Xabier Madorranek eskuratu du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Xabier Madorranek  urriko Zuzeu Gaztea Saria –

Urria hilabete oparoa izan dugu Zuzeu Gaztea Sariari dagokionez, hamabi sinaduren hamazortzi idatzi jaso ditugu-eta; lehiaketan lehenengoz parte hartzen zuten hiru lagun eta lehendik ere saria behin irabazitakoren bat tarteko.

Guztien artean Xabier Madorran saritzea erabaki dugu, EGA azterketa: Oka egiteaz nazkatuta sarreragatik.

Xabier Madorranek eskuratu du urriko Zuzeu Gaztea SariaHilabete bakarrean sarrera mordoa argitaratu ditu Madorranek, gehienak interesgarriak. Nabarmentzea deliberatu dugun honek modu originalean jorratu du mintzagaia, gurean garrantzia handiko gai den euskarak duen agiriarena, zirikatzaile izateraino. Gainera, bere ikuspuntuarekin ados egon ala ez egon, eztabaida pizgarri suertatu da.

Saritutako lanaz gain interesgarriak begitandu zaizkigu urruneko paraje eta gatazketara eraman gaituzten Laura Ilardiaren Zenbat oxigeno sortzen du Central Park-ek? eta Bruno Barquillaren Rohingyak, gorrototik ihes sarrerak ere,  edo Elena Olaveren Iluna abailtzean onirikoagoa, besteak beste. Izango dute saria eskuratzeko aukera, aurrerantzean.

Hilabete honetako sarrera askok zeresana eman eta iruzkinen bat jaso du, poztekoa dena. Alta, kezkagarria iruditzen zaigu oraindik askok iritziak plazaratzerakoan argazkirik gehitu ez eta, batez ere, estekarik ez erabiltzea.

.

Azaroko lehiaketa, jada martxan…

Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.

Hauexek dira parte hartzeko bete beharreko arauak.

.

Xabier Madorranek eskuratu du urriko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.