46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren irudi lehiaketa
Gerediaga Elkarteak 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Aurreko urteetako edizioetako lehiaketekin alderatuta, aurten, partaideei Azokaren irudia diseinatzeko eskatuko zaie. Horrekin batera, lehiaketara irudiak Azokaren kartel nagusi modura izango duen garapena aurkeztu beharko dute.
Irabazleak 1300 euroko saria eskuratuko du. Lana aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da. Hona hemen lehiaketari dagozkion oinarriak. Informazio gehiago www.durangokoazoka.com helbidean edo Azokara begira facebook-en egokitu den Orrian.