Trolleorako tresnak demokratizatzen

Troll zaleontzat behin-betiko galbidea izan daitekeena deskubritu dut, eta laster beste ezertarako denborarik izango ez dudanez, aukera hau baliatu nahi dut horren droga preziatua zuekin konpartitzeko:

Harritu egiten ninduen jendeak horren erraz sortu eta zabaltzen zituzten meme horiek, halakoak sortzeko webgune eta aplikazio ezin erabilterrazagoak badaudela jakin dudan arte. Horrek nire umorerako gaitasuna eta sormena piztu ez badu ere, etengabeko saiakaeran murgilduta nago ordutik. Hauxe da sarean meme-ak sortzeko erabil daitekeen webguneetako bat: memegenerator.es

LOPEZ

Ohikoak diren argazkiak erabil daitezke, eta nahiez gero, baita beste edozein ere.

Baina onena -edo okerrena- mugikorrean halakoak sortzeko aplikazio are erabilterrazagoak ere badaudela da. Izen bereko aplikazioa hasi naiz erabiltzen ni, eta ordutik Whatssap eta Telegrameko lagun guztiak trolleatzen dihardut. Androiden bederen, Google Play-n eskura dezakezu. Ausartzen bazara, badakizu… Baina hautuak ez du atzera bueltarik izango!

1986-(...)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude