Abertzaleen letra zopaz Nafarroako eskuindar gazteria

—-

Nori egiten dioten mesede? Ez dakigu bada. Baina Nafarroako UPNko gazteriak bideo batean islatu nahi izan du abertzalegoaren azken urteetako letra zopa “nahasgarria”.
—-
Pertsona baino alderdi gehiago daudela behin baino gehiagotan aipatu dugu, estrategia haren edo honen mesedetan. EAJ, Nabai, Bildu, Amaiur, Nabai 2011, Geroa Bai, Aralar, EA, Alternatiba… eta orain Eusko Ekintza ere bai. Nazionalismo instituzionala eta bere bide moderatua alde batetik, haustura eta bide erradikala bestetik. EAJ eta HB, beste era batera esanda…

Gauza ordea beti joan da konplikatzen. Beti sortu dira eszisioak han eta hemen. Banaketa izan da tonika generala gure talde politikoetan. Arrazoi puntu bat badute gero tradizionalisten semeek. Hala ere, ez al dira azkenean, A edo B deituta ere, bozkak berberen artean banatzen? Zenbateraino aldatu da mapa politikoa azken hamarkadetan?

—-

Diario Octubre

—-

Txiolari lagun baten bidez jakin dugu Galizian ere eskuinak antzeko estrategia komunikatiboa erabili duela oposizioaren aurka egiteko. Hemen duzue homologo galiziarra, desastre eta nahaspila itxura eman nahian hau ere. PP normalitatea dela ondorioztatuz. Berriro diot, zenbateraino aldatu da mapa politikoa, Galiziako PPko gazteria eta Nafarroako UPNkoa bideo berberak egiten ari direnean?

 

Amaiur, bildu, ezker abertzalea, letra zopa, nabai, UPN

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

11 pentsamendu “Abertzaleen letra zopaz Nafarroako eskuindar gazteria”-ri buruz

  • Obanoseko infanzoia –> 3, 2, 1…

    • Iñaki San Martin 2013-01-09 16:00

      kar, kar, kar. Trolla-k usaindu du bazka. Don’t Feed the Troll. Serio:
      Jakina Nafarroan kakanahastea egon dela azken urteetan alderdi politikoen izenpen-koalizioetan. Halere, nork ukatuko du (O.I seguru) orain lehen baino hobeto gaudela? Argiago, sendotuago, normalago. Gainera, ezker abertzaleak zehazki NaBai zenaren ingurukoekiko jarrera publikoa aldatu du, hobera, malgutasunarena, herri euskalduna egiteko horiekin batera lan egite aldera. UPNko gazteek kezka handiagoa behar lukete: herri abertzalearen hatsa lepondoan dute. Konfiantza dut Nafarroan gauzak onera aldatuko direla epe ez oso luzean.

  • Galder Gonzalez 2013-01-09 16:26

    Beno, eurak ere ez dira onenak eszisiotaz hitz egiteko: PP, UPN, CDN eta Naparro ta Españico eskuma (sic) denbora berdinean modu kuriosoan mugitu dira.

  • Nik desio dudana da “haustura eta bide erradikala”-rena egi bihurtzea “epe ez oso luzean”

  • Amonamantangorri 2013-01-09 17:12

    Izorratu arren, bideoa geniala da.
    .
    “Ezker abertzaleak zehazki NaBai zenaren ingurukoekiko jarrera publikoa aldatu” omen du… EA eta Aralarrekin bai, baina ez dakit nik ba. Oraindik udaletan eta parlamentuan talde politikoen banaketa ez da erabat argitu. Aralar ziraldoka ibili da koalizio batetik bestera, eta maniobra horiei esker sekulako ordezkaritza eta erabakimena eskuratu du, merezi gabea nire ustez, Amaiur eta GBairen emaitzetan ikusten denez.
    .
    Bi koalizioen arteko harremanak hotz xamarrak direla iruditzen zait, kolaborazio gutxirekin. UPN eta Diario de Navarraren propagandaren kontra, GBaik ahaleginak egin behar ditu bere burua Bildutik bereizteko: Geroa Bai ez dela 100% abertzalea, baizik euskaltzale, aurrerakoi, transbersala. Zentralitatearen bila ari da, EAEn EAJ bezala.
    .
    Abertzaleek (edota euskaltzale “transbersalek”) ez dute inoiz eduki Nafarroan orain bezalako indarrik udalerrietan eta parlamentuan. PSN, berez amejoramientoan oposizioko alderdi ofiziala izan behar zuena, lur jota eta oraindik ere lurra aztarrikatzen ari da. Eskuin nabarrista ere bereizia dago.
    .
    Aditu izan ditut kalean sentimendu espainoleko nafar erdaldunak, UPNk eta PSNk adibidez Nafarroako Kutxarekin egin dutenaz kristorenak botatzen. Jendea haserre dago, indignatua.
    .
    Inoiz posible izan badaiteke, orain da momentua.

  • ZuZeu

    Gaia atera duzuenez, agian interesatuko zaizue hau.

    2011ko urrian Naparra ta Españico eskuñe-ri buruz idatzi zen ZuZeun.

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-10 14:16

    Bai, guria askoz onera…. Frantzian ta espainaren menpe, beren instituzioak onartzen ta legitimatzen gureak izango balira bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude