Hiru euskal taldek jokatuko dute aurten lehenengo mailan
Lehenengo mailako futbola abuztuaren 28tik aurrera jokatuko da. Aurten hiru euskal taldek parte hartuko dute lehia nagusian, aurreko denboraldian Reala igo baitzen. Espainiako futbol federazioak (RFEF) gaur eman du argitara 2010-2011 denboraldiko egutegia, zozketa egin ondotik. Lehenengo jardunaldian Osasuna-Almeria, Reala-Villarreal eta Hercules-Athletic partidak jokatuko dira. Lehen euskal derbia, berriz, laugarren jardunaldian izanen da eta Osasunak eta Realak jokatuko dute norgehiagoka (irailak 21-22). 13. jardunaldian Athletic-Osasuna (azaroak 27-28) jokatuko da eta 14.ean Reala-Athletic (abenduak 4-5).
Abuztuko lehen jardunaldiko gainontzeko partidak hauek izanen dira: Racing-Bartzelona, Mallorca-Real Madril, Atletico Madril-Sporting, Espanyol-Getafe, Levante-Sevilla, Deportivo-Zaragoza eta Malaga-Valentzia. Jardunaldi guzietarako egutegia RFEFren webgunean dago ikusgai.