Applek nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko

Applek nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko –

APPLE-en Iphone-a ikertuko dute ustezko iruzurragatik, ”zaharkitze programatua” erabiltzen dutela susmatuta, kontsumitzaile erakunde baten kexaren ondoren.

Applek nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko

Multinazional estatubatuarrari “iruzur”-delituak leporatzen zaizkio bere iPhone zaharrenetako baterien manipulazioagatik. Ikerketa, duela astebete inguru ireki zen Frantziako kontsumitzaile-elkartearen salaketaren ondorioz, ekintza hau Konpetentziaren, Kontsumoaren eta Iruzurren (DGCCRF-aren) kontrako Borrokaren Zuzendaritza Nagusiak darama aurrera. Lege frantsesaren arabera, enpresak urteko salmenten %5rainoko isunak jasotzeko arriskua du. Haren produktuetako balio-bizitza nahita laburtzea eta erabiltzaileek beste produktu berri batzuengatik ordezkatu ditzaten saiatu izana aurpegiratzen diote.

Apple etxearen iPhone-etako modelo zaharrenetan nahita eragindako moteltasunak bere milioika bezeroen haserrea eragin du eta enpresak joan den hilabetean barkamena eskatu zuen “gaizki-ulertuagatik”. Horregatik eskaini ditu bateriak aldatzeko deskontuak. Estatu Batuetan soilik bederatzi eskari kolektibo jarri ziren abenduan Appleren kontra, iruzurrarengatik, publizitate engainagarriagatik eta legez kontrako aberasteagatik. Estatu Batuetan, Apple-ko bozeramaileak uko egin zion Frantziako ikerketaren gainean azalpenak egiteari, eta abenduaren 28an egindako adierazpena igorri zuen, zeinetan konpainiak barkamena eskatu baitzuen bere baterien arazoengatik. Adieraziz halakorik “ez lukeela inoiz egingo” Apple etxearen produktuen bizitza baliagarria laburtzeko asmoarekin. IPhonearen erabiltzaile batzuek denbora daramate salatzen iOSen azken bertsiora eguneratzean konpainiak bere mugikorrak geldotzen dituela, modelo berrien erosketa sustatzeko.

Elikagaiek, legez, “muga-eguna”, “iraungipen data” data duten bezala, aparailu elektrikoek ere zehaztu behar lukete beren epe muga.


Ikerketak aurrera egin eta iruzurra frogatuko balitz, aurrerapauso handia izango litzateke. Baina ezaguna da enpresa eta industria askok “zaharkitze programatua” ohiko bihurtu dutela beren jardunean. Kontsumismoz blai, mundu kapitalista honek bat egiten du estrategia honekin. Agian, ekonomia adierazleetarako egokia izan daiteke, baina, non daude ingurumen baloreak? Behar materialak sortzearen eta lortzearen poztasun faltsu eta mugatu hori sustatzea zilegi ote da?

Eta horrelakorik egin nahi badute, zergatik ez zaie behartzen egia esatera? Izan ere, iruzurra da aparatu jakin batek nahita epemugan baldar eta mantsoago ibiliko dela ez esatea!

Elikagaiek, legez, “muga-eguna”, “iraungipen data” edo “kontsumitzeko epemuga gomendatua” adieraztera beharturik badaude, zergatik ez aparatu elektriko edo mekanismoa duen beste edozerk ez? Baina larriena da, muga hau enpresek euren kontura sartu izana. Berme eta kalitate balioak ez al dituzte kolokan jartzen?

Applek nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko

Zer duzu buruan “Applek nahita programatzen ditu bere telefonoak gutxiago irauteko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude