Neutral izan gaitezke?

Duela gutxi sarrera hau idatzi nuen Matt Hardingen Dancing bideoa komentatuz. Orduan ohartu nintzen ateratzen ziren hirurogeita bederatzi estatuetatik Espainia zela bandera erakusten zuen bakarra. Gaur, Euskal Herrian egindako antzeko bideo baten berri izan dut Sustaturen bidez eta hona ekarri dut. Honetan ez dut banderarik ikusi, baina horrelako ekoizpenak inoiz ez direla neutroak izaten ohartzeko interesgarria iruditu zait. Begiratu eta konturatuko zarete, adibidez, bukaerako kredituetan “Bideo honen helburu bakarra Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko…” jartzen duenean. Edo Irungo alardeko irudiak aurkeztean, Alarde Tradizionala da, ezta?

Publikatzen dugun denak kolorea du, ez al da hala?

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz