Algortako Askatasun Deiadarraren agiria azken egunotako gertakarien harira

Algortako Askatasun Deiadarraren agiria azken egunotako gertakarien harira –

Iragan den asteazkenean Che Guevararen hilketak izan duen azken urtemugako artikulu bat gogoraraztea egoki ikusi genuen, gaur igandera arte honek jazoeren ondorengotzan iskanbila ekarriz. Era honetan, suerta diren nondik-norakoen berri emango dugu.

– Lehenbizi, gure errekonozimendu eta adore gogotsuenak helarazi nahi dizkiegu Bertsolari Elkarteari zein ALBE Algortako Bertso Eskolari, lan itzela gauzatzeaz gain gutako asko bertako kide, lagun zein kide-ohi baikara. Bestetik, Berriako kazetariei euren lana eskertu zein haien lankide batekiko korporatibismoa azaltzea jarrera erabat bihozbera zein ulergarria dela partekatu gura diegu.

Algortako Askatasun Deiadarraren agiria azken egunotako gertakarien harira– Bigarrenik, aurreko egunean argitara genuen analisi politikoa edota herrian agertu diren pankarten harira “Beti da 26, Onintza zoaz Miamira” eta “Eutsi Cuba, Onintza Alde Hemendik” hauetaz harro gaudela, damutzen ez garela eta sekula damutuko ez garela azpimarra nahi dugu. Bestetik, agertu diren Onintza Enbeitaren bisitaren aurkako zenbait margoketarekin zerikusirik ez dugula nabarmendu nahi dugu, gezurrik ez esate aldera hauen edukiarekin bat gatozen arren. Azken batean, pertsona publikoa izateak edo ez izateak ez du salbuesle gisa jokatzen duen ezaugarria konfrontazio politikoan murgiltzerakoan, are gutxiago urriaren 10ean pertsona horrek kritika politiko xahuak jaurti bazituen.

Orobat, orain inoiz baino argiago baitugu egite sinboliko honek Euskal Herrian azken hilabeteotan eman den Femen, Gioconda Belli, Pussy Riot, George Soros, Nasrín Sotudé edota Hillary Clintonen tankerako elementu neoliberal inperialisten edukien gorakada mahai gainean jarri eta debatea eragin duelako. Hauek besteak beste Che Guevara eta beste hamaika emakume-gizon iraultzaile dituzte orain jomuga, aurreko astean Ernesto Guevararen jaiotzaren urtemugan jasan genuen propaganda amaiezina horren adibide latz dugularik, fusilatzeen edo lan-zelai homofoboen iruzur anakronikoak direla medio.

– Hirugarrenik, argudio politiko bidez edonoiz eta edonorekin biltzeko gure prestutasun osoa zabaltzen dugu.

Zenbait sektorek argudio politiko gabezian aurkiturik gure irakurketen aurka dena omen duela balio uste dute. Azken finean gure helburu politikoak eta militantzia pozoitzea helburu bakarra dutelarik eztabaidan ez dauden gaiekin.

Hortaz, harrigarri bezain sumingarri suerta zaigu Berriak plazaratutako testuan iragarritako balizko “eduki sexista” aipatzea, debatea termino politikoetatik desbideratu eta jarduera militantea desitxuratzea xede duen maniobra izanik.

Zertaz ari diren eurek soilik argitu beharko dute.

Bestetik, Enbeita izan da gure herrira etorri dena eta ez gu bere herrira, hura etortzeak gure ekintza politikoa eragin duelarik. Zenbait sektorek eta Enbeitak berak, biktimizazioa izan dute nagusi. Berriako azala edo Enbeitak larunbata goizean Euskadi irratian egin zioten elkarrizketak dira hoien adibide.

Horrela, debatea desbideratzeko jokaldi saiakerarekin batera orain leporaketa iruzurtiak jaurti dituen pertsona biktima bezala agertu da hedabideetan, umiltasun pittin bat ere ez demostratuz eta lotsagabeki zinismoaren heldutasun muina gaindituz bere bozgorailu publikotik gutxieneko autokritikarik ez duenean egin. Biktimizaziorako deialdia ez da kasualitatea, kontziente baita Kuban iazko urte amaieran bere hitzek oihartzun aski negatiboa izan zutela Habana eta Santiagon PCCaren kanpo zein barne mailan, Euskal Herritik kargu politikoa izan duen pertsona batengandik etorrita, lezioak ematen goazen europarrak ote gineneko ahots kritikoak azalduz.

Izan ere, inon ere ez izan Kuban (Camilo, Tania edo Fidelekin), Irlandan (Bobby Sands edo Cumman na Bamekin), Germanian (Clara Zetkin edo Karl Liebknechtekin), Errusian (Liudmila Pavlichenko edo Leninekin) edota Palestinan (Leila Khaled edo George Habashekin) ez zaie herrialde haietako jendarte aurrerakoi-iraultzaileei inoiz burutik igaro epikaz jositako erreferenteen irudiak zikindu eta laidoztatzea. Hala gertatzekotan herrien sugarra progresiboki akabatuz inperialismoak gau eta egun bilatzen duen xedea eskuratuko lukeela jakitun baitira. Era berean, urteen poderioz arimarik gabeko herri umezurtz asimilatua bilakatuko genuke Euskal Herria ere, frantziar eta espainiar Estatuek uneoro abian jartzen duten egitarauaren makinaria bigunaren tresnen agendan sakonduz.

– Bukatzeko, duela hilabete Kuban Che Guevararekin industria ministerioko goi-kargua den Tirso Saenz eta bere familia hiru egunez Hego Euskal Herrian izan genuela gogorarazten diogu oraindik tamalez harropuzkeriaren biktimizazioan murgilduz autokritika publiko baten zertzeladarik gabe segitzen duen Onintza Enbeitari. Bertan, Tirso Saenzek bere familiarekin Bilbon zein Iruñeko hitzaldi internazionalistetan argi utzi zuen Che Guevarak bai Hilda Gadea, Aleida March zein gainontzeko emakume herritar eta iraultzaileekin izan zituen jarrera parekideak, inolako diskriminazio edota jazarpenik ematen zenean garaiko Kuba kontserbadorean Chek jarrera matxista horiek berehala mozteko agindu irmoak ematen zituelarik. Are gehiago, Kubako Iraultzaren irudia zikindu eta Helms-Burton legea zilegitzeko Che eta Fidel hizpide dituzten Washington inguruko Think-Tank ezberdinek zabaltzen ari dituzten genero-auziko gezurrekin tentuz ibiltzearen berri eman zuen hamaika euskal herritarron aurrean, bideoak sarean daudelarik.

Ildo honetan, “adierazpen askatasunaren” arrazoipean gure eta beste hamaika euskal herritarren analisi politikoekiko kritika aurrera eraman denez, bistan da leporaketa faltsuetan oinarritzen den edozein pertsonaren kriminalizazioa tamalgarria dela, egoera hau gaurdaino bizirik dirauen Kubako Iraultzaren ikur anti-inperialista batekin emanez tamalgarri izatetik gezur kontrairaultzaile izatera igaroz. Gehiago ez luzatze aldera, mezu honekin afera hau amaitutzat emango dugu behin-behinean, beste behin debate politiko osasuntsu argudiatu baterako beti prest aurkituko garela errepikatuz, izan herenegun gauean gozatu genuen Balkoitik Balkoira saioan, egunorokoan kalean zein edonon.

Algortako Askatasun Deiadarraren agiria Algortako Askatasun Deiadarraren agiria

21 pentsamendu “Algortako Askatasun Deiadarraren agiria azken egunotako gertakarien harira”-ri buruz

  • June Martín 2019-06-26 15:10

    Kontxo, bazen garaia Euskal Herriaren arima abertzale eta iraultzailearekin genero-gaia erabiliz norbaitek mahai gainean kolpea eman zezan. Historialaria naiz eta nahiko sumintzen nau, nor izango da identitate politika yankien sorgin ehizaren hurrengo biktima? Txabi?Otegi? Itziar Aizpurua? Susana Arregi? Argala?

    Nahikoa da! Zuena ez da kritika osasuntsua, zuena EH buru eta oinez ebakiz espainiar asimilaketa lortzea da.

    Gora Imilla! Gora Ché! Hori dun eta Algorta!

  • Xabat Marquez 2019-06-26 15:55

    Pozgarria da idazki hauek irakurtzea. Nire amaren familia oso Kubakoa da eta han jendeak oso gaizki hartu zuen Enbeitaren artikulua, EH Bilduko Latinoamerikako arduradunari azalpenak eskatzera heldu zen kubatar asanbladen batzordea. AEBek Venezuelan egiten duen Estatu kolperako baldintzak sortzea genuela helburu salatu ziguten euskaldunoi, hemendik hobe ez esatea diren hitz ozenetaz gain 🙁

  • Haizea Anso 2019-06-26 16:28

    Neuri grazia gehien egiten didatenak Algortakoei “formen” asuntoa eta inontxo er ez dagoen “kutsu sexista” kritikatzen dieten horiek dira. Aldiz, kutsu sexista hori demostra duen bakarra Onintza Enbeita eta FEMENeko naziak babestuten dituzten “Eusko Darling” guzti hauek dira, Ché soilik gizona izateagatik bere heriotzaren urteurrenien bortxatzaile eta erasotzaile sexuala dela botaz. Kubako emakumeak gaur askoz askeago dira Chéri esker.

    Ta aizue mesedez, talde honek urri erdian Berriara artikulu bat bidali zuela Onintza Enbeita erantzuten eta Berriak ez zeuen publikatu. Orain berriro irakurri dudan testu hau Berriara bidali dutela jakin dot eta momentuz ez dute publikatu. Normala orduan pankarta bidez harrera egitea Donald Trump eta holakoen iruzur berdinek jaurtitzen dituen Onintza Enbeita kazetari bertsolariari, neska asko ordezkatzen ez baitgaitu.

  • Juan Luis Zabala

    “Enbeita izan da gure herrira etorri dena eta ez gu bere herrira”. Zer kdfjskrtvdsk da hori? Bidaltzeko eskubidea duzue? Hori da hori eztabaida demokratikorako prestasuna eta irekitasuna! Algortara joan aurretik, nori abisatu behar zaio? Egia esan, ez dakit hori den nahi duzuena, baina beldur pixka bat ematen duzue, bai.

  • gansta gustaten gansta

  • Amonamantangorri 2019-06-26 18:28

    Berriara bidali omen duten gutunari buruz:

    Goiko testuaren erredakzio erdipurdikoa eta luzeera ikusita, agian Berriak bazuen motibo justifikaturik gutuna ez argitaratzeko. Egunkarietan iritzi sailean erreplika eskubidea arautua egon ohi da: gutunek karaktere kopuru bat eduki behar dute, jendetasun arau batzuk bete behar dira, etab.

    Askatasun Deiadarra gai ote da hedabide batera karta txukun bat bidaltzeko?

    Ez zait gustatzen Enbeitaren artikulua, ez zaizkit gustatzen Algortako pankarta eta pintadak, ez zait gustatu Berriaren mezuaren puntu zenbait, eta are gutxiago goiko testu zakar hori.

  • Ibon Delgado Ariño 2019-06-26 20:42

    Ba erabat ulergarria da Amonamantagorri. Inor ez da Muxikara Onintza Enbeita kritikatzera joan hori probokazioa litzatelako, hori muxikarrek erabaki beharreko zerbait da. Ez bada berak kritika beste udalerri batera joatean jaso du, guztiz normala dena gezurrak eta faltsukeriak idazten dituzunean euskal nazioa suntsitu nahi duen posmodernismo neo-kolonialistaren mesedetan.

  • Lehen esan nuen bezala beste post batean, ikusten da horrelako eztabaidetan igarotzen duela ezker abertzaleak bere bizitza (Onintza Che-ri: zu zara matxista! Chetarrak Onintzari: zu zara burgesa!). Portzierto, hemen batenbatek delako elkarte pankartazale hori Algortako ordezkari politikotzat du. Akaso alderdirik botatuena da? Ez noski, iraultzaileenak bai, Cuba bezalako erregimen ustel politiko-militar defendatzaileak, hori bai. Eta ezker abertzaleko hainbatzuen bidea jarraitzen du.
    Euskaldunok ezin gaitezke ibili Hirugarren Internazionalaren batzorde baten piurak egiten etengabe, hurrengo ostiralean iraultza sozialista gertatuko balitz bezala. Ez gaude Mao Zedong-en kapazitazio ideologiko zelai batean non eta bozgorailuek etengabeki ari dira esaten mantra bat gure burmuinean hiltzatzeko asmoz.

  • Pilar Gisbert Goitia 2019-06-26 21:26

    Zer nahi duzue erratea, nahiko diplomatikoak izan dira Onintzak bota dituen iruzur eta zentzugabekeriei so eginda. Berriak azken urteetan nazioartean izan duen ziaboga NAIZen berbera izan da, baina bigunagoa. Lazkanoiturburu eta Pradilla aurpegi gaiztoen rola hartu dute atzetik Jone Amuriza, Urtzi Urrutikoetxea, Jule Goikoetxea edo Onintza bera izan dira horren adibide.

    Latza da, akaso gaur egunerarte Martxelo Otamendik minbizia sufritu izana (besarkada estua Lizarratik) edukien biraketa hau eragin du. Nire garaian norbait era honetako gauzak idazten bazituen jai zuen Jarrai eta Haikarekin baina gaur gure herria ikono abertzaleetaz desjabetu nahian dabiltza eta euskal zutabegile aunitz horretarako prest daude, dirua kobratuz eta batzuek kobratu gabe ere… Nornahik ereinen duena jasoko du eta Onintzak uzta gutxi hartu du etorri ahal zaion guztiarekin hurrengo urteetan desenkusatzen ez bada, Kuba, Hego-Amerika eta noski Euskal Herrian.

  • Portzierto, alderdi bat ahaztu zait, baina Onintza-Askatasun Deiadarraren arteko tenkak gauza bat argi uzten du ezker abertzalearen ereduaren arira, eta hauxe da, mundu horretan iritzi delitoak direla, iritzi bat duzulako tipo batzuk zure izena jarri dezaketela pankarta eta pintada batzutan, zure askatasuna modu bortxatian eta iraingarrian eten nahirik. Eredu hori salatu behar da.

  • euskaldun bat 2019-06-27 11:52

    Gogoan dut orain dela gutxi ONTZA konpartsak jesukristo eta harategiaren parodia bat antolatu zuela, batzuk kexatu egin ziren baina gure herriko ezker progre guztiek adierazpen askatasuna goraipatzen zuten. Orain Che kritikatu dute (kritika bakarrik) eta euren artean haserretu dira. Mahomari buruz berriz, hor inor ez da sartzen, ezta feminista suharrena ere (motiboak edukiko lituzkete), baina ez dago potrorik\alurik. Progre anitzak eta ezkerrekoak sentitzen zaretenok ispilura begiratzen al zarete aldian behin zeinen patetikoak zareten ohartzeko? Eliza bera baino okerragoak zarete.

  • Julene Orbea Peleteiro 2019-06-27 18:11

    Bakoitzari landatzen duena bueltan datorkio beti, neretzat azken hamarkadetan adierazi den ganorabakokeri handiena izan zen Onintzarena.

    Bertsolaritza maila bikaina du Onintza Enbeitak baina berak eta berak bezela pentsatzen dutenek ideologia oso kutsakor eta arriskutsua dute zazpi euskal lurraldeen etorkizun aske baterako. Clinton edo Trumpen oinak miazkatzea ez dut gustoko, sentitzen dut horri aurre egiten dietenekoa banaiz algortar hauek bezela.

  • Ene Julene, Che, nahiz eta kapitalismoaren kamixoletan ageri den, ez da pertsonai kritika ezin bat, ez da saindu bat, eta Onintzari pintadak eta pankartak jartzea kritika bat adierazi duelako, gehiegikeri itzela dela uste dut. Ezin daitezke iritzi delitoak egon eta zoritxarrez ezker abertzaleak horretara ohitu nahi gaitu, iritzi bat edukitzeagatik turkoburu bat izan zaitezkeela zenbait fanatikok jopuntuan jarri zaitzaten. Hori bizi izan dugu beste kasu grabeagoetan (beste partidoetako zinegotziak eta alkateak ditut gogoan) eta orain erreproduzitzen da Onintzaren kasuan. Ez dago eskubiderik.

  • Ayatollah Komeni 2019-06-27 22:54

    Ez dakizue zenbat eskertuko nukeen halako ergelkeria erraldioiak egin eta idazteaz gain, hitz potolo bezain hutsez eraikitako sekulako txapatzarrak ez bazenituzte botako behintzat. Hori bederen, ez dizuet gehiago eskatzen. Hori joera aspergarria, dedio!
    Ondo segi

  • Onintzaren artikuluarekin ados egon ez arren, Algortako horiek idatzi duenak ez dauka ez hanka ez buru.

    Bakoitzaren obsesioak transimitu baino ez dituzte egin bi testuok.

    Onintzaren kasuan, feminismo erradikal itsua.
    Algortakoen kasuan, sozialismoaren dotrina itxia.

    Puruen artean puruena izan nahi dute batzuk. Sobiet Batasunan gertaturiko miserietan oinarrituriko, gure euskal bertsio posmodernoa.

  • Iñaki Segurola 2019-06-28 10:11

    entretenigarririk falta ez dadin, hemen beste bi ale, ooooooso diferenteak elkarren artean, herri berean jaiotako bi lagunenak:

    https://urolakosta.hitza.eus/generoak/iritziak/pankarta-bat/

    https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/06/23/opinion/columnistas/ziritik/ausart-anonimoak

  • Bizitza honetan denetarik egin daiteke hurkoa aspertzea izan ezik, eta zuek oso zzzzz zarete. Zabor irakurtezina. Zuzeuk ez dauka kriteriorik?

  • Eli Ramirez 2019-06-28 10:50

    Tamalgarriak zarete ‘Algortako Askatasunaren Deiadarra’. Hain tamalgarriak, ezen, ez baitakizue zuzen idazten ere. Animo ZuZeuko erredakzioa, halako jendilajea kudeatzeko adorea behar da. Gora Onintza! Gora ZuZeu!

  • Insistentzia 2019-06-28 12:01

    Batzuek pankartegin egingo zuten oraingoan, baina ez da gauza berria egunkarietako zutabeak erabiliz hau ala bestea kalumniatzea, batzuetan mehatxatzea. Are larriagoa egunkarien kasuan, eraso horiek egitura eta finantziazio bait dute atzean, bizitzak izorratzeko prest. Oraintxe bertan EHUn progrom pare bat ere martxan daude, ez dakit inork gaia landu nahiko duen noizbait… Biktimaren estatusaren arabera eskandalua sortzen da, edo ez.

    Baina herri honek ezin du honela ibili. Herri honek zapaldurik dirau batzuen tanke eta fusilekin; horien azpitik, batzuk pistola eta borrarekin, hauen aginduetara besteak toga eta mailuarekin, fortuna izugarriekin, eserleku publikoekin… gure zergen bidez gure zapalkuntza finantziatzen. Gauza bat kritika da, kritika garratza ere, eta bestea arerioz konfunditzea.

    Eta ez diot zehazki ez Onintzagatik, ez AADgatik ere, baizik eta aspalditik daramagun dinamika txar batengatik.

    Parean ditugun putakume guztiekin, hala ibili beharra ere…

  • Jone Bidegain 2019-06-30 08:18

    Oso gusta zait, hurrengo urteeetan kontuan hartu beharko ditugu aipatzen diren zenbait datu. Testu landu eta argudiatua.

  • Ba bai Eli Ramirez, gora gezurtiak, gora akusatzaile faltsuak, gora argumentu ezak… Gora gora ta gora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude