15. Karrisolasa Iruñean.
“Feminismoa, euskaragintzarako gogoeta-tresna?”
Urtarrilan berriro helduko diogu Karrisolasaren beste saio bati, 15. dagoeneko, eta oraingoan feminismoa eta euskalgintza lotzeko asmoz.
Hitzordua urtarrilaren 16an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.
Gogoan hartu Karrikiriko honetan ere ateak zabalik izanen dituzuela.
Ongi etorri!!