Jon Rahm eta diruaren hotsa

Jon Rahm eta diruaren hotsa –

jon rahm

Baziren zurrumurru dexente baina ez nuen uste egia zenik, fake news-en garai honetan, baina bai, 500 eta 600 milioi artean omen da kontratuaren kopurua. Golf-a hankaz gora irauli du egunotan Jon Rahm-en mugimenduak, eta historiako kirolari top ordainduenen olinpoan sartu da… Dirua eta Kirola, negozio gupidagabeak, kirolarekiko maitasuna, zer saltzen da, zeintzuk dira ereduak, Saudi Arabia eta Estatu Batuak, buruari bueltaka nabil, nahiko triste ez dakit zergatik…

Jon Rahmek PGA Tourra utzi eta LIV Golfarekin sinatu du

EITB Media

Kontratuaren baldintzak ez dituzte zehaztu, baina baliteke 500 milioi dolarretik gorakoa izatea. LIV Golf zirkuitua Saudi Arabiako Inbertsio Publikoaren Funtsak sortutako liga da. Jon Rahm bizkaitar golf jokalariak PGA Tourra utzi eta LIV Golf liga eztabaidagarriarekin sinatu du. Kontratuaren baldintzak ez dituzte zehaztu, baina baliteke 500 milioi dolarretik gorakoa izatea. LIV Golf zirkuitua Saudi Arabiako Inbertsio Publikoaren Funtsak sortutako liga da. The Wall Street Journal egunkariak emana zuen aurretik Rahmen erabakiaren berri. Egunkariaren iritziz, bizkaitarraren erabaki hori “kolpe sinestezina” zen. PGA Tourra uzteagatik LIV Golfak orain arte eskainitako kontraturik onena izango du Barrikako golf jokalariak. Adibidez, Phil Mickelsonen eta Dustin Johnsonen kontratuak urteko 100 milioi dolarretik gorakoak omen dira. Rahmek esana zuen 400 milioi dolarreko eskaintza batengatik ere ez lukeela utziko PGA Tourra. Jon Rahm balio handia da LIV Golferako, eta, haratago ere, giltzarria den une batean kontratatu dute; izan ere, PGA Tourra eta LIV Golfa fusio prozesu polemikoan daude. LIV Golfa 2021ean sortu zuten, PGA Tourrarekin lehiatzeko baliabide mugagabeak zituela; Greg Norman handia izendatu zuen kontseilari ordezkari, gainerako liga profesionalei gailentzeko. Hasiera-hasieratik, LIV Golfak dirutza eskaini die PGA Tourreko hainbat golf jokalariri, besteak beste, Sergio Garciari, Martin Kaymerri eta Graeme McDowelli, eta horrek benetako gerra eragin du kirolean. Tiger Woodsek eta Rory McIlroyk, ordea, ezezkoa eman diete eskaintza horiei. LIV Golf, PGA Tour eta PGA European Tour zirkuituak batzeko prozesua hasi zutela iragarri zuten, ustekabean, 2023ko ekainean. Bat egiteko prozesua, baina, oraindik ez da burutu.

Golfa, zuloa bete diru

Martxelo Otamendik berrian

Joan zaizkigu COVID-19ak mundu osoan sortu zuen pandemiaren garaiko gogoeta garaiak, gure osasuna babesteko ahaleginean ari ziren zientzialarien soldata eskasekin kexatzen ginen garaiak. Gogoeta haietan, zientzialariekin egiten dugun injustiziaren erakusgarri, usu erabiltzen genituen kirolari gazteen neurrigabeko soldatak. Zer ekarpen egiten dioten batzuek eta besteek gizarteari. Alegia, zenbat irabazten duen lehen mailako futbol talde batean hasi berria den jokalari batek. Kasu gehienetan, milioika herritarren ardura daukan bere herrialdeko lehen ministroak baino gehiago. Telebista eskubideek eta babesleek jarritako diruak erraztu egin du kopuru horietara iristea, baina izar guztien irabaziak, ikaragarriak izanda ere, parametro batzuen barruan mugitu ohi dira. Petrolio estatuek eskua —txekea, zehatzago esanda— mahai gainean jarri duten arte: Qatar, Saudi Arabia… Erretiroa hartzear zeuden futbolari izar itzaliekin hasi ziren eta, berriki, gazteekin segitu dute. Driver’makila erabilita, urrutira bota du pilota Saudi Arabiak, 500 milioiko kontratua eskaini baitio Jon Rahm euskal golfariari, AEBetako PGA Tourta utzi, eta saudiarabiarren Live Golf ligan jokatzeko. Zulo handiak egin dizkie zelai berdean amerikarrei petrolioaren satorrak, approach-a egin ezinik utzita.

Rory Mcilroy‘s thoughts on Jon Rahm signing up to LIV

https://youtu.be/_Bp2O0LYRa4

La opinión de Jon Rahm sobre el LIV hace un año: “Nunca he jugado al golf por dinero” MARCA

https://youtu.be/mRjtZ5Z6hCw

Jon Rahm jaka berdeaz

Jon Rahmek irabazi du Estatu Batuetako Ireki Handia (US Open)

Jon Rahm eta diruaren hotsa