Pribatutasuna
Pribatutasuna –
Gaur egun edonork erabil dezake edozein sare soziala. Aurrerapen teknologikoekin batera edozein lekutan beste pertsonekin konektatu gaitezke. Bestalde, gure informazioa publikoa da eta edozein pertsona ikus ditzake gure datuak.
Pertsona gehienak bere informazioa eta datu pertsonalak publikoak egiten dituzte konturatu gabe. Kontu handiz ibili behar gara. Gure informazioa publikoa izateaz gain, pertsona batzuk gure datuak modu txar batean erabiltzen dituzte. Gainera, txantageak oso ohikoak dira eta dirua edo edozein gauza eskatzen dute manipulatzailearen isiltasunaren truke. Pertsona batzuk beraien burua hil dutela ciberbullying sufritu edo manipulatuak izan direlako. Hau ez da tontakeria bat, kasu errealak dira.
Onartu beharra dago sare sozialak oso dibertigarriak eta entretenigarriak direla, baina nire ustez, sare sozialak kontu handiz erabili behar ditugu. Horrela ez bada ez ditugu arazoak izango. Sare sozialak erabiltzen baditugu, neurri batzuk kontuan izan behar ditugu. Baina errentagarria da jarratzaile batzuengatik zure bizitza pribatua publikoa egitea? Ez dut uste hau nahi dutela baina, gaur egun denetariko pertsonak daude edozein gauza egiten dutela jarratzaile batzuengatik. Pertsonek ideia eta iritzi desberdinak dituzte eta errespetatuak izan behar dira.