Protesta poetikoaren garra
Protesta poetikoaren garra –
Aljeriak une historikoa bizi du. Herri guztian garai baten amaiera arnasten da. Joan den otsailaren hasieran lehertu ziren manifestazio baketsuek Abdelaziz Buteflikaren lehendakaritzatik irten dadin lortu dute. Rais-ak dimisioa aurkeztu zuen apirilaren 2an. Herri iparrafrikar honetan klase sozial guztiek parte hartu dute. Ekintzaileek, aurkari politikoek, profesional liberal eta herritarrek protagonismoa izan dute. Eta lehen lerroan emakumeak egon dira.
Gazte zein beterano, beloaz zein gabe, espazio publikoa hartu dute eta, gizonekin batera, protesta egin dute Buteflika-ren kontra. Aljeriarrek aldarrikapen sozialetan lortu duten protagonismoak irudi ikonikoa du: 17 urteko Melissa Ziad, ballet dantzariarena. Emakumearen Nazioarteko Egunak erregimenari uko egitearekin bat egin zuenekoa.
21 urteko Rania G. argazki sinbolikoaren egilea da. Melissa-k Diduche Murad etorbide enblematikoa erabili zuen agertoki bezala, Aljerreko erdigunean. Ballet klasikoko pausu batzuk han eman zituen, bere balentriaren lekuko, bandera aljeriarrari eragiten zioten gazte batzuk ondoan zituela. “Manifestariek animatzen gintuzten jarrai genezan” adierazi zion France24ri. Irudiak edertasuna bateratzen duen une magikoak askatasunaren irrikak hartu zituen. “Protesta poetikoa”ren garra.
“Poesiaren” sinbolo da irudia, baita askatasun eta arintasunarena, argazkilariaren hitzetan. Rania eta Melissa-ren belaunaldiak ezarritako sistemaren aurka egiten du, gazte eta emakumeak baztertzen duen hori, alegia. Arjeliak 42 milioi biztanle ditu eta baztez besteko adina 28 urtekoa –Euskal Herrikoak, 40 pasatxo-. Gaur egun, ejerzito, politika eta ekonomian nagusi direnak Frantziaren aurkako gerra irabazi zuten 1954 eta 1962 artean. Buteflika -82 urtekoa bera- eta bere ingurukoak garai honetakoak dira.
Aldaketa, etorri, etorriko da. Baina asko beldur dira ez ote den aurreko erregimena errepikatuko bere ondorengoekin, benetako aldaketari uko eginez. Horrela pentsatzen du Yamila Buhired, independentzia gerrako ikonoak. Frantziar ejerzitoaren aurka borrokatu eta 21 urtez torturatu eta gartzeleratua izan zen. Heriotzera kondenatua izan zen, baina gatazkaren bukaerarekin 1962an bizitza salbatu zuen. Koloniaren aurkako borrokaren ondoren, ordea, ahantzia izan zen, beste hainbat emakumeren antzera. Berdintasuna ere aldarrikatzen zuten horiek, ez zuten bere nahia asetu.
Buhired, egun 84 urte dituena, kalean ibili da egunontan, manifestazioetan. Gutun bat ere idatzi zuen, gazteei ohartaraziz askatasuna borrokaren ondoren lortzen dela. Eta emakumeei dei egin zien, hasitako bideari jarrai ziezaioten. Buteflikaren Liberazio Nazionalerako Fronteak 1962 boterea eskuratu zuen eta 1984an “Familia Kodea” indarrean jarri zuten, emakumeen menpekotasun juridikoa gauzatu zuena. Gaur egun ere, poligamia gizonentzat baimentzen dute. Hauteskundeak egin zitezen lortu zuten alabaina. Baita azkenak ere. Salbaziorako Fronte Islamikoak garaipena lortu zuen, baina bigaren haustekundeetan militarrek borerea bereganatu zuten. Orduantxe gerra zibil ankerra hasi zen, 150.000 eta 200.000 hildako artean suertatu zirelarik. Emakumeek islamiar zein militarrei aurre egiten jarraitu zuten. Bi aldeek sarraskiak burutu zituzten eta giza eskubideen aurkako urraketa larriak.