Real Sociedad C garaipenaren bila

Real Sociedad C garaipenaren bila

Real Sociedad C futbol taldeak puntu on bat lortu zuen Portugaleten joan zen igandean Hirugarren Mailako 13. jardunaldian. Ezin ahaztu bizkaitarrek Bigarren B mailara igotzeko helburua dutela, hau da, mailako talderik sendoenetarikoa daukatela eta zaila dela oso haien etxean punturen bat lortzea. Horren froga beraien La Florida futbol-zelaian oraindik porrotik jaso ez dutela.

Real Sociedad C garaipenaren bilaBi taldeak zati banatan gailendu ziren bestearekiko, hots, lehenengoan Reala eta bigarrenean Portugalete. Ez ziren aukera asko izan baina bai nahikoak arerioaren atea zulatzeko.

Emaitza honekin badira jada bi partidu jarraian porrotik jaso gabe donostiarren aldetik eta jaitsiera postuetatik bi puntura mantentzen da Iñigo Cortesek entrenatzen duen taldea. Iaz gauzak okerrago zeuden: taldeak 9 puntu zituen (aurten baino 3 puntu gutxiago) eta jaitsiera postuetan aurkitzen zen talde gipuzkoarra. Badirudi denboraldi hasierak erdi lokartuta harrapatzen dituela iaz kamisetetan orlegi kolorea zuten futbolariak.

Hurrengo partiduari begira etxean jokatuko dela esan behar txuri-urdinek non aurkaria Pasaia KE izango den. Pasaitarrek 4 porrot jarraian daramatzate eta gol bakarra sartu dute galdutako azken 4 partiduetan. Hortaz une egokian iritsiko dira Zubietara donostiarrek hiru puntuak lortzeko eta duela 5 jardunaldiko garaipena errepikatu ahal izateko.

Realak bere etxeko lanak egiten baditu jardunaldi borobila atera dezake haren 3 arerioak nolako norgehiagokak dituzten ikusita. Lehenengo partiduan Aurrera Ondarroa dago. Talde ondarrutarrak lehen postuetatik hurbil dabilen Lagun Onak bisitatu behar du Azpeitian (zaila zerbait positiboa lortzea bizkaitarren partetik). Bigarren partiduan Zalla dago eta Getxora joan behar du. Getxotarrek zallatarrei harrera ona egingo diete eta ziurrenez eskuinaldekoak garaile aterako dira enkarterrikoak jaitsierako putzura berbidaliz. Azkenik, hirugarren partiduan Santutxu dago. Bilbotarrak Santurtzira joan behar dute eta gauzak behar diren bezala ateratzen badira 3 puntuak galduko dituzte eta sardina dastatu gabe itzuliko dira Bizkaiko hiriburura.

Realaren zita ahaztu gabe gero: igandean, eguerdiko 12:00etan, Zubietan.

Aupa Reala!

@ZuriUrdin1975

Real Sociedad C garaipenaren bila
futbola, hirugarren maila, iñigo cortes, pasaia, portugalete, real sociedad c, zubieta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude