Ze letxe da hau?
Ze letxe da hau? –
Merkatuan eskaintza zabala dugu ia edozein produktutan. Eta baita esneari dagokionean ere. Baina zer esan daiteke EHan ekoiztutako esneari buruz? Benetan EHko behien esnea da? Zer nolako tratamendua ematen diote euskarari?
Artikulu honetan, ezaugarri horiek aztertuko ditut eta gogoeta egin.
Hasteko, esan daiteke azken urteotan, nolabaiteko guda zabaldu dela esne “euskaldunena” saltzeko. Batez ere, 2011an Euskal Herria Esnea merkaturatu zenean eta horren harira sortu zen afera.
.
Kaiku
Agian marka ezagunena eta EH osora heltzen dena. Baita hemendik kanpo ere.
Ekoizlea: iparlat
Litroa: 0,85
Leloa: KM0. %100 bertako produktua. Badirudi Euskal Herria Esnea-z ezberdintzeko kanpaina batean, “Ni are euskaldunagoa naiz, ekoizpen prozesu guztia EHn egiten dut”.
.
Beyena
1953 urtean, Bizkaian sortutako marka da (antzinako euskarazko idatzia dago, H gabe eta Y letrarekin. Gaur egungo ortografia arauekin “Behiena” izango luke izena).
.Ekoizlea: Iparlat
Litroa: 0,85€
Leloa: Athletic beti zurekin.
.
Euskal Herria Esnea
Etiketatua erabat euskaraz duen esne bakarra. Gainera, Bai Euskarari logoa darama eta horrekin kolaboratzen du. Hala ere, ontziratzea Sorian dago. Badirudi ezin dutela Euskal Herrian bertan ontziratu, ez diotelako utzi.
Ekoizlea: Euskal Herria Esnea Kooperatiba Elkartea
Litroa: 0,89€
Leloa: SOS baserriak.
.
Bizkaia esnea
Ez da erabat euskaraz, bai ia erabat elebidun da. Bere leloan “SOS baserriak” adierazten du.
Biek Karrantza aldeko kooperatibek kudeatzen dute. Baina 2011an sortu zen eztabaidan azaleratu bezala, ontziratzea EHtik kanpo egin behar dute, zehatz mehatz Sorian.
Ekoizlea: Bizkaia Esnea Kooperatiba Elkartea
Litroa: 0,89€
Leloa: SOS baserriak.
.
Eroski esnea
Eroskiren marka zuria. Nahiko elebiduna da, Eroskiren marka zuriko produktu gehienak ez bezala (gaztelania nagusitu edo euskara/katalana/galego txikituan agertzen da), baina azalpen gehienak erdara hutsean.
Bi etiketatu ditu: EAEkoa eta Nafarroakoa. Bakoitzean mapa ezberdinak agertzen dira (batean EAE eta bestean Nafarroa).
Litroa 0,6€
.
Etxaldia
Iparralden merkaturatzen da soilik. Euskara azalpen nagusienetan agertzen da.
Eurotik gora balio du, Iparralden Hego EHn den izan ohi da garestiago.
Leloa: Euskal Herriko esnea.
.
Lacturale
Nafarroan ekoizten da. Nahiko elebiduna da.
Litroa: 0,97€
Leloa: Nafarroako bailaretako esnea.
.
Hauek dira bakarrik Euskal Herrian ekoizten diren esne-marka batzuk, baina guztiok dakigu, gure herrian ez ezik Estatuan ere esne produkzioa handia dagoela eta kalitatezkoa. Kontsumitzaile bezala, esan behar dut merkatuan mota handiko esneak daudela,baina kalitatea kontuan daukagu? edo, “eusko” hitza ikusten dugunean, jarraian pentsatzen dugu hemengo esnea denez, hobea dela? Gainera, esan behar dut, “eusko” hitza ikusterakoan bat-batean, prezioa handitzen da eta ez dakit zergatik gehienek buruan sartuta dute, garestia izatearren produktu hori hoberena dela.
Hona hemen zelan irakur ditzakegun, tetra pak-etan dauden zenbaki batzuk. Hauek azaltzen dute, zenbat bider kendu duten dendetatik ber-pausteurizatuta dagoen esnea, hau da, esnea ez denean supermerkatuetan saltzen, berriro prozesatu eta ontziratzen dute.
Irudian ikusten duzuenez, tetra pak-aren beheko partean ikusten dira 1-2-4-5 zenbakiak, hiru zenbakian hutsunea dago. Tarte horrek azaltzen du, hiru alditan prozesatu dutela esnea. Hau jakinda, hautakorragoak izan gaitezke esnea erosterakoan.
Orain dela gutxi, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeak atera zuen estatuaren esne kalitate-prezio zerrenda. Hauek ikertu dute esnearen kimika, zaporea eta nutrizioa. Hemen daukazue zortzi esne marka onenak:
.
Pascual
Esne marka famatua da. 1969. urtean sortu zuen Tomas Pascualek. Aranda de Duero (Burgos) daukate egoitza nagusia. Esne prezioa, nahiz eta estatuko garestienekoak izan, beste marka batzuk ditu kalitate eta prezioan maila baxuagokoak: Ato, Gurelesa, Altamira edo El Castillo, kalitatea ez da hain ona.
.
Hacendado
Mercadona supermerkatuen marka zuria da. Prezio-kalitatea nahiko ona, Muu, Gallega eta Carrefour-ekin batera.
.
Consum
Kooperatiba horien prezioa bidezkoa da, 0.58€/litro esne. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeen zerrendan, hirugarren postuan jartzen da.
.
Kaiku
Miramongo Parke Teknologikoan dago, Donostian, eta aspaldi sortu zen esnea eta esnekiak ekoizteko. Kalitate handiko esnea daukate, baita prezio handia ere.
.
Gallega
Bostgarren. poztuan geratzen da, Galizian dauka jatorria, eta Galiziako Xuntak sortu zuen 2010. urtean.
.
Deleite
Leite Noso markarekin merkaturatua dago. Dagoeneko, Muu marka Abeltzain Eelkarte berdinaren partaide da.
.
Carrefour
Frantzian sortu zen enpresa honek bere marka propioa ontziratzen du, baina baita President, Rio edo Celta.
.
Muuu
Zerrenda bukatzeko, Muu marka daukagu. Galizian dauka jatorria, esne marka hau ez da erreza aurkitzea, baina nahi izanez gero, Al Campo edo Carrefour supermerkatutan aurkitu ditzakezue.
.
Zerrenda honetan aurkitzen dira, esne kalitate-prezioak.
Lehena hoberena eta azkena txarrena: analisis-leche-entera
.
Ez dakigu zein garrantzitsua den jakitea zerekin elikatzen garen. Beraz, esnea alde batera utzita, azalduko dizuet zelan jakin, oiloaren egoera.
Arrautza guztiak kode bat dakarte, orokorrean gorriz ipinitako zenbakiekin. Ezkerretik hasita, zenbaki bat dago eta jarraian E maiuskula. Lehenengo zenbaki horri, kasu egin behar diogu. 0-1-2-3 zenbakiak agertu ahal dira, eta zenbaki bakoitzak esanahia dauka.
KAIOLETAN HAZITAKO OILOAK
Hiru zenbakia daukan arrautza, kaiolan bizi den oiloak ipinitakoa da. Ez dauka mugitzeko espaziorik, 550cm2 -a 750 cm2 artekoak dira kaiolaren neurriak , beraz, oiloa egoera krudelean bizi da.
LURREAN HAZITAKO OILOAK
Nahiz eta kaioletan ez bizi, industrial-nabe batean daude, hesiz inguratutako gune batean. Badakigu, oiloak ez duela kalea ikusten bere bizitza osoan, are gehiago, bere gunea oiloz gainezka dago hamabi oilo m2 batean gutxi gora behera.
AIRE LIBREAN HAZITAKO OILOAK
Oilategietan bizi diren oiloak dira. Hauek aukera daukate aire librean egoteko, baina lehen aipatu dudan egoera, antzekoa da, alegia, pilatuak.
AIRE LIBREAN HAZITAKO OILOAK BAINA PRODUKTU EKOLOGIKOEKIN.
Hauek kalitate handiko arrautzak dira (arrautza hauek jartzen dituzten oiloak “Campera” bezala ezagunak dira). Oiloak aire librean ez ezik, nekazaritza naturalean landutako produktuekin ere elikatzen dituzte. Gainera, medikamentduak ez dituzte hartzen.
Goiko esne guztiak baino kalitate handiagokoa: konfiantzazko baserritar euskaldunari erostea. Marmitarekin baserrira joan eta erosi, etxera eraman eta esnea irakin ondoren hozten utzi, hozten denean sekulako esne-gain pila duela. Esne gaingabetua nahi baduzu, esne-gain hori kendu eta jaso gero adibidez gurina egiteko. Baserritarrari litroko dendako prezioa ordainduz gero, gustora. Erosterakoan baserritarrarekin euskaraz hitz eginez gainera. Ez dago horrelako eusko labelik.
Tetra pak-en azpian agertzen den zenbakiak ez du zerikusirik balizko berpazteurizazioarekin. Areago, esnea ez dendatik erretiratu eta berpasteurizaten. Hori hoax zahar bat besterik ez da.
Esne-industriaz gain badira hainbat baserritar beraien esnea saltzen dutenak zuzenean edota bitartekari bakarrarekin. Industriak eta nekazaritza-politika jakinari aurre egin ondoren heroikoa da laborari horiek lortu dutena. Aipamentxoa mereziko lukete eta zergatik ez hurrengorako haiei buruzko artikulua idaztea ondo legoke zerrenda eta guzti.
Ganbaratxotik: kontuan hartuko dut zuk esan duzuna,agian hil honetan argitaratuko dut.
Eskerrik asko zure ahaleginagatik.
Besarkada bat.
GURELESA esnea ere SOILIK euskaraz etiketatua dago