REAL Sociedad edo Donostia FT. Zein nahiago? Monarkiaren ikurra kendu?

Capturaaaaaaaaaaaaaa

REAL Sociedad: Izen errealista?

Monarkia bai, monarkia ez. Inoiz baino biziago dago eztabaida Espainia aldean.

 

Guk geurean badugu monarkiaren zantzuaren adibide argi bat: Real Sociedad.

  • 1910ean, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, “Real Sociedad” bihurtuz.
  • 1931an, Espainiako II. Errepublika garaian, “Donostia F.C.” izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.

(wikipediatik).

 

Edonola ere, Errealak Espainiaren estatu-ereduaren menpe egon behar da bere izena zein den erabakitzeko?

Ez al dute zer esanik Errealaren jabeek, zaleek edo Gipuzkoako erakundeek?

Real-Sociedad@3.-logo-70's

Izen aldaketa arrazoi hauengatik litzateke:

  • Monarkiaren ikurra ukatzea.
  • Izen euskaldunagoa lortu. Euskarak presentzia sozial eta prestigio handiagoa lortzea.
  • Errepublika garaiko izena berreskuratzea eta frankismorako berreskuratu zena ukatzea.

 

41 pentsamendu “REAL Sociedad edo Donostia FT. Zein nahiago? Monarkiaren ikurra kendu?”-ri buruz

  • Ez dut oso ondo ulertzen idazki honen haria edo zentzua.

    Ni realzalea naiz, euskal abertzalea, independentista, eta errepublikanoa.

    Baina Euskal Herri independente batean inoiz egongo bagina ere, nire taldeak Real Sociedad izena izatearen alde nengoke. Eskudoaren koroa kenduko balute, ba axola handirik ere ez, baina nire taldearekin identifikatzen dudan ikurrak koroa du, eta mantenduko balute, ba primeran hori ere.

    Txikikeria iruditzen zait horrelako gauzei garrantzia ematea. Garrantzia beste gauza batzuek dute; are gehiago parametro politikoetan hitz egiten ari bagara.

  • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-05 11:50

    Nire ustez, “Real Sociedad” izenaren aldekoak tradizionalistak eta kontserbadoreak dira (ez nuke esango atzerakoiak). “Fuenterrabia”tik “Hondarribia”ra igaro badugu edo “Euskadi”tik “Euskal Selekzio”ra (adibidez), zergatik ez “Real Sociedad de Futbol”-etik “Donostia Futbol Taldea (Donostia F.T.)”ra? Nire ustez, Gipuzkoar euskaltzaleak identifikatuago egongo lirateke talde horrekin.

    Edozein modutan, inkesta egin daiteke zaleen artean eta horren arabera erabaki.

  • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-05 12:01

    Español-etik Espanyol-era igaro badute Bartzelona aldeko espainolistek…

    Beste adibide batzuk: “Araba Arena”-tik “Buesa Arena”-ra. “Puente Colgante”-tik “Bizkaia Zubi”ra. “Vega de Abandotik Abandoibarra”-ra. “El Sadar”-etik “Reyno de Navarra”-ra.

    Saskibaloian eta Txirrinduralitzan etengabe aldatzen dute izena (bueno, kasu honetan merkantilismo hutsa da, nire ustez, herriaren identitatea inola ere errepresentatzen ez duena):

    Taugres>>Tau Baskonia>>Caja Laboral>>Laboral Kutxa
    Iurbentia>>Gescrap>>Bilbao Basket

  • Aipatzen dituzun adibideetan konparagarria ez den kasuistika oso desberdina dago.

    Tradizionala izango naiz, kontserbadorea… nahi duzun adjektiboa jar diezadakezu, baina Real Sociedad kendu eta Gipuzkoa F.E egitea, edo Athletic Club kendu eta Talde Atletikoa edo Bizkaia F.E edo dena delakoa egitea, Alaves kendu eta Arabar edo Araba F.E egitea, niri txorakeria galanta iruditzen zait.

    Taldearekiko nire identifikazioa ez dago txikikeria horien mende.

  • Eta aizu, ez dugu Fuenterrabiatik Hondarribiara aldatu. Norbaitek garai batean Hondarribiatik Fuenterrabiara aldatu zuen, izenarekin hobeto identifikatuta egoteko, seguramente.

  • Peru Dulantz 2014-06-05 12:10

    Dei egidazu kontserbadore, tradizionalista eta nahi duzun guztia. Gauza hauetan bai, hala naiz, eta bere horretan uztearen aldekoa, guztiz. Utikan zuzentasun politikoak!!

  • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-05 12:17

    Ziurrenik Athletic eta Alaves izenak aldatzea ezinezkoa litzateke.
    Athletic-ek tradizio handia du eta izena ingeles izateak “inpartzialitatea” ematen dio.
    Araban ez dira hain euskaltzaleak, beraz, agian gehiengoak nahiago du izen espainolez jarraitu.
    Gipuzkoa, ordea, euskaltzaleagoa da eta monarkiaren aurkakoa. “REAL” hori monarkiaren ikur galanta da.
    Hortaz, “Erreala”ren izena aldatzea nahiko ERREALISTA da.

    (portzierto “Erreala”, berez, ez da inon existitzen. Euskaltzaleok egin beharreko adaptazio -behartua- da. “Real Sociedad” izena, euskara kontuan hartzen EZ duen izen baten ikurra da. Eta euskarak presentzia soziala behar duen hizkuntza da. Baita gizartean presentzia HANDIA duen “TXIKIkeria”tan ere.

    • Araban ez dira hain euskaltzaleak? Ez, jakina. Araba Afrika da. Euskal Herria maketatizatzen dutenak dira. Arabarik gabe, euskaltzale uholde batek hartuko luke neguko jauregia. Arabarrok patataraino gaude halako txorradaz. Sar ezazue zuen konplejuak nahi duzuen tokian. Baina ez bota guri. Patatero askok eman ahal dute euskaltzaletasun lekzioa. Patata da bide bakarra!!!! Eta Osasuna? Bai., Nafarroa hain euskaltzalea denez, akaso La Salud FC jarriko diote. (Lagun naparrak, ez haserretu, humore patateroa da, badakizue)

      • Jajaja! Ze ona!

        _ _
        . .
        o

      • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 00:19

        “”patataraino gaude””, “”la salud FC”” jOrRJorJoRRJorjooooRRr!!! : ))

        • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 13:26

          Patata da bide bakarra!! >> umore patateroa gustatzen zait : )

  • Niri berdin zait nahiz ta zentsudunago ikusi izen aldaketa mantentzea baino.
    Tradizionalentzako, Errealaren izena ez zan lehena ezta tradizioa ere, tradizioak nola kausaten dira? Ba hori, hau konkretuki?

    Izena aldatuz jendea berdin berdin identifikatuta sentituko litzateke talde berdina delako, ta denboraren poderioz tradizioa ere izango zan izen berria ez?

    Tradizioz Loreto pekori, piko del oro deitu diote denbora askotan, jende gehiena ez daki bere benetako izena, baina tradizio hori inposatu zan bere izena ezkutatzen.

    Zenbat milaka lekuen, kaleen… izena aldatu dizkigute Gaztelaniazko izen bategatik hau “tradizio” bihurtuz?
    Ba hori.
    Athetic-ena aldiz ez dut uste aldatu behar danik taldea sortu zutenengatik (uste dut) izen hori jarri zioten ta ez du konotazio negatiborik.
    Espainiako errege bat taldeari izena ematea ez.

  • Eider Berazadi 2014-06-05 14:35

    Eta gipuzkoanok?
    Goatu (jarraitzaileak, sozio ez direnak, kontuan hartu gabe), anoetara joaten diren sozioetatik erdia baino gehio herritatik dijoaztela.
    Bere garaian ereserkiari aldaketa egin zitzaiola gipuzkoa aipatzearren.
    Pixkat infantila iruitzen tzatek gaia

  • Batetik esan da: “Athletic-ek tradizio handia du” eta “Athetic-ena aldiz ez dut uste aldatu behar danik taldea sortu zutenengatik (uste dut) izen hori jarri zioten”

    Ea. Izena ez zion erregeak eman taldeari. Kluba sortu zutenek, Sociedad de Futbol deitu zioten taldeari, eta hilabete eskas batzuk geroago Real titulua eman zion erregeak, beste hamaika talderi bezalaxe (Real Betis, Real Arenas, etc…), eta sortzaileek onartu zuten titulu hori; horregatik da Real Sociedad de Futbol izen ofizial osoa, ia-ia sortzetik bertatik. Jatorrizkotasunagatik Real Sociedad aldatzekoa bada, Athletic eta Alaves berdin berdin.

    -Identifikazioa. Hain zuzen, Sugar, taldearekin identifikatzen da jendea, izena gorabehera. Horixe defendatzen dut nik. Izena itsusia dela? bale, baina horixe du, ze egingo diogu, nire taldea halakoa da.
    Athletic berari urte askotan Atletico izena jarri zioten batzuek bidegabeki, Loretoperi Pico del Loro bezalaxe. Baina athleticzaleek jatorrizkoa nahiago. Normala. Neuk ere nahiago jatorrizkoa nire taldean.

    Izen monarkikoa dela? Bai, eta? Ze hasiko gara politikoki zuzenaren izenean, adibidez laikotasunaren izenean, Athleticeko ikurreko San Anton eliza kentzen? Hiru Erregeen Mahaia mendiari Hiru Antxumeen Txabola jarriko diogu, politagoa delako?

    -Eta ingelesa “inpartziala” dela. Tururu…

    • Sortaileak ezetz esan zezaketen? Ta sortzaileak duela mende bat eindakoatik ezin da berriro aldatu?
      Sortzaileak Frankoren eskutik Caudillo izena (badakit garai ezberdinak direla baina demagun ezetz) izena erantziko balute “borondatez” Frankok ala eskaini zielako, sortzaileek ala nahi izan zutelako aldatu beharko zan?
      Errepublikan nortzuk erabaki zuten Erreal izenari kentzea? Zergatik? Duela ia mende bat kendu zezaketen baina orain tira tradizioa da….

      Erreal hori Espainiako errege bat eman zion, “borondatez” erregea titulu hori eskainita zer gertatuko zan erreal hori muzin ein izan baliete?

      Ta benetan berdin zait, baina Errege Espainiar bat emandako “titulo” hori oraindik mantentzea kontraesankorra iruditzen zait.

  • Ibai Getxotik 2014-06-05 22:03

    Real: ni ez naiz errealzalea, baina errealak irabaztea gustatzen zait. Athletic nahiago dut fitxaketa politikagatik, baino izenarekin erosoago nago bebai. Izen euskaldunagoa izango balu, hobe, bai. Baina Athletic nahiko neutroa eta egokia dela uste dot.
    Errealaren izena euskaldunago batera aldatuko balitz, ni are erosoago sentituko nintzateke.

    Politikoki zuzena Real Sociedad aldatzeagtik?? Pues euskaldunen faborez bada, nik argi daukat: alda dezatela!!

  • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 00:16

    Beste adibide batzuk:
    Bombay>> Mumbay, Pekin>>Beijin
    Zergatik aldatu ziren izen hauek???? Tokian tokiko identitateari eusteko.

    Politikoki zuzenarena tontakeria itzela da. Kasu askotan, espainolaren alde egotea da politikoki zuzena. Zenbat aldiz etsi behar dugu euskaldunok espainolen aurrean?? Izen euskalduna ez jartzearen aldekoak euskararen etsaiak dira. PPkoen argumentu berdinak erabiltzen dituzte. Argi ta garbi.

  • Oxandabaratz 2014-06-06 11:05

    Ni athleticzalea eta ezkertiarra izanda, ulertzen dut realzaleek nahiago izatea izen hori mantentzea. “Real” forokidearekin bat nator.

    Izan ere Real Sociedad (de Fútbol) izena ez da Real Madrid (Club de Fútbol), Real Betis (Balompié) edo Real Racing (Club de Santander) bezalakoa: azken hiru kasu horietan “Madrid”, “Betis” eta “Racing” dira izen-nuklearrak, eta Donostiko taldearen kasuan “Real” da, ez “Sociedad” edo bestelakorik. “Real” da zaleek ohukatzen dutena, ez beste izenik; hori aldatzea osoa zaila da.

    Zergatik uste duzue euskaraz “Reala” jarri zitzaiola izen ofizial gisa, Ueskaltzaindiak onartuta, berez hitz hori euskaraz existitzen ez denean? (“Erreala” existeitzen da, baina “errealitate” adjektibo moduan, ez halako kontestutan). Horregatik, klubaren eta zalegoaren nortasunari eusteko. Izan ere “Erret-elkartea” (“Real Sociedad” perifrasiaren itzulpen gramatikalki zuzena) ez zen ondo geratuko.

    Balkanetan eman dira izen aldaketa kasuak (zaleen gainetik), eta oso ondo ez dira bukatu, egia esan.

    Beste gauza pare bat:

    EuskaltzaleAbertzale: Pekin–>Beijing aldaketak ez du zerikusirik Txinako identitatearekin ez abertzaletasunarekin. Berez, txinerazko izenak latindar alfabetora transkribatzeko bi eredu daude, bata frantsesean gehiago oinarritutakoa (zaharragoa) eta ebstea ingelesean gehiago oinarritutakoa (berriagoa). Pekin trasliterazio eredu zaharrarena araberakoa eta Beijing transliterazio eredu berrikoa. Berez, txineraz hiriaren izena ez da aldatu, ezta ahoskera ere (berez ez da ez Pekin ez Beijing ahoskatzen, tarteko zerbait baizik). Momentu batean Txinako agintariek erabaki zurten transliterazio “ingelesa” praktikoagoa zela eta horren alde egitea erabaki zuten, horrela Mao Tse-tung Mao Zedong idazten da gaur, Teng Hsiao-ping Deng Xiaoping eta abar.

    Real: Athletici “Atletico” deitzea derritgortu zioten 1941an, baina sekula ere ez zen izen hori onartua. Egia da sarreretan “Atletico” zekarren ezkutua jarri behar zela (kamisetan ez, orduan ikurrak kamisetan ez bait ziren jartzen), eta baita Udal frankistaren ekitaldietan, baina praktikoki zaleek ez zuten erabiltzen. Athleticen museoan badago 1948ko oroigarri bat, klubaren 50 usteak ospatzeko zaleei oparitutako oroigarri-detaile baten eredua, eta bertan ikurra agertzen da “Athletic” izenez. Askotan klubak egiten zituen halako omenaldi “intimoetan” “Athletic” izena erabiltzen jarraitzen zen. Hau da, “ahal zenean” (ofizialitatetik at) benetako izena erabiltzen zen.

  • Ibai, gaztelaniazkoa desegokia eta ingelesezkoa egokia? Neutroa ingelesa? noiztik? Bertsolaritza txapelketaren finala jokatzen den Bilbao Exhibicion Center, Basque Culinary Center eta horrelakoak zientoka ugaltzen ari zaizkigun moda kosmopolita hau neutroa? Ez da euskararen kontrakoa? Tururú.
    Dena “euskaldunen faborez” euskalduntzea bada kontua, ba aurrera. Baina Athletic, BEC eta dena.

    Oxandabaratz, ados diozun guztiarekin. Eta normala Athleticekoek frankismoan bere tradizioari jarraitu izana.

    Sugar, garai hartako egoera soziala ezagutzen baduzu, jakingo duzu sortzaileak ez zirela herritar xumeak, eta noski izugarri gogoz onartu zutela Real titulua (titulua beraiek eskatu ez bazuten zuzenean). Berezi behar dira inposatutako gauzak (adibidez Athletic > Atletico modukoak), eta inposizioak ez direnak. Real Sociedad ez da inposizioa. Elkarte horren izena da.
    Gaur egun, realzaleen gehiengoak nahi badu Donostia, Gipuzkoa, TxuriUrdin edo dena delako beste izen bat, onartuko nuke arazorik gabe. Baina nire ustez, ez luke zentzu handirik, ez du mamirik, eta nik kontrakoa bozkatuko nuke.

    • Peru Dulantz 2014-06-06 14:42

      Ez dakit konturatu zareten, baina gero eta gehiago erabiltzen ari da gure artean ingelesa, ustez itsusi-edo geratzen den elebitasuna saihesteko. Eta inortxok ere ez du txintik ere esaten horren kontra!!

      • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 14:56

        Peru, ados zurekin. Baina ingeles txertatze hori gaztelanian, alemanieran… ematen da ere (e-mail, bullying, chat, smartphone…). Edozein modutan, txertatze horrek ez du diglosia arazoa ekartzen: hitz solteak dira eta ez egitura gramatikalak.
        Niri euskara purista eta garbia gustatzen zait, baina errealista naiz ere; euskal hiztun diglosikoengan “stress linguistikoa” sortzen du. Informatika terminoei aurre egitea ia ezinezkoa da. Baina euskal erakundeen izenak (Real Sociedad, BEC, Basque Culinary Center…) ahalik eta euskaldunen izatea posible eta ezinbestekoa da euskarak presentzia soziala izateko.
        Edozein modutan, euskaraz ezin badugu, nahiago ingelesez gaztelaniaz baino.

        • Peru Dulantz 2014-06-06 15:06

          Bai, bai, erabilera ofiziala horretaz ari nintzen ni, ez ingeleskadez edo gainerako erdarakadez. Elebitasuna (euskara) saihesteko ingeles hutsezko izenak jartzen dira. Horrek euskararen egoera diglosikoa areagotu baino ez du egiten, euskara ezkutatzeko erabiltzean baita. Eta ez ahaztu hezkuntzan ere euskararen erabilera murrizteko aitzakia gisa erabiltzen ari dela ingelesa.

          • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 15:13

            Ados horretan ere. Ingelesa aitzakia da euskara erasotzeko eta higatzeko. Baina ulertzen ez dudana zera da, zu REAL SOCIEDAD DE FUTBOL espainolaren aldekoa izatea (PPro baten antzera) eta Basque Culinary Center-aren aurkakoa.

  • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 15:01

    Gainera, Iparraldea kontuan hartu behar dugu. Zergatik erabaki du Euskaltzaindiak New York hobestu Nueva York aurrean? Google edo Firefox-eko programa baten zati bat euskaraz ezin bada egon, ingelesez egon behar da.
    Zergatik behartu behar ditugu espainolera behartu iparraldetarrak?

  • Peru Dulantz 2014-06-06 15:08

    Tira, nik esango nuke Euskaltzaindiak, zalantza izatekotan, New York eta York Berriren artean izango zuela, eta Nueva York ez zitzaiela burutik pasa ere egin, ezta Nouvelle York ere….

  • Peru Dulantz 2014-06-06 15:20

    Nik ere ez dut oso ondo ulertzen, eta ez dakit nola azaldu. Zerbait afektiboa-edo izango da, baina historia hor dago, eta ez zait gustatzen hori ezkutatzeko edo ezabatzeko ahalegin artifizial hori. Euskatzalea naiz, independentista sutsua, baina ez dut nire herriaren historia ukatu edo ezkutatu nahi. Taldearen izena hori da, eta hori izan da beti…, eta ez diot beldurrik pepero batekin bat etortzeari, nire ustez zentzuzkoak diren gauzetan.

  • Guztiz-guztiz ados Peru Dulantzekin,

    EuskaltzaleAbertzale, gai honetan estres linguistikoa aipatzea gehitxo iruditzen zait. Estres linguistikoa sortuko lidake Realaren bulegoetan euskaraz erabiltzerik ez banu, adibidez; baina izenak ez dit inolako estresik sortzen, ez Realak ez Athleticek. Gaur egun sortzen diren erakundeei izen euskaldunak ematea??? Guztiz ados. Baina euskaraz sortu ez diren izen propioak euskalduntzea, gu “euskaldunagoak” izateko? Beste gauza batzuek egingo gaituzte euskaldunago, ez horrelako txikikeriek.

    Bestalde, PProen aipu horiek sobera daude. Euskal Herria eta euskara maitatzeko eta haien alde egiteko ez da espainolez dagoen guztia ezabatu behar (baldin eta espainolezko horrek ez badu euskarazko jatorra ezabatu inposizioz… eta hau ez da kasua). Athletic izenaren alde dagoen bat guztiz anglofoboa izan daiteke beste kuestio batzuetan; ez nahastu kontuak.

  • Ados nao Real-ekin. Neri ere esan izan diate apellidua euskeraz jartzeko. Zeatik? Echeveste izan nauk beti. Ez diat oain aldatuko. Nere semia ere, Echeveste. Alardeakin eta beste tradizio askokin ere berdin gertatzen dek. Ezerrekin konforme ez daren hoik, beti saltseatzen. Orain erre ere ezin da ein tabernan, ta moderno izateko euskeraz ein behar da. Txorakerik. Si toda la vida hemos hablado en erdera.

    • Esan dudana esan dut, eta ez haragoko besterik.

    • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-06 22:26

      Hori dek. Zetako euskaraz, si toda la vida hemos hablado castellano? Zetako independentzia si toda la puta vida hemos estado en España? Zetako Donostia FC, si toda la vida (salvo en la republica) ha sido Real Sociedad de Futbol??

  • Beraz Euskal izena lapurtu badigute ondo dago izena berreskuratzea, Gazteleraz sortu bazan jaungoikoak ala izan nahi zulako ez.
    Ba horri bai ez diodala zentzuik ikusten.
    Motibu asko egon litezke baina hori nitzako ez.

    Echeveste Euskaraz idatzia dago, ez dago gaur egungo euskaran baina bai euskaraz, ta bere pronuntziatzioa euskaraz ein daiteke, Jimenez bezala. gure Z bezala ahoskatuz Euskaraz ahoskatuko genun, gaztelerako Z kin, ba gazteleraz, grafia aldatu gabe.

    BEc, Culinari center ta horrelakoak iguingarriak dira, berdin du ingelesa dun garrantzia, motibu gehiagorekin hemengo zerbaiti izena jartzeko.

  • Bai ba. Echeveste euskeraz dek. Eta Yparraguirre edo Larrouquert.
    Gora Real Sociedad de Fútbol, Athletic Club Bilbao eta alarde tradizionala. Tradiziyuak gordetzeko dittuk.
    Klitoriaren ablazioaz beste egun baten hitz egingo diagu.

  • Tradizioak txarrak badira ez dira gordetzeko, tradizio ta tradizioak daude.

  • Tradizioak txarrak badira ez dira gordetzeko, tradizio ta tradizioak daude.
    Alarde tradizionala iguingarria da.

  • Bai, baina askori halako xirrara bat eragingo ziek.
    Real Sociedad de fútbol, izen espainiarra duk, eta Errege omentzen dik. Atheltic Club izen ingelesa duk, eta Yparraguirre Españiko akademiaren arauen arabera idatzita zagok. Xirrarak xirrara.

  • Zulo espainiako akademiaren arabera ere idatzia dago. Nahi dutena jarri dezakete baina Yparraguirre Euskaraz da.

  • EuskaltzaleAbertzale 2014-06-08 23:22

    Izen espainol eta monarkikoaren alde zaudetenok, pentsatu nahi bezala, baina fijatu albiste honen balorazioaren emaitzan: gehiengo zabalak positiboki bozkatu du.
    Hori bai, zein litzateke emaitza GIPUZKOA mailan egingo balitz?

  • Sugar, Yparraguirre espaiñeraz idatzita zagok. Espainiako Erret Akademiaren arauei jarraituta. Euskaltzaindiren arauei ezikusiana eginda. Echeveste bezela, Irygaray edo Mendyboure bezela.
    Real Sociedad de fútbol españolez dago, eta monarkia española goraipatzen du. Athletic club ingelesez. Deportivo Alavés, españolez.
    Horik datu objektiboak dituk. Zirrarak eta interpretaziok alde batera.

  • Orduan XV mendeko Euskara Gazteleraz idatzia dago? Euskaltzaindiari ezinikusia eginda? Lingua Vasconum primitae Gazteleraz idatzia dago? Ze ez dut uste Euskaltzaindia gaur egun idazteko modu hori Euskal idazkeraz izango dun ez? Euskaltzaindia Linguae Vasconum Primitae Euskaraz idatzitako liburua bezala badu, Yparraguirre Euskara bezala onartua izan beharko zan. Lehen zegon Euskara baina Euskara azkenean. Ta berdin Sanchez adibidez, lehen zegon Euskararekin nor ikusi du Santxez bezala idatzia? Sanchez Gazteleraz idatzitako abizena zan ta Santxez agertu arte ez zen Euskaraz?
    Nik kontradizioa ikusten dut hortan, baina ez naiz hizkuntzalaria.
    Orduan Iparragirre/Yparraguirre abizena sortu zanean, Iparragirre zan bakarrik idatzia? Ta betea Gaztelania?

  • Iparragirre idatzia bazegon euskaraz zan ta Yparraguirre edo Iparraguirre Gaztelanaiaz?

  • monarki doala popatik hartzera 2014-06-14 22:12

    Fuera monarkia EHtik. Ados aldaketa proposamenarekin!