Notre-Dame

Notre-Dame –

Zarratu genituen (soilik batzuk) bulegoak giltzarekin, zarratu fabrikak, dendak, eskolak. Piztu genuen telebista, irakurri egunkaria eta… ttaaak! Une horretatik zeresana eman digun albistea. Alegia, Notre-Dame.

Notre-DameUrtero, hamabi milioi bisitarik bisitatzen duten Parisko Katedralean, sute baten ondorioz hondamendia gertatu zen joan den apirilaren 15ean. Kiskali zen eraikina eta kiskali sarrera ordaintzeko gai diren turisten oporraldiko plantxoa. Pentsa, txaleko horiez ere guztiok ahaztu gara.

Kea eta su-garrak ikustearekin batera, Frantziako presidente den Emmanuel Macronek kanpaina bat iragarri zuen. Katedralaren berreraikuntzarako dirua biltzea helburu zuena. Eta erantzuna?

Bada, ez zuen erantzun txarra eduki. Izan ere, kanpaina abiatu eta ordu gutxira hasi ziren lehen donazioak. Parisko familia aberatsenenak, Louis Vuitton-Möet Hennessy multinazional konglomeratuarenak eta L’Oréal kosmetika enpresarenak, besteak beste. 850 milioi euro lortu zituzten bi egunetan.

Oxala, kiskalitako katedralaren teilatuari diogun errukia pertsonekin bagenu. Baina gure bihotzak ez ditu inork erreko, teilatu hori baino are gogorragoak direlako.

Adibide batzuk emate aldera, urtero munduan, 795 milioi pertsona hiltzen dira gosez. Bost urtetik beherako umeen %45a desnutrizioagatik hiltzen da. Emakume laborariek, gizonezkoen haina kobratuko balute, 150 milioi pertsona gutxiagok pairatuko lukete gosea. Beste hainbat adibide eman ditzaket, baina zertarako? Obren barandan jarrita berreraikuntzari begira dauden hedabideen emankizuna ez al zaigu gehiago interesatzen?

Etxegabetzeak, goseak, emakumeenganako indarkeriak, etorkinekiko ezinikusiak eta hainbat arazok hor diraute. Ei, baina lasai, agian zu bai baina konkordun gizonezko zuria ez da etxerik gabe geldituko.

Notre-Dame

15 pentsamendu “Notre-Dame”-ri buruz

  • Bandera faltsuko atentatua, Europaren egoeraren metafora. Dena ondo orkestratua eta neurtua, elite ilunen agendari jarraiki

  • Afrikako gosea, eta hegoamerikakoa , eta, orokorrean mundu osokoa kapitalismoak eragin du gehienbat. Diru asko gutxien esku egotea ahalbidetu eta sustatzen duelako. Hasieran Europarrak izan ziren afrikako jaun eta jabeak. Orain, aldiz, Txinak kapitalismoa bultzatzea erabaki duen momentutik, nagusitasunaren lehian sartu da bortizki.
    Bertakoak? izorra daitezela bertakoak! ez dirurik, ez osasunik, ez eskolarik.
    eta erruduna? Stalin, ETA, Podemos eta gorritxo guztiak. Ala, banoa neure txaletera, segi ondo!

  • Zer izan du arrakasta gehiago, kapitalismoak edo komunismoak, historian zehar?

  • Komunismoa non, porrota han.

  • Gaur egun Europan daukaguna ez da kapitalismoa ere. Libre merkaturik ez da inon ez eta leihakortasun justurik ere. Horren ordez, gehiago dirudi honek merkatu itxien bitartez teknokrata eta plutokra-klan ezberdinek partekaturiko tirania bat. Ondorioz, bai batak eta besteak, biek egin dute porrot

  • Aberatsentzako, dudarik barik, kapitalismoak. Baina gogoratu herri kapitalistek kolonizatutako herri zapaldu eta txiro guztiak, kapitalismoaren ondorio direla ere. Aberats gehien kapitalismoak sortu ditu, baina dudarik barik, munduko pobre gehienak ere, eta zer esanik ez, gerraz ari bagara.

  • Gurean bezala,
    Adjudikazionismoa, hormigonismoa, Errausketismoa, donazionismoa……

  • Komunismoaren adibideak: IparKorea, Venezuela, Sobiet Batasuna, Kuba… sistema bezala, denek egin dute porrot. Iparraldeko herrietan Karibe aldean baino hobekiago mantendu dira.

    Alemania komunista/iparralde banatu zenean, jendeak alde komunistatik alde egin nahi zuen kapitalismora joateko.

    Herrialde kapitalistek harresiak dituzte bere herrian ez sartzeko. Herrialde komunistek berri herrialdetik alde egin ez dezaten.

  • Alpargatero 2019-05-10 15:37

    Munduan inoiz baino gose gutxiago eta ongizate baino gehiago dago, historia osoan ez da gizateria bizi oraingo osasun- eta ongizate-mailarekin, eta hori guztia kapitalismoari esker izan da.

  • Alpargatero, segi zaitez Ceutara edo Greziar uhartetara eta konturatuko zara gizateria ez dela EH eta EEBB. Eta Zorionak! Herrialde Kapitalistak aipatzen dituzunean EEBB, mendebaldea eta Ekialde Aberatsa aipatzen duzu, baina kapitalistetan sartu beharko ditugu Hego Sudan,Malawi,Burundi, Afrika Erdialdeko Errepublika, Madagascar,Mozanbike, Niger, Afganistan, Indiako hiriburuetako miseriak, EEBBko indigenak, Australia aberatsekoak…e.a.
    Edo hauek zuen estatistiketatik kendu behar al ditugu zuen zenbaki politak erakusteko orduan?

  • Imanol: Afrika atzeratua dago, baina komunismo zein kapitalismoarekin. Angolan adibidez 1975etik egon da gobernu komunista eta gaur egun ere atzerapen maila handia du.

    Afrika atzeratuago zegoen musulmanak eta europarrak etortzean.

    Kapitalismoa berez ez da ideologia da, eskaintza eta eskarian, jabegoan, zekenkerian… sortutako prozesu naturala da. Erregulatu behar da, noski, baina ez komunismoaren mailara arte.

    Zuriei guztiaren errua leporatzea ez da zilegi. Artikuluan egiten den moduan, ezkerrak “klase borroka” galdu ondoren, buru gabe dabil “borroka” duin bat aurkitu nahian. Horregatik galtzen du boterea Europan. Europarrok kokoteraino gaude, etengabe europarrak gaitz guztien errudun izateko nahi horretaz. Musulmanek, beltzek, asiarrek… denek sortu dituzte sarraskiak eta inperioak, ahal izan dutenean. Gertatzen dena da europarrak teknologikoki aurreratuenak izan direla denbora luze. Baina gaur gaurkoz, giza eskubideak inon baino gehien errespetatzen diren tokia da Europa. Askatasun kontzeptua gehien garatu den herrialdea da. Eurofobiaz nazkatua.

  • Erresistentzia 2019-05-30 11:47

    “Konkordun gizonezko zuria ez da etxerik gabe geldituko”

    Etxegabe gehienak (ia guztiak) gizon zuriak diren herri hontan. Zer esan halako adierazpenak mantentzen dituzten ideologiei buruz (gaur egungo fortuna handi eta alderdi guztien diskurtsoa)?

    Galduta ikusten dut herri hau. Proposamen filosofiko eta politiko zentzudunik gabe gelditu gara, xahutu izan bagenitu bezala, eta gero eta bandera surrealistagoen bila eta bila gabiltza. Guztiok.

    Normala da. Galdu dugu gure estrategia gehienetan, arerioek gure aldean abantaila izugarria dute eta. Formula magikoaren bila gabiltza. Eta maila global batean, modernitatetik, produkzio literario izugarria dela eta, korronte filosofiko gehienek beren gailurra eman dute, ez dute beste ezer eskaintzeko. Hau gutxi balitz, aldaketa teknologiko eta soziologikoak azeleratu dira, eta globalizatu dira, gaur egun edozein arazok duen konplexutasuna medio ezin da analisi errealistarik egin.

    Nahasmasa honen aurrean nik behintzat sinpletasunera jo dut. Utikan ideal xelebre guztiak. Yoga, kirola, dieta ona, lo ona, pazientzia eta biziraupena gomendatzen dut.

  • Utikan autogorrotoa eta pozoi ideologikoak!

    Herri honek behar duena sustraietara itzultzea da. Bertan dauzkagu gizarte antolaketa justuago baten oinarriak, inongo ideologia arrotzetan bilatzen ibili beharrik gabe. Marko teoriko manikeo horiek baino askoz ere sanoagoak eta naturalagoak, gainera. Bertakoa ezagutu ez eta kanpoeder txoroen gisa ibiltzen gara askatuko gaituzten tresnen bila. Bada garaia etxera itzultzeko.

    Euskaldunok lehenengo, euskara lehenengo!

  • “korronte filosofiko gehienek beren gailurra eman dute”, diozu Errisistentzia
    Ene iduriko egia izan daiteke korronte berezi batentzat,bainan ez da egia filosofia berarentzat.
    Garai bakoitzaren argiekin berritz interpretatu eta sakondu behar baitu betiko kontzeptu haundienak ( egia,ongia ederra, justizia)
    Irakurria dut eta gogotik sinesten dut egia eternala dela eta aurki daitekeela garai guzietako filosofo onetan.( adibidez Grezia zaharrean.)
    Horrengatik pentsatzekoa da egia ( eta ederra eta justizia) aurki ditzakegula gure tradizio zaharretan inkarnatua nahiz mugatua ere, Seguraz ere oraindik ezagutzen ez ditugun gaurko korronte filosofiko batzuetan.
    Beti iristen gara ideia berera, alegia, gure tradizioa oraiari fidelki egokitu beharko ginukeela, bainan kanpotikako ekarpen interesgarrienak digeratuz eta etxekotuz ere.
    Mikelats mesedez posible duzu esplikatzea laburzki lerrotan zer derasan ingles horrek?
    Beharria oso txarra dut inglesarentzat eta ulertzen nuen bakarra zen Yasser Arafat .