Contadorrek dopingaren aurkako kontrol batean emaitza ezohikoak eman zituen azken Tourrean

Contadorrek dopingaren aurkako kontrol batean emaitza ezohikoak eman zituen azken Tourrean

Uztailaren 21eko azterketa bateko emaitzetan eman ditu datu hauek. UCIk jada azken Frantziako tourreko titulua kendu dio palmaresetik.

Clembuterolarengatik eman dituela ezohiko tasak zabaldu da prentsan. 1965ean, egindako azterketetan, sustantzia honen bidez, gutxiago janda, masa muskularra handitu eta gantz-ehunak murrizten zituela ikusi zen. Clembuterola arnas eritasunak dituzten pertsonei ematen zaie, bronkodilatatzaile funtzioak baititu. Asma dutenek adibidez, sustantzia hau arnasten dute.

Dena den, clembuterola ez da legezkoa herrialde guztietan (AEB edota Britainia Handian ez da, adibidez). Epe luzera pertsonen osasunean kalteak sor ditzake, bihotzeko eritasunak sustatzeaz bat. Egun inongo gida klinikok ez du pertsonekin erabiltzea gomendatzen.

Contadorrek, bere aldetik, elikagai kontaminaturen bat irensteagatik eman dituela halako tasak argudiatu du. Gaur 12:00etan prentsaurrekoa eskainiko du.

Informazio gehiago:

Zergatik Contadorrena positibo faltsua den.

Ciclismoa a fondok elikagaien kontaminazioaren ideia indartzen du.

 

Alberto Contador doping kasu batean nahastuta?

Irudia | Alberto Contador doping kasu batean nahastuta? | Ezezaguna | LGPL
Contadorrek dopingaren aurkako kontrol batean emaitza ezohikoak eman zituen azken Tourrean

2 pentsamendu “Contadorrek dopingaren aurkako kontrol batean emaitza ezohikoak eman zituen azken Tourrean”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2010-09-30 10:59

    Ez dakite zer asmatu munduko ziklistarik onena desorekatzeko.

    Argi dago janariaren hondakina dela. Baina, hemendik aurrera, beti izango du orban horren ondoriozko zalantza bere karreran.

    Horrelako gauzek kirola bertan behera uzteko gogoa ematen dute.

  • Munduko ziklistarik onena da zalantzarik gabe. Horrek ez du esan nahi garbi dabilenik ordea. Ez litzateke lehen aldia izango.

    Kirol profesional osoa jarri behar litzateke jomugan, ez txirrindularitza bakarrik. Baina, ai… diru gehiegi jokoan. Tartean asko, publikoa.

    Ez dugu besterik merezi