Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean
Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean –
Txirrindularitza ikusgarria bada, zer esanik ez jada jokoan den Frantziako Tourra. Aurten, bizi dugun pandemia medio, ezohiko datetan abiatu da lasterketa, eta atzo adierazi genizun bezala, bederatzi dira Pariserako bidean doazen euskal txirrindulariak. Baina historian zehar askoz gehiago izan dira, eta horiexen berri eman digu Mikel Rodriguezek Twitter bidez, txio-kate interesgarri batean.
Frantziako Tourraren sailkapen nagusian euskal txirrindulariek erdietsitako garaipenak eta beste zenbait datu eman ditu Berria egunkariko kazetariak, azpian irakurriko duzunez. Gizonezko txirrindularien lorpenei, gainera, Joane Somarribarenak batu behar zaizkio, gernikar txirrindulari bikaina Frantziako Tourra irabazitakoa baita, (2000, 2001 eta 2003), hiru aldiz!

Frantziako Tourra eta euskal txirrindulariak, datu batzuk.
Sei Tour irabazi dituzte euskal txirrindulariek, bi ziklistaren artean:
-Roger Lapebie (1937)
-Miguel Indurain (1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995)— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Hamasei herrialdetako zerrenda batean, laugarren lirateke, Espainiarekin eta Erresuma Batuarekin berdinduta. Erresuma Batua nazioka banatuz gero, Ingalaterrak bortz garaipen ditu eta Galesek bat
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Beti ere kontuan hartuta herrialdekako sailkapen horretan ofizialki AEBei Greg Lemonden hiru garaipenak baino ez zaizkiela onartzen, Lance Armstrongen zazpiak baliogabetuta
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Sailkapen nagusiko ohorezko lehenbiziko postuak 1934an lortu zituzten euskal ziklistek. Lapebie 3. izan zen (lehenbiziko podiuma) eta Mariano Cañardo bederatzigarren. Azkenekoz, berriz, iaz, Mikel Landaren 6. postua
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Tourraren 106 ekitaldietatik hamarretan izan dira euskal ziklistak Parisko podiumean.
Lapebiez (3. postua eta garaipena) eta Indurainez gain (bortz garaipen), Joseba Beloki da hori lortu duen bakarra (2. 2002an, eta 3. 2000n eta 2001ean)— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Top10 gehien dituena Indurain da, sei bider (bortz garaipenak, eta 10. 1990ean).
Haren ondotik, Haimar Zubeldia, bortz bider:
2003: 5.
2006: 8.
2007: 5.
2012: 6.
2014: 8.— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
1) Inoiz ez dira urte berean bi euskal ziklista baino gehiago sailkatu Top10ean. Zortzi bider sailkatu dira bi:
1934: Lapebie (3) eta Cañardo (9)
1966: Jose Antonio Momeñe (4) eta Patxi Gabikagogeaskoa (7)
1968: Gregorio San Miguel (4) eta Andres Gandarias (9)— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
2)
1990: Marino Lejarreta (5) eta Indurain (10)
2001: Beloki (3) eta Igor Gonzalez de Galdeano (5)
2002: Beloki (2) eta I. Gonzalez de Galdeano (5)
2003: Zubeldia (5) eta Iban Mayo (6)
2007: Zubeldia (5) eta Mikel Astarloza (9)— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
1) Maillot horia.
Bortz txirrindularik jantzi dute.
Marka Indurainek du, 60 egunekin.
1991: 10
1992: 10
1993: 14
1994: 13
1995: 13
Egun gehien jantzi dutenen artean historiako hirugarrena da, Eddy Mercksen eta Bernard Hinaulten gibeletik. Chris Froome egun bakarrera du— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
2) Jantzi duten bertze laurak izan dira:
-Lapebie (1937, 4 egun)
-Jose Maria Errandonea (1967, 2 egun)
-San Miguel (1968, egun bat)
-I. Glez. de Galdeano (2001, 7 egun)
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
1) Etapa garaipenak.
Euskal ziklistek 106 ekitalditan 51 irabazi dituzte, 28 txirrindulariren artean, eta Kasen taldekako erlojupeko bat.
34 herrialdetako sailkapen batean, hamargarren postuan leudeke, Suitzaren gibeletik (-9) eta Australiaren aitzinetik (+18)
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
2) Lehen etapa garaipena Lapebiek lortu zuen, 1932an; azkena, Omar Frailek, 2018an.
Marka Indurainek du, 12rekin. Lapebiek 9 ditu, eta hiru ziklistak bina dituzte (Paul Mayek, Miguel Mari Lasak eta David Etxebarriak)
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
3) Garaipen gehien 1934an lortu zituzten, bortz etaparekin (guziak Lapebiek)
Launa irabazi zituzten 1936an (Federico Ezkerrak, Sauveur Ducazeauxek eta Mayek bi), 1937an (Lapebiek hiru eta Cañardok) eta 1992an (Indurainek hiru eta Javier Murgialdaik).
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
4) Gainerakoan, ekitaldi bakarrean bi etapa irabaztea da gehienezko marka, zazpi bider lortua. Azkenekoz, 2000n, Javier Otxoaren eta Txente Garciaren garaipenekin
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
5) Euskal ziklisten etapa garaipenik gabeko aldirik luzeenak izan dira:
-1903-1932 (1915-1918 artean ez zen korritu)
-1937-1953 (1940-1946 artean ez zen korritu)
-1968-1976
-1978-1986
-2009-2016— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
6) Probintzia guzietako txirrindulariek irabazi dituzte etapak, Nafarroa Beherekoek izan ezik.
-Nafarroa Garaiak 14
-Lapurdik eta Bizkaiak 12na
-Gipuzkoak 10
-Arabak 2 (Kasen taldekako erlojupekoa kontatuta)
-Zuberoak 1Banaka, bizkaitarrak dira garaile gehienak (11 ziklista)
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Bertzelako sailkapenetan, mendikoa hiru bider irabazi dute euskal ziklistek
1953: Jesus Loroño
1968: Aurelio Gonzalez
1974: Txomin PerurenaEta behin lehiakortasunarena:
2007: Amets Txurruka
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Faroltxo gorriak ere izan dira, bi bider:
2002: Igor Flores
2005: Iker FloresMarka bitxi bat, bi anaia faroltxo gorri izan diren kasu bakarra da.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
1) Eta zein da Tourrean parte hartu zuen lehenbiziko euskal txirrindularia? Espainiarrek Vicente Blanco bizkaitarra hartu ohi dute lehen espainiartzat, 1909an. Estraineko ekitaldian, ordea, 1903an, Edouard Dartigue lapurtarra atera zen. 1877an Ahurtin jaioa, 1904an ere atera zen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
2) Ez zuen ekitaldi bakar batean ere bukatzea lortu. 1918an zendu zen Bokalen, I. Mundu Gerran hartutako eritasun baten ondorioz.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
3) Blancoren aitzinetik guttienean bertze bi euskal herritar atera ziren Tourrean: 1904an, lehen etapako sailkapenetan angeluar gisa ageri da Ducasse delako bat, eta Raymond Etxeberri baionarra 1907an
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Bertze markarik gehituko al dute estatistiketara aurtengo ekitaldian atera diren bederatzi euskal txirrindulariek?
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) August 29, 2020
Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean