80ko hamarkadako Durangori buruzko Zilar Astea, auzolanean

Iaz Joseba Sarrionandiaren unibertsoa gerturatu zuen Zilar Asteak Durangoko kulturgune eta ikastetxeetara. Udaberriaren atariko aste tematikoaren bigarren edizioan ere Durangaldean kulturgintzan diharduten askotariko lagunek hartu dute parte. Gaur egin dute Plateruenean aurtengoaren aurkezpena. Dokumentalaren aurrerapena eta info+: anboto.org

 

EGITARAUA

Apirilak 12, 20:00 80ko hamarkadako Euskal Herriari buruzko mahai-ingurua, Plateruenean: Josu Zabala, Mario Zubiaga eta Idoia Eizmendi

Apirilak 14, 20:00 (Za)patuek ikuskizuna, Plateruenean. Parte-hartzaileak: Kriskitin, Karrika, Txistu y Tamboliñ, Felix Arkarazo eta Aitor Nika antzezleak, Ander Erzilla musikaria

Apirilak 15, 22:00 ‘Durango 80’ dokumentalaren aurkezpena, San Agustin kulturgunean

Apirilak 16, 10:00 Literatur Eskola, Juan Luis Zabalak gidatuta, Udal Liburutegian

Apirilak 16, 18:00 Olgetan, Plateruenean: 80ko hamarkadan ume izan ziren gaurko gurasoek euren seme-alabekin sasoi hartako jostailu eta jolasekin gozatu dezaten tailerra. Berbarok antolatua eta gidatua.

auzolana, Durango, Kultura, plateruena
Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude