Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da

Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da –

Gaur bertan egin du Euskadiko Futbol Federakundeak Euskal Selekzioaren ofizialtasunari buruzko batzarra. Durangon izan da, San Agustin Kultur Gunean. Aparteko batzar horretan Euskadiko Futbol Federazioak erabaki du Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nahi duen ala ez, eta honakoa izan da emaitza: 43 bozka ofizialtasunaren alde, 0 kontra eta abstentzio 1.

Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da

Euskal Autonomia Erkidegoak baditu bere gain kirol eskumenak eta horrek bide ematen dio EFFri eskaera hori egiteko, paradoxikoki, eskaera Espainiar Federakuntzaren baimenarekin egin beharko du. Azkenaldian pauso bat baino gehiago eman da norabide horretan.

Eta orain zer?

Euskal selekzioaren ofizialtasuna, eta beraz, FIFAren parte izateko eskaera Espainiako Federakuntzaren bitartez egin beharko du Euskadiko Futbol Federazioak. Bistan denez, ez dirudi inondik ere Espainiako Federazioak halakorik baimenduko duenik. Bide malkartsua aurreikusten da beran. Aitzitik, Eusko Jaurlaritzak aholkularitza eta laguntza juridikoa eskainiko dio Euskal Futbol Federakundeari eta badirudi nazioarteko kirol epaitegietan amaitu dezakeela kontuak. Gauza bat argi dago ordea: partida hasi dela.

Aurrekariak beste kiroletan

Surfa. Joan den azaroaren 13an Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF), nazioarte mailan ofizialtasuna berreskuratzeko eta Nazioarteko Surf Elkarteko-International Surfing Association (ISA) kide izateko eskari formala egin zuen.  2017ko abenduan eginiko Batzarrean ISAri eskari hau egiteko erabakia aho batez onartu eta gero, EHSFk nabarmendu zuen “kirol eta kultura izaerako aldarrikapen bat dela”. “Xedea da surflari profesionalak babestea eta sustatzea, bai eta munduko txapelketetan euskal selekzioa defendatzeko aukera ematea ere”, adierazi zuten federaziotik.  Eskari honen inguruko ebazpenaren zentzua datozen hileotan zehaztuko da.

Boxeoa. Euskal Boxeo FederazioaNazioarteko Boxeo Federazioko (International Boxing Federation –IBF–) kide ofizial bezala onartua izan zen joan den azaroaren 12an. Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, honakoa adierazi zuen: “Ikuspegi juridiko batetik, federazioen eta, bere kasuan, euskal selekzioen ofizialtasuna eta nazioarteko aitortza zenbait kiroletan da posible, ez guztietan. Dena den, aitortza hori lortu ahal izateko eskaria formalki egin beharra dago. Euskal Boxeo eta Gizeko Kirolen Federazioak pausu hori eman du eta, egun, boxeoaren arloan nazioartean prestigioa duen erakunde bateko kide ofiziala da. Kirol horrek, gainera, badu bere tradizioa eta pisua Euskadin”.

 

Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da
Arg: @BultzadaTX

 

Futbol Federazioaren bozketara itzulita, lurraldetasunaren afera baztertuezina da. “Euskal Federazioa”, legalki, Euskal Autonomi Erkidegoko federazioa baita soilik. Baina aldi berean, ezin da ukatu aukera berriak eskaintzen dituenik. Galdera garbia da: Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko futbolariek jokatu ahalko lukete Euskal Selekzioan beraien “administrazio ofizialetako” selekzioen zigorrik jaso gabe?

Hots: posible al da, herritarren sustenguaz eta jokalarien borondatearen laguntzaz, paperean EAEkoa izango den selekzio bat praktikan Euskal Herrikoa bihurtzea?

Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da
Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da

Zer duzu buruan “Euskal Selekzioaren hurrengo partida epaitegietan izango da”-ri buruz

  • Galderari erantzunez… posible da, baina ez da erraza.

    Irlandako gizonezkoen futbolean, esaterako, Ulsterren jaiotako zenbait jokalarik (Duffy, McClean…) jokatzen dute. Kontuan hartu behar da, errugbian ez bezala, futbolean Ipar Irlandak ere nazioarteko txapelketetan parte hartzen duela. Hau da, federazio eta estatu desberdin bateko lurraldean jaiotako irlandarrek ere aukera dute Irlandarekin jokatzeko.

    Zein da gakoa? Irlanda estatu subiranua izanik, naziotasuna eskaintzen dio Ulsterreko herritar orori, eta UEFAk eta FIFAk hori onartu behar dute. Espainiar estatuko autonomia erkidego besterik ez den EAEk posible du antzekorik egin? Konplizitaterik gabe, ez. Eta gure subiranotasuna lantzen dugun prozesu orotan bezala, izan gure kirol-taldeen ofizialtasuna edo izan erabakitzeko eskubidea, ez dugu inongo laguntzarik topatuko Espainiako, Frantziako edota Europako erakundeetan. Gainera, kontuan hartu behar da, aipatutako kasuan, Irlandak gehienez ere Ipar Irlandako federazioa “kaltetzen” duela. Hemen, berriz, Espainiakoa eta Frantziakoa ditugu aurrez aurre: kirol eta politika arrazoiak direla eta, euren hegemoniari azkeneraino eutsiko dioten bi erakunde, alegia.

    Bestalde, uste dut asteazkenekoa norabide onean emandako urratsa dela. Gabonetako partidatik haratago joateko asmoa dutela erakutsi zuten Klubek, jokalariek eta federazioak berak. Dena den, ez dut uste bide honek askorako emango duenik. Espainiak, UEFAk eta FIFAk ezetz esango dute (hori badakigu), eta ondoren zer? Hasierako puntura bidaliko gaituzte berriz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude