Amuarrain ortzadarra

Amuarrain ortzadarra

2011an, lege berri eta desatsegin bat inposatu zitzaigun arrantzaleoi. Lege honek agintzen du ezin dela amuarrain ortzadarrik arrantzatu ez Espainian, ez Europan. Berri honek, azken finean, kalte izugarriak ekarri dizkigu arrantzaleoi.

Amuarrain ortzadarraLege hau inposatuta izanaren errua, P.A.G.M.A. elkarteak dauka, zeinek 2015tik aurrera adierazi izan du amuarrain ortzadarra, espezie inbaditzaile mota bat dela. Hala ere, lege honek ez du kalte nabarmenik sortu, arrain haztegietan, baina bai arrantza-lehiaketetan eta eskola-arrantzetan. Arrain haztegietan, amuarrain ortzadarraren salmenta onartuta izanda ere, arrantza-eskola ugari murriztu egin behar izan dituzte. Amuarrain ortzadarren arrantzan oinarritzen ziren. Beste alde batetik, bai lehiaketa nazionaletan bai arrantza eskoletan antolatutako lehiaketatan honen arrantza debekatzeak, lehiaketa ugari ezinezkoak bihurtu ditu. Hala ere, Euskadiko eta Espainiako lehiaketak posibleak egiteko, beste aukera berriak ematen ari dira, hala nola, lehiaketak ibai edo putzu pribatuetan egin.

Nire iritziz, lege honen inposatzeak, kalte asko eragin ditu eta eragingo ditu etorkizunean; bai arrantzaleei bai kirol arrantzan oinarrituriko ekonomiari.

Oso kolpe handia eta desatsegina izan da arrantzaleontzat eta espero dut irtenbide on bat laster aurkitzea.

Amuarrain ortzadarra