10 nobel saridun Donostian

Passion for Knowledgek bide erdia egin du. Hitzaldiak, mahai inguruak eta bilkurak baina ez hori bakarrik, haurrekin saioak, argazki erakusketak eta gehiago, gainera zuzenean jarraitzeko aukerarekin. Lana, ikerketa eta pasarte pertsonalak uztartuz, Donostia International Physics Centrek gonbidatuta Donostiara etorri diren zientzialari eta ikertzaileek aho zabalik utzi gaituzte egunotan, eta ez behin bakarrik. Oraingoan ez dituzte asko dakiten horientzat neurrira eginiko azalpenak eman. Helburua argia izan da hasieratik, zientzia eta humanitate gaiak guztiontzat ulergarri eta interesgarri egitea. Askok lortu dute,  begira bestela hemen.

Beste bi egun geratzen zaizkio oraindik Passion for Knowledge jakintzaren jaialdiari. Bernardo Atxaga fisika eta kimika nobel saridunekin ere entzun nahi dut, literaturak eta zenbakiek nola bat egiten duten ikusteko.

Erdia egin du, beste erdia geratzen da, baina zalantzarik gabe ZORIONAK DIPC!

p4k

Irudia | p4k | p4k | LGPL
dibulgazioa, DIPC, Kursaal, Passion Knowledge, zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude