Copako helburu bila Realean

Copako helburu bila Realean

Egunotan Realeko kirol zuzendari Loren tournee zabal bat egiten ari da komunikabideetatik. Denbora luzea igaro da hura ikusi gabe eta kazetariek denetarik galdetu diote Realeko zuzendariari. Idazten ari zaizuenari atentzioa eman dio Copagatik galdetua izan denean Lorenek eman duen erantzunak: “aldaketak izango dira lehiaketa horretan. Ziur”.

Esaldi honen maitale nauzue: “taldea ongi ari denean ez dira aldaketak egin behar”. Ulertzekoa da aldaketak egitea nekatuta daudenean jokalariak, noski baietz, baina abendu hasieran jokalari berriak sartzen hastea… Gainera Eusebiok ez ditu bi edo hiru aldaketa egingo. Bera ezagututa, zazpi bat seguru egingo dituela. Aritz Elustondo, Litry, Esteban Granero, Zaldua, Agirretxe, Sansekoren bat … Jokalariok ez daukate lehiaketako erritmorik (Sansekoak kenduta) eta ez dut uste 90 minutuekin ahal izango dutenik. Ez al dugu Copagatik borrokatu nahi?

Gainera, Copan aritzeak jokalariak motibatuko ditu eta hain ongi jokatzen ari diren Liga honetako emaitza positiboek seguru asko positiboki kutsatuko dutela Reala ilusio handia sortzen duen lehiaketa honetan. Hau dela eta ez zaizkit ongi iruditzen jokalari askoren aldaketak txandaketa arauagatik. Txandaketen inguruan oraindik dauzkat buruan Satrustegi aurrelari bikainaren hitz batzuk. Bere ustez, txandaketak ongi datozkie txuri-urdinei otsail-martxo inguruan, baina ez urteko sasoi honetan.

Bestalde, talde donostiarra ez dago Europako lehiaketetan murgilduta, hortaz, ez daukate partidu askoren zama. 13-14 jokalarirekin nahikoa izan behar luke Eusebiok denboraldi erdia lasai asko betetzeko. Gero, gerokoak.

Copako helburu bila Realean

Horrela gauzak, eta Lorenen hitzetara bueltatuz, badirudi Realak ideiak oso argi dituela: Copak bost axola, nahiago taldeko jokalari guztiak zailtzea bertan, baina zenbat eta kanporaketa gehiago igaro hobe, erabiltzen ez diren futbolariei Ligan eduki ez dituzten minutuak eman ahal izateko. Zergatik gertatzen den hau guztia? 25 jokalariz betetako futbol taldea duelako La Secakoak. Ezin izan ditu gainetik kendu udan berak 21 jokalariz osatutako talde bat eskatu arren eta oraindik ikusteke dago baten bat ateratzen den neguko merkatuan. Baina futbol talde erosleek ez badituzte jolasten ez duten futbolariak soropil gainean ikusten, nola erosiko dituzte?

Bai, ez da egoera erraza, alafede. Realzaleek uste dute taldea uzteko une egokia izango dela Esteban Granerorentzat neguko merkatua. Ez da entrenatzailearen deialdietan sartzen (ez dakigu asteburuko partidurako sartuko den, eta hori erdilari lesionatu anitz dagoela) eta ez jokatzeak bere kotizazioa jaitsiarazten du. Parada on bat eduki dezake esandako merkatuan Bartzelonako Espanyolek erdilari madrildarra nahi duelako. Ez dabil oso fin talde kataluniarra Ligan eta erdilarien posizioa indartzea ondo etor lekioke. Dena den, Granero gustura bizi da Donostian eta bi urteko kontratua duenez bi aldiz pentsatuko du taldez aldatu aurretik.

Horiek horrela, jolasten ez dutenak gera daitezela urte askoz Realean, emaitza positiboak lortzen diren bitartean, bai Ligan zein Copan. Aupa Reala!

Copako helburu bila Realean

@ZuriUrdin1975

Copako helburu bila Realean