Saldutako bizitzak

Saldutako bizitzak

Oraindik gogoratzen dut duela sei urte ikusi nuena. Nire gurasoekin izan zen, larunbat arratsalde batean. Carrefour-era joan ginela gogoratzen dut eta niretzat ohi zen bezala animalia dendara joan nintzen arrainak, txakurrak, untxiak eta abar ikustera. Garai horretan hamar urte nituen jada eta ez nintzen kontzientea animalia denda horretan gertatzen ari zen krudelkeriaz.

Gaur egun, txakur txiki bat daukat. Ez da Carrefour-en edo beste denda batean erositako txakur bat, txakurtegi batean adoptatua baizik. Egunero ehunka txakur bertan behera uzten dira, bihotzgabeko jendea dela kausa. Batzuetan txakurtegietara bidaltzen dituzte eta han itxaroten gelditzen dira, jabe berri bat etorriko den itxaropenaz. Animalia hauek guztion laguntza behar dute eta txakur bat erosi beharrean hobe da adoptatzea.

Saldutako bizitzakBeste aldetik, txakurtegiek ez daukate leku nahikorik txakur asko gordetzeko, orduan leku gehiagorik ez dagoenean txakur zaharrenak hiltzen dituzte, oso kruela badirudi ere.
Denda batean erositako txakur bat, hau da, bizitza bat erostea, zentzugabekoa da.
Demagun ume bat adoptatu beharrean erosten dugula…Arraroa izango litzateke umeak saltzea ezta?.

Azkenik, guztiok dakigu txakurra gizakiaren lagunik onena dela, horrenbeste, ez ditzagun alde batera utzi.

Saldutako bizitzak
errespetua, espezismoa, Konpainia, Saldutako bizitzak, txakurrak, zaintza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude