Anís-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal”

Anis-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal” –

EAnis-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal”usko-abertzale askoren artean ustezko “aniztasuna” (praktikan erdal uniformizazioa) hedatzea bogan jarri delarik, gure gaineko Estatuetako abertzaleek ez dute espainiera eta frantsesa inposatzen jarraitzeko aukerarik txikiena galtzen, euskaldunoi ezikusiarena nabarmen eginez. Menpekoak garela argi gera dadin. Adibideak oso maiz eta nonahi dauzkagu, gure egunerokoan. Hona ekarri ditut lau (izan zitezkeen hogeitahamalau), Mendebaldeko Eusko-Oasi “anitzean” jasoak guztiak.

Renfe, Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles
Gure (bertoko) agintariei jaramon eginez gero, “Euskadi artikulatzeko azpiegitura” litzateke hau ere, gastu eta txikizio handiko trena (AHT) bezala. Artikulatu ez dakit, baina Euskadi erdalduntzeko tresna eraginkorra izan da, eta lehengo lepotik darrai. Horra lagun batek berriki helarazitako kontakizuna:

“Tuterara joan behar genuen familiako kontu batzuk direla-eta, eta Zumarragako tren geltokian hartu genuen trena. Askotan hartu dut tren hori, bai Tuterara zein Bartzelonara joateko. Kontua zera da: orain arte, trena Zumarragatik Altsasura iristen zenean eta gero Iruñera iristen zenean, megafoniatik abisua pasatzen zutela beti espainolez eta euskaraz. Gero, Iruñetik behera (Tafalla eta Tuteran), espainolez soilik. Atzo konturatu nintzen hori aldatu dutela, baina ez onerako, txarrerako baizik. Izan ere, Altsasura iristerakoan megafoniatik abisua pasatu zuten espainolez eta ingelesez, baina ez euskaraz. Eta berdin Iruñean ere. Hots, ingelesa sartu dutela (tira, ondo) baina euskara kenduz (onartezina)”

La Once: “para muchou repartidou, gruande capón”
Euskadi irratian (ere) ari dira iragarki hau errepika eta errepika, pasarte graziarik batere bakoa izateaz gain, español hutsez. Euskadi irratian, aizue. Euskal irrati nazionala behar lukeen horretan.
Ugazaba espainiarrek txiza eta kaka burutik behera egin, eta “geronek” onartu lau txanponen truke. Tristea zinez.

Correos, Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A
%100 diru publikoz hornitua, Espainiar Estatuaren jabetzakoa, baina araudi pribatuaren arabera kudeatua, SEPI delakoaren bitartez.

Aldiro-aldiro oposaketak iragartzen ditu (egin baino askoz gehiagotan), oposaketa horietarako ikastaroak eta materialak salgai jarriz balizko oposaketa urri horien amuari heltzen dieten milaka eta milaka lagunen kontsumorako.

Edonola ere, euskarak ez du lekurik Correosen oposaketetan. España una y castellana printzipioari heltzen diote zintzo. Eta gure agintari “burujabetzazaleak” mutu.

Tabernariak “Háblame normal” bezero euskaldunari
Españolez, erran nahi baita. Ez da gertakaria isolatua. Taberna, denda eta bestelako saltoki asko eta askotan exijitzen digute bezero euskaldunei españolez jarduteko. Gehienek “edukazioz”, baina asko eta askok batere errespeturik erakutsi barik. Euskaltzale bilbotar batek sarean salatutako adibidean bezala:

“Badakit nora ez garen joango gehiago. Atzo eguerdian zerbait hartzeko asmoz Ibarrekolandako Amets tabernara sartu ginen. Lagunak eskatu zuen, hatzamarren laguntzarekin:

-Bi zurito eta kokakola bat

– Hablame normal -eta- no me faltes al respeto, -erantzun zion zerbitzariak-.

Edariak bertan itxita alde egin genuen eta nekez bueltatuko gara”.

“Aniztasuna” unionismoaren ikurretako bat izan da aspaldiko urteetan.
Unionismoaren “aniztasuna” delakoak euskara ez ikasteko eskubidea esan nahi du baina, besteak beste; eta euskaldunok menpeko izaten jarraitu dezaguneko legezko bermearen aldarria da.

Anis-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal”Alabaina, azken urte eta hilabeteotan “aniztasunaren” pagotxa saltzen ari zaizkigu eremu abertzaletik. Alderdi abertzaleetatik eta baita Eusko Ikaskuntzatik ere, berbarako. Esaten zaigu Euskal Herria “anitza” dela, eta “aniztasun” hori oinarri, zelako Euskal Herria eraiki adostu behar dugula Euskal Herritar “guztion” artean, baita erdaldun supremazistekin ere, beraz. Hortaz, Euskara ikasteko inongo interesik agertu ez dutenekin “adostu” behar omen dugu gure herriaren etorkizuna, espainiera / frantsesa ikastera derrigortuak izan garen euskaldunok.

Niri malkoak aspaldi agortu, eta barregura besterik ez dit ematen dagoeneko “aniztasun” merke honen aldeko kanpainatzarrak, ordezkapena eta uniformizazio gordina mozorrotzen dituena.

Nago, unionismoaren koarteletan, benemeritoetan barne, anís-tasunari emanak egongo direla gure ageriko noraeza ospatzen. Tximinoaren Anís botila eskutan kanta eta barre egiteari, alegia.

Guardia zibilekin, militarrekin, RENFEren nahiz ONCEren ugazabekin eta bestelako supremazistekin adostu behar dugu gure herriaren ZER?

Anis-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal” Anis-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal”
akulturazioa, Aniztasuna, Menpekotasuna, ordezkapena, uniformizazioa
JJ Agirre

ELAkidea eta abar.

2 pentsamendu “Anís-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal””-ri buruz

  • Jose Inazio Lopez de Luzuriaga 2018-12-29 00:50

    Artikulu bati buruz dugun iritzia jakiteko Zuzeuko administratzaileak galdera bat egiten du: Nola zaude? Erabat desegokia iruditzen zait galdera hori. Nola izango naiz euskaldunok pairatzen dugu gutxiespen jarraituagatik, haserre! Baina, beste aldetik, halako salaketak egiten direlako pozik nago, nola ez. Horrela, ikusgarritasuna ematen zaio euskaldunok Euskal Herrian pairatzen dugun diskriminazioari. Eta zalantzak argitze aldera, bat egiten dut erabat JJ Agirrerekin.

  • Ochoapellidosvascos, tualnorte… eta allí abajoren sortzaileen eskutik, to anístasuna!
    https://www.youtube.com/watch?v=mooritaRB-U

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude