Burua alde batera eta bihotza bestera Bildu auzian

bihotzaZer dio buruak Konstituzioaren gaurko epaiaz? Eta bihotzak? Geure antzera izango dira gaur, beste asko ere. Bihotzak nahi duela, baina buruak, memoriaz eta arrazoiz, Hernando magistratuak zuzentzen duen mahaiak ez duela Auzitegi Gorenaren epaia atzera botako esaten digu. Intuizioa da soilik, jakina.

Legeez ez dugu ideiarik, baina nahia dugu. Halakoetarako nahikoa ez dena izaten. Une honetan Hernando magistratua auzitik kanpo uzteko eskaerak ez du aurrera egin eta fiskaltzak√ā¬†ustez ETA eta EA izandako bilera baten oharra helarazi die epaileei. Partida hau gau erdia baino lehen ebatziko da.

Orduan jakingo dugu buruak ala bihotzak duen arrazoi.

 

bildu, Espainiako Auzitegi Gorena, politika
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Burua alde batera eta bihotza bestera Bildu auzian”-ri buruz

  • Gotzon Barandiaran 2011-05-05 11:45

    ETAren eta EAren aldeko bilera egon dela dio fiskaltzak. Hori baino ez? Fiskaltzak ez dio EA legez kanporatu behar denik?
    Niri kontrakoa gertatzen zait. Buruak diost BILDUk legezkoa beharko lukeela. Bihotzak, ostera, arrazoi politikoak nagusituko direla.
    Baina bihotzak eta buruak diostate BILDUri ezezkoa emanda ere, euskal herritarron gehiengoak jada baiezkoa eman diogula eta maiatzaren 22ra bitartean auzolanean asmatuko dugula iruzur honi zelan aurre egin. Euskal herritarrongan dut itxaropena, ez espainiako auzitegietan. Ekuadorrera Argentinako diktaduratik ihesi joandako antzerki zuzendari batek esan zigun, egun, hego ameriketako herritarrek beldurra kendu diotela kalera ateratzeari, sinestuta daudela eurak direla erabakiak hartu behar dituztenak, ezelango indar judizial, politiko edo polizialek ezin duela euren borondatea makurrarazi. Sinetsita daudelako aldatzen ari da hego amerika. Azkenean euren indarrean sinestu dutelako aldatzen ari da afrikako iparraldea.Oraintxe bertan bihotza eta burua besarkatuta daroadaz, ez beldurrez, ez esperoan, indarrak bilduta baizen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude