Txina, munduko lehen potentzia ekonomikoa?

Txina, munduko lehen potentzia ekonomikoa? –

Badira urte batzuk Txina Estatu Batuak gaindituko duela esanez. Ekonomian adituak diren askoren ustez, ordea, garai hori dagoeneko heldu da. Ekonomia neurtzeko adierazle asko daude. Horietako garrantzitsuenetakoa BPG (Barne Produktu Gordina) da. Horren arabera, Estatu Batuak lehenengo postuan dago eta Txina bigarrenean. Datu horrek badauka, ordea, bariante bat: Eros ahalmenaren araberako BPG. Kasu horretan, Txina lehen postuan legoke, 24 bilioirekin eta AEB bigarren 21 bilioirekin (Nazioarteko Moneta Funtsaren arabera). 

Estatu Batuen hegemonia kolokan jartzen duen datu bat balantza komertziala da. Gaur egun, munduko herrialde gehiago dago Txinarekin komertziatzen dutenak, Estatu Batuekin komertziatzen dutenak baino. Zergatik? Txina ekoizle netoa delako. Munduko fabrika. Eta hainbeste diru duenez, kanpoan inbertitzen hasi da, bereziki Hegoa Amerika, Afrika eta Asiako garapen bideko herrialdeetan.

Txina, munduko lehen potentzia ekonomikoa?

Beste ezberdintasun bat per capita kalkulatutako BPGa da. Kasu horretan, batez beste, txinatarrek duten aberastasuna txikia da gainontzeko herrialdeekin alderatuta. 1.400 milioi biztanleko populazioa du, Indiaren parekoa. Horien barnean oraindik biztanle pobre asko daude, baina baita aberats asko ere. Edonola ere, azken 30 urtetotan Txinaren bilakaera izugarria izan da. Herrialde guztiz atzeratu eta txiro izatetik, herrialde industrializatu izatera igaro delarik. Europak eta Ipar Amerikak bide hori egiteko, alegia, industrializatze, 150 behar izan zituen. Errusiak eta Japoniak 100 inguru. Hego koreak 50. Eta Txinak? Txinak 25 urte. 

Hortaz, Txinan, belaunaldi bakarrean aldaketa sakon eta zabala jasan du. 7 seme-alaba izatetik seme-alaba bakarra izatera pasa dira, generazio bakarrean. Gurasoak herri txiki batean arroza landatzetik, teknologia aurreratuko fabriketara.

Europan oraindik Txina mesfidantzaz ikusten dugu. Askorentzat eskulan merkea eskaintzen duen lurraldea baino ez da. Baina orain kontraste handiak ikus daitezke. Dirutza pilatzen duten multi millonario andana dago eta baita pobrezia nahiz atzerapeneko lurraldeak. Baina ez dago 60 hamarkadan egondako gosete handia gertatzeko arriskurik, elikagaien ekoizpena ziurtatuta dagoelako.

Beste kezka iturri handi bat Txinaren botere militarra da. Noiz emango du ukabilez kolpe bat Txinak mahai gainean? Nolabait esateko “hemen nago eta nire superpotentzia boterea erakutsi nahi dut, Estatu Batuak ez du soilik erabaki eskubidea munduko gatazketan”. Momentuz Estatu Batuetako ejerzitoa munduko aurreratuena da, baina Txina hor ere gogor lehiatzen dabil.

Txina, munduko lehen potentzia ekonomikoa?

Zer duzu buruan “Txina, munduko lehen potentzia ekonomikoa?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude