10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean –

Kattalin Agerrek dantzan.eus atarian.

Mutil-dantza parekidea Baztanen.

Oihartzun handia izan du Lekeitioko Kaxarranka lehen aldiz emakume batek dantzatzeak. Olatu hori baliatu nahi genuke emakumeek dantzan emandako  beste pauso eta lorpen batzuk goraipatzeko. Ez dezagun lortutakoa ahaztu, mutil-dantzetatik kaxarrankara, 10 pauso, 10 mugarri emakumeek dantzan berdintasunaren bidean Kattalin Agerreren sokari segika.

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Ane Maruri, Kaxarranka Lekeition lehen aldiz emakume batek, 2022-06-29. Argazkia: Rosa Santamaria.

.

1/10  Irun eta Hondarribiko Alardeetako…

emakumeen borrokari esker eman dira pauso gehienak dantzan. Eredu izan dira eta bide erakusle. Gogoan izateko ohar bat: Ez deitu tradizionala baztertzaileari. Tradizioa aldaketa eta egokitzapena da, parekidea da tradizionala.

.

2/10  Baztanen emakumeak mutil-dantzetan…

dantzatu ahal izatea urte askotako borroka izaten ari da. Hainbat bazterketa eta eraso izan dira. 2022an ere mutil-dantza ez baztertzaileak aldarrikatzen jarraitu beharra dute.

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Mutil-dantzak Elizondon, Baztandarren biltzarrean, 2016. Argazkia: OIer Araolaza – Dantzan (cc) by-sa.

.

3/10  Aitzindariak dira baita ere Andoainen…

2000. urtean San Joan eguneko axeri-dantzan parte hartu zuten emakumeek. Festak hazten eta sendotzen jarraitu du ordutik eta urtero oraindik eta talde ederragoak dantzatzen du axeri-dantza.

Axeri-dantza, Andoian. Argazkia: Emilio Xabier Dueñas

.

4/10  Lizartzan 2004. urtean…

atera ziren emakumeak lehen aldiz inauteri-dantzetan, hainbat urtez saiatu eta borrokatu ondoren. Aitzindariak izan ziren horiek ere, naiz eta oihartzun eta errekonozimendurik jaso ez duten.

Lizartza inauteriak 2004

.

5/10  Garain, dantzari-dantzan aritu ziren…

neska batzuk 2004 eta 2005 urteetan. Ondoren ukatu egin zieten ezpata-dantzan jarraitzea. 15 urte ondoren altxatu dute ahotsa.

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Neska-mutilak dantzari-dantza egiten Garain, 2005eko uztailaren 31n. Argazkia: Unzueta-arregi familia.

.

6/10  Anoetako dantza-sokan 2003an…

hasi ziren neskak beren soka, nesken aurreskua ateratzen. Anoetan dantza-soka emakumeak ateratzen hasi zirela 20 urte beteko dira laster eta ondotik etorri diren hainbat aurresku parekiderentzat eredu izan dira.

Dantza-soka Anoetan, 2006. Argazkia: Oier Araolaza – Dantzan (cc) by-sa

.

7/10  Ezpata-dantza parekideak abiatu ziren 2005ean…

Eibarren, Arraten. Neskak eta mutilak elkarrekin ezpata-dantzan plazaratu dira gero Beasain, Andoain, Iruñea, Añorga, Donostia, Elgoibar, Biarritz, Portugalete, Sestao, Hendaia, Irun, Arizkun,… Ezpata-dantzetan emakumeak ikustera ohitu gara, baina ez zen horrelakorik orain 20 urte.

Arrateko dantzariak, Kezka dantza taldea, 2005-09-08. Argazkia: Felipe Loiola.

Igartzako ezpata-dantza, Joseba Juarez Mendizabal kapitain dela. Beasain, 2014-09-14. Argazkia: Iñaki Erauskin

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantza, Duguna dantza taldea, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti.

.

8/10  Debako ezpata-dantzara emakumeak 2013an…

itzuli ziren hainbat urtez baztertuta izan ondoren. 2013-2015 bitartean han eta hemengo hainbat dantzetan sartzen hasi ziren emakumeak: Villabuenan eta Villabonan, Elorrioko errebonbiloetan, Tolosako bordon-dantzan,..

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Deba, 2013-08-16. Argazkia: Iñaki Zugasti / dantzan.com – CC-BY-SA

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Villabuena, Kaxkabar dantza taldea, 2013.

.

9/10  Durangon San Fausto egunean dantzari-dantzan…

gizon eta emakumeak dantzatu ziren batera lehen aldiz 2015. urtean. Durangaldean pausoka eta kostata joan da zabaltzen parte-hartzea dantzari-dantzan: Merinaldeko ezpata-dantzari egunean Kriskitinekoek egin zuten lehen agerraldia, Berrizko udalaren erabakia bazterketarekin bukatzekoIurretako plazan 2018ko San Migeletan, Abadiñon…

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Argazkia: Liñue aurreskuek

Kriskitin dantza taldea Durangaldeko ezpata-dantzari egunean, Izurtza, 2016-09-11.

Berriz, San Pedro eguna, 2019-06-29. Argazkia: Oier Araolaza – Dantzan CC BY-SA-AT

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Dantzari-dantza, Iurreta, 2018-09-29. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC-BY-SA

.

10/10  Hau gera ezina da

Urteotan bat bestearen atzetik, errenkadan joan dira gauzatzen aldaketak. Beran 2014ko San Esteban egunean bizi izan zena itzela izan zen. Legazpin 2011n lehen ahaleginaren ondoren 2014an sendotu zen. Zumarragako ezpata-dantzan 2015ean gainezka egin zuten emozioek. Antzuolan dantzari talde parekidea 2015ean eta herritik kanpoko emanaldian estreinatu ondoren Mairuaren alardeak parekidetasunaren bidean hartutako bidea sendotu zuten. Oñatin 2018ko Korpus dantzetako kriskitin soinuek inoiz ez bezala hunkitu zituzten herritarrak. Lesakan 2019ko San Ferminak ez dira erraz ahaztuko. 

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Bera, San Esteban, 2014-08-03. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan – CC BY-SA

Ezpata-dantza, Legazpi, 2018-05-03. Argazkia: Goierriko Hitza

Antio ezpata-dantza 2015 publikoa 02
Zumarraga, Antio, ezpata-dantza, 2015-07-02. Argazkia: Oier Araolaza – dantzan.eus CC BY-SA

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
Arku-dantza, Mairuaren alardea, Antzuola, 2017-07-15. Argazkia: Eire Vila – Dantzan CC-BY-SA

Korpus, uztai-dantza, Oñati, 2018-06-02. Argazkia: Maite Irizar – Dantzan CC-BY-SA

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean
San Fermin eguneko dantzak, Lesaka, 2019-07-07. Argazkia: Amaiur Aristi – Dantzan CC-BY-SA

Dantza, herri, auzo, festa, erritual eta festa bakoitzean emandako urratsa ez da bere kabuz eman. Alfonbrarik ere ez da izan. Izan dira errezeloak, oztopoak eta zangotrabak. Eta oraindik badago egiteko bidea.

10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “10 mugarri emakumeak dantzan berdintasunera bidean”-ri buruz

  • Eta orain jasotzen ari gara borroka honen fruituak. Euskal sentimendua olatu geldiezina bezala zabaldu da gizartearen geruza guztietan, euskaltasuna inoiz baino biziagoa dago, euskaldunok inoiz baino batuago eta euskara itsaso urdin eta zabal bat da. Mila esker neskak!!!

  • Umeekin aritzen diren dantza taldeetan azken urtetako joera da geroz eta mutiko gutxiagok ematen duela izena. Norena da meritua?

  • Euskaldun berrizahartua 2022-07-05 09:14

    Egun on, Etsipena.
    Gai horrek tesi mordoxka egiteko bezain zabala da, baina nik nire esperientzia kontatu eta hortik ateratako usteak kontatuko dizkizu(e)t.

    Orain dela 20 urte baino gehiago hasi ginen ni eta nire belaunaldikoak dantzan, oraindik ume moko ginela. Nesken taldea beti handiagoa izan arren gu ere ez dinen gutxi, talde bat edo bi eratzeko nahikoak bai behintzat. Nerabezaroa heltzean hor gizartearen daukagun pozoi bat agertzen hasi zen: gizonkeria. Eskola kide askok burla egiten ziguten dantzatzea “maritxuen” kontua omen delako, haiek noski, hain matxoa den futbolean aritzen ziren. Gutariko batzuk futbolean aritzen ziren ere, eta bapatean, prioritatea ezarri zen eta futbolean buru belarri aritzeko dantza utzi zuten askok (edo hori izan zen aitzakia). Geratu ginenen artean, duda barik familia euskaltzaleenetakoak ginenak, abandonua beranduago gertatu zen. Unibertsitatea izan zuten batzuk aitzakia, beste batzuek lana. Baina bertan bazegoen beste mota bateko arra: belaunaldi aldaketa. Normala da taldeetatik urteekin jendea joatea, baina erreleboa gertatu ohi denez horrek ez du min berezirik egiten. Baina mutilon artean ez da errelebo nahikorik jazo eta egun beterano eta jubilatuekin ateratzen dira emanaldiak aurrera gehienetan. Nesken kasua ez da berdina baina batzuetan minimo batera heltzeko zailtasunak dituzte. Antzina 70 partaide baino gehiagoko zen talde bat herenera jauzi da.
    Bestalde, gurean behintzat, belaunaldi erreleboarekin batera taldearen gidaritza ere aldatu zen, eta rol eta estatusagatik bere enparauenganako autoritate gutxiko pertsonek hartu zuten lekukoa. Hor taldea uzteko beste aitzaki bat, nire “parekoa” denari ez bait diot jaramonik egin nahi.
    Gainera, seriotasunik gabeko jarduera bihurtu da, jendea dantza ostean datorren jaiagatik doa taldera, ez dantza beragatik eta amateurrak izateko ere exigitzen den maila eskasa da.
    Batzuetan gure estandar urriek kalte gehiago egiten diote mesede baino. Erromeriak erromeri dira, baina herri dantzen ikuskizunek, oro har, gehiago beharko lukete nire iritzitan, lantzeke dagoen zerbait (eta badira fin-fin aritzen diren dantza talde asko Euskal Herrian, agian herriari atxikimendu gehiago diotenak eta haien dantza propioak dituztenak).

  • Martzial Jenerala 2022-07-05 15:33

    “10 mugarri emakumeak dantzan” izenburua eta lehena zein eta alardeak! Nik ez dut ikusten ze kristo duten alardeek dantzatik.
    Azkenean dena botere borroka baino ez da eta botere gehiago lortzeko tradizioak eta herrien elkarbizitza pikutara bota behar badute, bost axola jendaje honi.