Estreinaldiak: Abuztuak 13

-Estreinaldiak: ABUZTUAK 13-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 13

Stillwater

Bill Baker (Matt Damon) Marseillan espetxeratu duten alaba bisitatzera bidaiatuko duen petrolio plataforma bateko behargin zakarra da. Etxetik urrun, gauzak ez dira batere errazak izango alabaren errugabetasuna frogatzeko edozertarako prest dagoen aitarentzat.

.

Snake Eyes: G.I. Joe Origins

Akziozko filma, G.I. Joe jostailu lerro ezagunean oinarritua. Spin-off honen helburua, Snake Eyes (Henry Golding), beti beltzez jantzita dagoen eta aurpegia ezkutatzen duen ninja isila, protagonistaren iragana ezagutzea eta Arashikage klaneko kide izan arte egindako bidea jarraitzea da. Harekin batera ere, La baronesa (Úrsula Corberó) eta bere arerioa den Storm Shadow (Andrew Koji) pertsonaiak ezagutuko ditugu.

.

Escape Room: Tournament of Champions 

Sei pertsonez osatutako talde bateko kieak, ustekabean, scape room ihesaldi-joko sorta berri batean harrapatuta daudela konturatuko dira. Bertatik ateratzeko saiakeran, bizirauteko komunean dituzten ezaugarriak azaleratu eta denek aurretik jokoa jokatu zutela deskubrituko dute.

2019an estreinatuko Escape Room filmaren jarraipena.

.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: Abuztuak 13-

.

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude