2023-2024 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa!

2023-2024 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa! – 

2023-2024 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa!Martxan da 2022-2023 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa eta zenbait berrikuntzarekin dator! Galatzagorrik Gipuzkoako Foru Aldundiearkin antolatzen duen lehiaketa honek 12. edizioa du jada eta aurten, bigarren aldiz, Bizkaian ere antolatuko da Bizkaiako Foru Aldundiaren Laguntzaz.

Irailaren 22an amaituko da 2023-2024 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea. Aurtengo ikasturtean ere parte-hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute 2024ko martxoaren 3a baino lehen.

Bi eratara aurkeztu daiteke: ikastetxearen bitartez edo norbanakoka. Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa izango da izena ematea. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera (Gipuzkoako formularioa eta Bizkaiko formularioa).

Urtero moduan, Irakasleentzako Lantegiak prestatu ditugu! Lantegiak, lehiaketan parte hartzeko izena ematen duten ikastetxeetako irakasleei eskainiko dizkiegu. Urrian doako prestakuntza saio praktiko bana egingo da Bizkaian eta Gipuzkoan. Saiootan booktrailerrak egiteko klabeak eskuratu eta edizio tekniketan trebatzeko aukera izango dute irakasleek.

Aurten, berrikuntza gisa, ikasleentzako formakuntza saioak prestatu eta eskainiko ditu Galtzagorrik. Urritik aurrera, interesa duten ikastetxeetara hurbilduko gara bertako ikasle taldeekin ikus-entzunezko lengoaiaren eta muntaiaren oinarriak ezagutu eta booktrailer on bat sortzeko klabeak topatzeko. Saio horien kostua interesa duen ikastetxe bakoitzak hartu beharko du bere gain. Laster izango dute parte-hartzaileek honen guztiaren berri.

Azkenik, jarraian dituzue Liburu Gaztea Batzordeak, iaz euskaraz argitaratu zen guztia irakurri ondoren, aukeratu dituen aurtengo irakurgaiak. Hona hautatutako liburuak:

2023-2024 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa!

Norbanakoen kategorian gazte irakurlea bazara, zure kasa aurkez zaitezke. Nahikoa da booktrailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Ausartuko al zara? Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!

Horiez gain, irakurgaia ezinbestekoen zerrendatik ere aukeratu ahalko da. Zerrendan bildu ditugu hainbat literatura adituk, euskaraz, gazteentzat, orain arte argitaratu diren liburu gomendagarrienak.

Lehiaketaren OINARRIAK.

Hemen dituzue joan den urteko irabazleek, Jesuitinas Donostia eta San Adrian Ikastetxeetako DBH 3-4ko ikasleek, sortutako Spotak!

2023-2024 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa!

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude