Zergaitik erabiltzen ditugu energia-iturri fosilak oraindik?

Zergaitik erabiltzen ditugu energia-iturri fosilak oraindik? –

Dakigunez energia fosilak eta energia nuklearrak dira munduko energia iturri nagusienak, baina azken urteetan gobernuek bultzada ikaragarria eman diote energia berriztagarriei, baina oraindik hauek ez dira gailendu. Zer da gertatu dena? Zein da hauen arazoa? Bada erantzuna hitz batean laburbildu dezakegu: efizientzian.

Gure beharrak asetzeko erabiltzen ditugun erregai fosil ohikoenak ikatza, petroleaoa eta gas naturala dira. Erregai fosil hauen arazorik nagusiena berriztagarriak ez direla da, hau da, behin erabilita ezin direla berriz erabili, eta hauek bukatzean energia gabe egongo ginateke beste alternatibarik aurkitzen ez badegu. Honen erantzuna, guztiok dakigun bezala, energia berriztagarrietan dugu: energia fotoboltaikoa (eguzkiak askatutako erradiazioaz lorturiko), energia hidroelektrikoa eta eolikoa (ur eta haize mugimenduen bidez lorturiko energia), itsaso-mugimendu bidezko energia edota biomasatik lorturiko energia (landare edo materia organikoen erretzetik lorturikoa). Baina zein da beste energiak baino efizientzia gutxiagoa izatearen arrazoia?

Energia fosilak duten arazoa ez da bukatu egingo zaizkigula bakarrik, baizik eta munduaren berotze prosezua areagotzen dutela karbono dioxido kantitate handiak atmosferara bidaliz. Honekin, argi dago energiaren etorkizuna energia berriztagarrietan dagoela, baina, zein da hauen arazoa? Efizientzia. Izenak dioen bezala, ahalik eta esfortzu gutxien erabiliz lorturiko energia da. Energia-iturri berriztagarri hauetan  pilaturiko energia (kasuan kasu, bero energia, energia zinetikoa…) energia elektriko bilakatu behar da, baina eraldaketa honetan, esan genezake, ez  dela energia guztia energia elektrikoan bilakatzea lortzen, baizik eta energia galera bat dagoela. Gauza bera gertatzen da gero lorturiko energia bildu eta behar dugunerako gordetzen denean.

Zientzilariak urteak dabiltza energia efizientziaren gainean ikertzen, bai energia eraldaketa prosezuan, bai bateria edo biltzeratze prosurako erantzun berriak aurkitzen. Europar Komisiotik ere presio handia ari dira egiten Europar Batuko kideei gai honen inguruan. Espainiaren kasuan, gobernuak harturiko neurri bat etxebizitza berri guztiek energia efizientzia ziurtagiri bat izatea da.  Etxebizitzek gizartean erabiltzen dugun energiaren herena erabiltzen dute, hortaz gure esku dagoen zerbait ere bada. Zientzilariak konponbidea bilatzen ari diren bitartean, zer egin dezake gizarteak arazoa konpontzeko? Alda al ditzakegu gure etxeak energia gutxiago gasta dezagun?

Zergaitik erabiltzen ditugu energia-iturri fosilak oraindik?
efizientzia energetikoa, energia berriztagarria

8 pentsamendu “Zergaitik erabiltzen ditugu energia-iturri fosilak oraindik?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-04-02 12:18

    Artikulu hau irakurri dudanean aspalditik dudan kezka bat partekatu nahi dut: kontsumo baxuko bonbillak. Gutxi kontsumitzen dutenez ingurugiroa zaintzeko ezinbestekotzat bezala iragarri dituzte baina nik ez dut batere garbi ikusten. Etxeetan ikusten dudan zerbait da. Lehengo etxeetan gela batean bonbilla bat (demagun 50W edo 100W) jartzen zen lekuan oraingo etxe berrietan kontsumo baxuko 6 edo 8 jartzen dituzte, oso dotore, ezkutuan eta bat eta beste. Baina 6 edo 8 bonbilla horien guztizko kontsumoa lehengo etxeetan jartzen zen bonbilla bakar horren adinako edo gehiagokoa dela jabetzen gara. Lehengo etxeak gaizki argiztatu omen zeudela eta oraingoetan argiztatzen omen da behar den bezala, esan zidan behin elektrikari batek. Gainera, kontsumo baxuko bonbilla hauen prezioa handiagoa dela baina gehiago irauten dutenez, azkenean errentagarriagoak direla ere saldu ziguten: nik etxean ditudan kontsumo baxuko bonbillek garai batekoek baino gutxiago irauten dute, “bai, bonbilla teknologia hau oso txarra atera da” esan zidan dendako saltzaileak, “honen ordez, hobea duzu beste teknologia berriago hau” gaineratu zuen. Laburtuz: egia da gutxiago kontsumitzen dutela baina gehiago jartzen direnez lehen bezala edo okerrago gelditzen naiz, erosterakoan garestiagoak dira eta biziraupen laburragoa dute. Horixe guztia esan nion dendakoari eta “ea… gauza bat esango dizut: asko iraungo balute zertatik biziko nintzateke?”, erantzun zidan. Lehen bezala gelditu nahi ez eta nire etxerako bururatu zitzaidan irtenbidea: gelako argiak pizteko etengailu bakarra jarri ordez bi jartzea, erdiak eta erdiak pizteko, horrela nahi dudanean soilik piztuko ditut guztiak. Elektrikariak onartu zuen baina ez zirudien oso konforme.

    • Maite del Corte
      Maite del Corte 2018-04-03 00:59

      Kontsumo gutxiko bonbilen kasuan, zuk esan bezela, lehen aldiz merkaturatu zituztenean “akats” askorekin kaleratu zituzten. Alde batetik, argitasun maila baxuagoa ematen zuten, esanten zutena baino biziraupen baxuagoa zuten….argi dago, efizienteak ez ziren produktuak jarri zituzten salmentan. Esan beharra dago, azken urteetan hauen kalitatea asko hobetu dela eta zituzten akats horiek ia konpondu dituztela. Adibide honekin argi ikus daiteke efizientzia txikiko bonbilak kaleratu zituztela: energia baxuagoa behar zuten baina argi gutxiago ematen zuten ere. Bada hau, efizientzia energetikoaren kontrakoa da, ez baikaude energia modu erabilgarriagoan erabiltzen ari, bazik eta energia gutxiago gastatzen hain zuzen. Horrela, hainbat etengailu jartzea energia kontsumoa aurrezteko beste era bat da, baita ere argiaren intentsitatea neurtzen duten etengailuak erabiltzea. Ala eta guztiz ere, soluzio hauekin, energia kontsumoa bakarrik al gaude erabiltzen edo era efizienteago batean erabiltzen energia?

      • euskaldun bat 2018-04-03 21:18

        Era efizienteago batean kontsumitu ala ez, gero horrek berekin kontsumo jaitsiera ez badakar, alferrik gabiltz. Hori da bonbillaren adibidearekin azaldu nahi nuena. Eta gustatuko litzaidake jakitea kontsumo baxuko bonbillek benetan zein eragin izan duten. Balantzea negatiboa ez ote den nago ni. Honekin adierazi nahi dudana da, teknologiak berak bakarrik ez digula ezer ziurtatzen eta teknologia baino garrantzitsuagoa dela gizabanakoen ekologi-kontzientzia. Kotxe elektrikoekin sekulako itxaropenak daude. Baietz uste duzue? Ni ez nago batere ziur, eta horrela gauza askorekin.

        • Maite del Corte
          Maite del Corte 2018-04-04 09:45

          Guztiz ados nago esan duzunarekin. Dugun arazoaren ezagutza gizartean zabalduta dago, baina egunerokotasunean hortaz ahaztu eta bizimodu lasaia daramagu, edonolako konpromesu seriorik hartu gabe hau konpontzeko har ditzakegun neurrietan. Azkenean, beti bazala,Europar Komisiotik edota Gobenutik inposaturiko neurriak dira energia-iturri berriztagarriek eta efizientzia energetikoak gizartean zabaltzeko duten irtenbide bakarra.

  • Garrantzitsua da idazkera zaintzea, eman nahi den mezuak sinesgarritasuna eta indarra izan dezan. Horregatik, behar zenuke zuzendu:
    1) “Energia-iturri berriztagarri hauetan pilaturiko energia (kasuan kasu, bero energia, energia zinetikoa…) energia elektrikoan bilakatu behar da” //
    euskaraz “energia elektriko bilakatu” esan behar da.
    2) “baina eraldaketa hontan, esan genezake, ez dela energia guztia energia elektrikoan bilakatzea lortzen, baizik eta energia galera bat dago.” // “eraldaketa honetan … esan genezake … galera bat dagoela”
    3)”hortaz gure esku dagoen zerbait bada ere” // “hortaz gure esku dagoen zerbait ere bada”
    4) ” zer egin dezake gizarteak honen konponbidean?” // “arazoa konpontzearren”.

    • Maite del Corte
      Maite del Corte 2018-04-02 23:28

      Noski, oso garrantzitsua da idazkera zaindua izatea, baina badira gauza berak esateko era, ere. Tamalez sinesgarritasuna ez da formagatik bakarrik galtzen, baizik eta edukiagatik ere. Eztabaida zabaltzea da artikulu hauen helburua, gai hauetan ikasia bainaiz. Eta bai, euskal filologian ikasia banintz seguru ez nukeela akatsik edukiko. Hortaz, zein iritzi duzu Julen jauna efizientzia energetikoan?

      • Ados nago oro har esaten dituzunekin, baina efizientziaz ari zarelarik, efizienteagoa da beti txukun idatzitako mezua. Besteak beste, hizkuntzaren kalitateak ere kezkatzen bainau, hortik nire iruzkina; baina, bai, arrazoi duzu, gaia “energia” da.

    • MendianGora 2018-04-03 21:39

      Nere ustez, oso ondo ulertzen da. Posible da era zuzenagoan adieraztea, baina ondo idatzia dago eta bere sinesgarritasuna ez da “kolokan” geratu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude