Pariserako bidean, bederatzi euskal txirrindulari

Pariserako bidean, bederatzi euskal txirrindulari –

Koronabirusak eragindako pandemia medio, guztiz ezohikoa izango da aurtengo Frantziako Tourra ere, gaur jarriko baita Pariserako bidean, irailaren 20an bertara heltzeko asmoarekin.

Bederatzi dira pelotoian izango diren Euskal Herriko txirrindulariak.

Zortzi lagunekok hogeitabi talde, guztira 176 txirrindulari, lehiatuko dira gaur abiatuko den 107. Frantziako Tourrean. Horietatik 37 frantziarrak dira, 16 italiarrak, 10 kolonbiarrak, eta bederatzi euskal herritarrak.

Hiru bizkaitar, bina gipuzkoar eta nafar, eta arabar zein lapurtar bana izango dira gaur Nizako irteeran. Astana taldean hiru, Omar Fraile bizkaitarra eta Izagirre anaiak, Gorka eta Ion, eta Mikel Landa buru duen Bahrain taldean bi, Pello Bilbao izango baitu arabarrak lagun. Gainontzean, etxeko taldearekin, Movistar nafarrarekin lehiatuko da Imanol Erbiti, Ineosen Jonathan Castroviejo, Mitcheltonen Mikel Nieve eta Direct Energien Romain Sicard lapurtarra.

Ion Izagirrek (2016) eta Omar Frailek (2018) badakite Tourrean etapa bat irabaztea zer den, eta Mikel Nievek aurten lasterketa irabazteko ilusioa du. Eskarmentu handiko txirrindulariak izanik, gehienek ondo ezagutzen dute Frantziako lasterketa; Pello Bilbaok bigarrena izango du aurtengoa, eta Imanol Erbitik… hamaikagarrena!

Hemen dituzue bederatzien dortsalak eta orain arteko partaidetzak:

4 Jonathan CASTROVIEJO (Getxo, 1987) 6. partaidetza

61 Mikel LANDA (Murgia, 1989) 5. partaidetza

62 Pello BILBAO (Gernika-Lumo, 1990) 2. partaidetza

93 Imanol ERVITI (Iruñea, 1983) 11. partaidetza

142 Omar FRAILE (Santurtzi, 1990) 3. partaidetza

144 GORKA IZAGIRRE (Ormaiztegi, 1987) 8. partaidetza

145 ION IZAGIRRE (Ormaiztegi, 1989) 7. partaidetza

168 Mikel NIEVE (Leitza, 1984) 6. partaidetza

186 Romain SICARD (Hazparne, 1988) 7. partaidetza

Pariserako bidean, bederatzi euskal txirrindulariPariserako bidean, bederatzi euskal txirrindulari