Minaren eta plazeraren mekanismoak, maiatzeko Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian

PO99-Elhuyar-aldizkaria-2011-maiatza

Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko maiatzeko zenbakian minaren eta plazeraren zirkuituak miatu ditugu, minaren unitateko medikuen laguntzarekin, neurologoekin eta psikologoekin.

 

Batak bestea baztertzen duela dirudi, baina ez da hala. Biek erabiltzen dituzte sistema neuronal berdinak, baina ez erabat. Bizirautearekin lotuta daude, baina ez horrekin bakarrik. Eta zientzialarientzat oraindik alderdi ezkutu asko badituzte ere, pixkanaka ari dira haiek argitzen.

Bestalde, maiatzeko zenbakiarekin batera gehigarri berezi bat prestatu dugu, azken CAF-Elhuyar sariketari buruzkoa. Sariketako irabazleei egindako elkarrizketak eta saritutako lanak aurkitzen dira 16. orrialdeko gehigarrian.

Beste erreportaje hauek ere aurkitzen dira maiatzeko Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian: Elkarrizketa: Sylvia Earle, National Geographic-eko ozeanografoa.  Itsasoak eta itsas bizidunak eta ekosistemak aztertzen jardun du Sylvia Earle ozeanografoak 50 urtez, eta aukera txikiena ere aprobetxatzen du ozeanoak zaintzearen garrantzia eta beharra aldarrikatzeko. Kablea urpeko elementuen kontra. Gaur egun, ozeanoak kablez beteta daude. Itsas hondoari egokitutako kableak dira, elementuei aurre egitekoak. Teknologia sofistikatua da, eta, hala ere, beharrezkoa, sateliteek ez baitute ematen kableek adinako kalitaterik

Eta, ataletan, gai hauek landu ditu Elhuyar aldizkariko erredakzio-taldeak: Mundu digitala: Bilatzaileak ere sare sozialen arrastoan. Mundu ikusgarria: Ta Prohm, zuhaitzen tenplua. Gai librean: Medikamentu faltsuak (egileak: Begoña Calvo Hernáez, Jon Zárate Sesma, Farmazia eta Farmazia Teknologiako Laborategia, Farmazia Fakultatea, EHU; Paloma Gómez López-Tello, Botikaria Bilbon; Alvaro Domínguez-Gil Hurlé, Botikaria Gijónen ). Analisia: Aurrerapenaren arriskuak: zientzia, teknologia eta eztabaida soziala (egilea: Hannot Rodriguez, Consortium for Science, Policy & Outcomes, Arizona State University, eta Sánchez-Mazas Katedra, EHU. Istorioak: Miriam Rothschild, zoologoa jaiotzez. Liburutegia: Egunerokoaren zientzia, Len Fisher.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.