Pou anaiek Alberto Ginés [elkarrizketa]

Pou anaiek Alberto Ginés [elkarrizketa] –

Pou anaiek Alberto Ginés [elkarrizketa]Gure hurrengo gonbidatua Alberto Ginés @albertogines_ da, munduko eskalatzaile panorama lehiakorreko onenetakoa. Eta kirol honetako joko olinpikoetako espainiako lehen ordezkari nazionala… Egin bidea gazteei oso indartsu datoz eta…

Hori iragarri zuten Pou anaiek aurtengo apirilean Caceres-eko eskaladaren izer berria euren SPEAKING POU kanalean elkarrizketatu zutenean. Hemen elkarrizketa eta ondoren olinpiadetan lortutako urrezko dominaren bideoak ikusi nahi badituzuAlberto Gines (18 urte) izan zen urrezko domina joko olinpikoetako Kirol Eskaladaren proba konbinatuan, abiadura probako garaipenean oinarrituta. Blokean zazpigarren —azkena— geratuta, Tomoa Narasaki japoniarrari irabazi zion abiadurako finalean. Narasakik irrist egin zuen horman gora zihoala eta Ginesek irabazi egin zion. Laugarren izan zen zailtasunean. Bat bider zazpi bider lau, 28 puntu. Nathaniel Coleman estatubatuarra izan zen bigarren (30 puntu), eta Schubert hirugarren (35). Eskaladaren lehen esperimentua izan da Tokioko Olinpiar Jokoetan, esperimentu bat izan baita, NOB Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol berriak sartzearen alde egin du, Jokoak ikusgarriago egiteko eta gazteak erakartzeko. Parisen, 2024an, aldatu egingo dute eskaladako lehiaketa. Tokion egindako hiru probak bitan banatuko dituzte: alde batetik, abiadura, espezialisten proba; bestetik, boulderra eta zailtasuna.

zuzeu.eus la resistencia
Mikel Soro – marrazketabar

Pou anaiek Alberto Ginés [elkarrizketa]