Damba kontzertua, Ekainaren 7an Astigarragan

ikatza2 emakume talde buru eta hoien indar izugarria eta konpartitzeko gogoa ematen dio taldeari berezitasuna eta nortasuna.
Aukera berri bat, emakumeen eskubideak, sentimendu eta gogoetak aldarrikatzeko forma bat !!

Beste berezitasun interesgarria: bere errepertorioa euskaraz edo erdaraz egin dezakete, baita nahasiz beste hizkuntzak ala nola Katalana, Frantsesa, Portugesa….Multikulturalismoa !!!

Beraien web gunean entzun dezakezue azken lana: http://www.damba.info/

DAMBA taldean Euskal Herriko eta Kubako musikariak ari dira. Rock, Blues, Punk, Reggae, Funk estiloak uztartzen dituzte ikutu latino nahiko nabarmenarekin. Haien zuzeneko berriak rutinarekin haustera gomitatzen zaituzte erritmo biziekin, kultur nahasketarekin eta berezko estilo batekin.

100 kontzertu baino gehiago eman dituzte dagoeneko, gehienak iberiar penintsulan eta Europan. Arrakastatsuak izaten ari dira. 2011n AIEk (Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) urteko talde hoberenen artean sailkatu zituen.
Oraintxe, UFI (UNION FONOGRÁFICA INDEPENDIENTE) izendatu du DAMBA 2014ko “EUSKARAZKO ALBUMIK ONENEN ARTEAN”.

2014ko birari ekin diote kantu berri, indartsu eta freskoekin. Besta, dantza eta giro onaren bermea da DAMBA. AMPARANOIAren bidetik datorren taldea.

Sustraietara bueltatuz hemen doakizue gure bigarren lana soilik euskaraz. Betiko erritmo eta doinu biziekin, indartsu eta freskoekin, jai giroko doinu ezin hobeak.

Estitxu PINATXOren eta Aitziber ESTANGAren ahots goxo bezain indartsuek eramaten duten talde honekin ezustekoa hartu dezakezue, eta seguru, bat baino gehiago jarriko dutela dantzan!

Gure hirugarren hanka Miren AMURIZA izan da. Berakin landutako letrak INDAR ETA PISU IZUGARRIA ematen dio lanari !!!
Hogeita hamarrekin eder dagoen unea,
Lore bilakatu da, emakumea.
Maitale, ama edo laguna,
more kolorez du lantzen etorkizuna.

Zeure baitara begira ezazu,
begira ezazu eta izan zaitez zu.

Aurtengo sorpesa goxoena dudarik gabe !!!