Goenkale, ikusle kuotari eutsiz

Euskal Telebistaren lehenengo kateak ez du denboraldi ona egin aurtengoan, baina Goenkale telesailak bultzadatxo bat eman dio, izan ere, azkeneko honek ez baitu sobera beheiti egin. %5,3ko ikusle kuota izan du bataz beste Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian eta audientzia metatua 84.000koa. Gainera, euskaldunen artean, %13,6ko jarraipena izan du telesailak. Beraz, joan den denboraldiko datuen parekoak lortu ditu aurten ere Goenkalek. Orduan, %5,58ko ikusle kuota izan zuen eta euskaldunen artean %14,2koa.

Bestalde, gaur akituko da Goenkaleren 16. denboraldia. Hondarreko atal honetan Petralanda kasua argituko da, Tximista Neda aurkitzeko edozer egiteko prest azalduko da eta Olgak bere ama dela aitortuko dio Lukasi. Honetaz gain, Andonik Inaxio kartzelara bidaltzeko laguntza eskatuko dio Klaudiari. Baina Inaxiok ez dizkie gauzak errazak jarriko eta Madariagatarren aurkako mendekua prestatuko du.

MjkyOA==

Ez dago gelditzerik

Goenkalek ikusle kopuruari eutsi dio beste denboraldi batez eta jadanik 3000 atal eskaini dizkio ikuslego euskaldunari. 1994. urtean hasi ziren Arraldeko istorioak. Orduan, Maria Luisa eta Joxe Mari protagonistekin batera ibili ziren Hortentsi, Margari, Mikel, Txapas, … Herri txikia, baina, nahiko handi bihurtu da 16 urte hauetan, eta Ertzaintzaren lana ere zabaldu. Hamaika istorio kontatu dizkigute Arraldeko bizilagunek eta bide horretan jarraituko du beste urte betez gutxienez. 3000 ataletik goiti dituelarik, Euskal Herriko telesailik luzeena da, eta Europako telesail luzeenetan hirugarrena.

Irudia | Goenkale | zz | Creative Commons By SA
ETB1, goenkale, telebista
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Goenkale, ikusle kuotari eutsiz”-ri buruz

  • Esan bezala, gaur azkeneko atala. Beti uzten gaituzte hurrengo denboraldirako intrigatuta. Zer gertatuko ote da gaur? 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude