Jon Rahmek irabazi du Estatu Batuetako Ireki Handia (US Open)

Jon Rahmek Estatu Batuetako Irekia (US Open) irabazi du –

Jon Rahmek irabazi du Estatu Batuetako Irekia (US Open)
Ama, Jon, semea, emaztea eta aita

Jon Rahm Rodríguez, Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10ekoa, Arizonako Unibertsitatean zaildua, bi aldiz Ben Hogan Saria irabazia, 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazia, Mark H. McCormack domina, Eisenhower Saria, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen, eta profesional bilakatu. Ordutik historia egin duela idatzi nuen aurreko batean, eta atzotik Estatu Batuetako Irekia edo US Open Golf Txapelketa famatua irabazi duela eta, “major” edo txapelketa handi hau irabazten duen lehen golflari espainiarra bilakatu da barrikarra, eta kirol honen historian bere sinadura utzi du dagoeneko. Gure Jose Maria Olazabal handiak edo Ballesteros entzutetsuak ez zuten sekula lortu AEBko Irekia irabaztea, eta lorpen itzela da benetan, 1,89 milioi euroko saria (2,25 milioi dolar) aintzat hartuta soilik. Txikitan AEBko Irekia irabaztea pentsatuta zeukala gogoratu du barrikako golf jokalariak garaipenaren osteko prentsaurrekoan. Jon Rahmek 67 kolpe pilatu ditu azken jardunaldian, 4 kolpe zelaiko parraren azpitik, eta (-6)ko emaitzarekin amaituz. Atzetik, kolpe bakarrera, Louis Oosthuizen hegoafrikarra (-5). Hirugarren tokia Harris English estatubatuarra (-3). Rahmek 5 birdie erdietsi ditu igandeko azken jardunaldian, azken biak ikusgarriak eta historiarako geratuko direnak, 17. eta 18. zuloetan. Hemen bideo sorta gozatu nahi baduzu. Aurrerantzean ere poz asko ekarriko digula ziur. Bejondaizula eta zorionak!

.

usopen.com/scoring

Hemen ibilbide osoko bideoak eta sailkapenak

“Oso bilbotarra izanda, irabaziko nuela ziur nengoela esango nizuke, noski”

Prentsaurrekoa

jonrahm.com

jonrahm.com/JONRAHM.mp4

“Aitite lehenengo fana izan da beti”

Jon Rahmek irabazi du Estatu Batuetako Ireki Handia (US Open)

us open jon rahm garaile Jon Rahmek irabazi