoz bidaltzeko ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak hautatu arte datuok gordetzeko ardura.
5.- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.
6.- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.
7.- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.
8.- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.
9.- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
10.- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
11.- Sariak: 3 sari emango dira:
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 €
Zumaiako onenaren saria: 1.000 €
Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.
Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketarako dela adierazita:
Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua.
Foruen plaza 1 – 20750 Zumaia
Abian da Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketa