Abestiez ikasiz. Euskararen alderdi arrakastatsuenaz baliatu gaitezen

Abestiez ikasiz –

Abestiez ikasiz. Euskararen alderdi arrakastatsuenaz baliatu gaitezen

Interneten euskarazko edukien artean zerbaitek du arrakasta, beste edozerk (dokumentalak, filmak, albisteak…) baino gehiago: abestiak. Euskal kantagintza altxor bat da gure hizkuntzarentzat. Hizkuntz gutxitu honek, zorionez, badu sortzaile sorta ederra. Baina, nola bideratu altxor hau, hiztunek bere hizkuntza maila hobe dezaten? Eta euskara prestigiatzea bideratu?

Hainbat ariketa interaktibo sortzen ibili ondoren, bideo-ariketak modu erakargarri eta eraginkorra dela ohartu naiz. Ikasle zein hiztunekin probatu ondoren, metodo didaktiko txukuna dela ondorioztatu dut. Hala, ABESTIKASI, ABESTIEZ IKASI egitasmoa garatzen gabiltza euskaragara.net-en.

Estilo eta gustu ezberdinak beharrezkoak dira, publiko mota ezberdinera heltzeko.

Hona hemen abesti batzuekin egindako ariketa batzuk. Ea zuen gustukoak diren.

Hiztegia abestiekin ikasi:  Ikusi bideoa eta erantzun galderak. 10 segundu bota ahal duzu atzera, aurrera begira dagoen triangeluaren eskuman dagoen botoian sakatuz.

AMETSETAN | ETS (En Tol Sarmiento)

Arabako talde honek euskara eta gaztelaniaz abesten du. Nerabe eta gazteen artean oso ezaguna da. Orain arteko ibilbidea oroitzeko, “Ametsetan” abestia.

GERNIKAN | Ken Zazpi

Letra sinple baina sentimendu sakona igortzen duena. A1 mailatik jadanik erabili daiteke.

MUSUA | Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Umeen artean arrakasta itzela duten abesti pilo daude. Hona hemen horietako bat:

ITSASOA GARA | Ken 7

Hitzez hitz, zaila suerta daiteke abesti hau ulertzea. Izan ere lizentzia poetikoa du. Baina zeri buruz hitz egiten du? Amodioaz? Gauzatu (materializatu) ezin izan den amodioaz?
“Malko haiei esker, orain itsasoa gara”. Ummm, interpretazio ezberdinak eduki ditzake honek, ezta? Agian, bikote izandakoa orain ez dago, baina harreman ona mantentzen dute?

Abesti eta material gehiago euskaragara.net-en.

Abestiez ikasiz

Abestiez ikasiz – Euskararen alderdi arrakastatsuenaz baliatu gaitezen

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

2 pentsamendu “Abestiez ikasiz. Euskararen alderdi arrakastatsuenaz baliatu gaitezen”-ri buruz