Aupa Pello!

Aupa Pello –

Aupa PelloPello Bilbao Team Bahrain Victorious-eko 33 urteko gernikarrak irabazi du Tour-eko 10. etapa, eta 5. jarri da sailkapen nagusian. A ze poza hartu dudan, besoak altxata neu ere telebistari begira… Atzoko atseden egunaren ondoren ihesaldia osatzeko zalaparta ikusgarrian argi eta indartsu ibili da Pello, eta bere abilezia, burua eta abiadura baliatu du azken errematean. Etxean, egun hauetako “Le Grand Départ Pays Basque du Tour de France” polit honetan ezin izan zuen dizdirarik handiena eman, baina erakustaldia eman du gaur eta den dena ondo egin du Issoire-en amaiera izan duen etapa gogorrean. 2018an izan zen tour-eko azken garaipen euskalduna, Omar Fraileren eskutik. Pello Bilbao Lopez de Armentia 2010az geroztik da profesionala, Gernikako Txirrindulari Elkartean hazia, Orbean debutatu zuen; 16 garaipen ditu, oso txirrindulari erregularra, azkarra, Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa, giroan bi etapa irabazia, tour-eko garaipen hau bere garaipenik handiena da zalantzarik gabe, garaipen berezia, Euskalherritik abiatu den tour honetan, familiari eta Gino Mader Suitzako Itzulian aurtengo ekainean eroriko baten ondorioz hil zen taldekideari eskainia. Zorionak eta Aupa Pello!

Tour-aren irrintzia

Aupa Ion eta gora gu!

Aupa Pello

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude