2010eko diskorik onenak, New Musical Expressen arabera

Ez dago gaztelaniazkorik, ez dago euskarazkorik, lehen errepasoan frantsesezkorik ere ez. Denak ingelesez egina munduarentzat.

Irratiak entzun besterik ez dago. Ingelesezkoak dira entzuten ditugun kanturik gehienak. Zer saritu behar du orduan aldizkari ingeles batek? Ingelesez egindako kantuak, gehienak pop-rock estilokoak.

 

Europaren alde honetan hain ezaguna ez den Laura Marling kokatu du New Musical Express aldizkari sonatuak bosgarren diskorik onenaren postuan. I Speak because I can titulua du bere diskoak. Kantautora folk (edo antifolk?) hau 1990ean jaio zen, Ingalaterran. Mercury Prize sarietarako hautagaia izan da bitan. Bere bigarren diskoa du.

http://www.youtube.com/watch?v=1xT6cdfP_cM

Despedidako diskoa dela diote. Dance-punk estiloaren asmatzaile izandakoek sekulako bonbazoa eman zuten James Murphy eta bereek. This is happening honekin akabera eman nahi diote abentura bati. LCD Soundsystemen azken lana, batzuen ustetan bere aurrekoen oso azpitik dagoena, baina NMEren arabera, amaitu ez den 2010. urteko laugarren estimatuena.

 

 

Zer esan Beach Housei buruz? Teen Dream izena du bere azken lanak eta moda-modako taldeen artean jarri du. Pop ameslari bezala deskribatu izan dute telebistako iragarkietako soinu banda izatera zigortu nahi duten banda honen proposamena. Urteko hirugarren postuan jarri du, baina etorri bezala ahaztuko dira?

 

 

Urte honetako diskorik demandatuena izan da. Gogoz itxaroten zuten askok. Funeral eta The Neon Bible lanen ondoren, The Arcade Fire taldekoek ze norabide hartuko zuten galdetzen zuten jarraitzailetako askok. Kritikaren aldetik laudorio adina kritika jaso dituen arren, Euskal Herritik duela bi aste Madrilera euren kontzertua ikustera mugitu ziren gehienek taldeak kontzertuetan duen indarra azpimarratzen dute. Bideoklip hau da horren froga argiena.

 

 

Zer esan izar berri hauei buruz? These New Puritans izena dute eta munduko rock aldizkari entzutetsuenak lehen postuan jarri ditu. Zuzenean ahaztezinak direla diote eta diskoa harrigarria da. Abenduaren 18an Pompidou zentroan izango dira Parisen, bertaratu nahi duenarentzat.

 

New Musical Express aldizkariak urteko diskarik onenen zerrenda kontsultatu nahi? Klikatu hemen.

These new puritans taldearena da, New Musical Express aldizkariaren ustez, 2010eko diskarik onena

Irudia | These new puritans taldearena da, New Musical Express aldizkariaren ustez, 2010eko diskarik onena | These New Puritans | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.