Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriari

 1.- Semaforoak ez du parte hartuko abenduaren 3an euskararen “aldeko” inolako ekimen hutsal, folkloriko eta alferrikakotan. 

2.- Semaforoak salatu nahi du abenduaren 3ko ekimen askoren benetako helburua eragile jakin batzuek euskararen alde egiten duten lan eskasa zuritzea besterik ez dela. 

3.- Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak jai hartu du, eta ez du mezurik zabalduko edota erantzungo. 

4.- Bihartik aurrera, euskararen eta euskaldunen aldeko lanean jarraituko dugu, pozez eta harro, gure estiloan. Izan ere, beste askok ez bezala, ez dugu asmorik 364 egunez euskararekin lotutako gaiak baztertuta edukitzeko. 

5.- Eguna libre dugunez, orgia bat antolatu dugu semaforokide batzuen artean. Nola ez, euskaraz.

 

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

Tolosaldean, 2010eko abenduaren 3an

Euskararen egunean ezer ospatzekorik ez euskararen semaforoak

Irudia | Euskararen egunean ezer ospatzekorik ez euskararen semaforoak | Jaurlaritza | LGPL