Ostalaritza aurrera! Elkartasun mezua

Ostalaritza aurrera! Elkartasun mezua –

Ostalaritza aurrera! Elkartasun mezua.Ostalari izatea gogorra da. Ordu asko, lan fisikoa, soldata mugatua, jai egun gutxi… Baina ostalaritza, hots, taberna eta jatetxeek, gure herri eta kaleei bizia ematen diete. Funtzio soziala betetzen dute. Gizarte harremanak sendotzeko, lagunak elkartu eta elkar ikusteko, jende berria ezagutzeko, ligatu eta bikotekidea aurkitzeko… beharrezkoak dira.

Eusko Jaurlaritzak egun batetik bestera ostalaritza negozioek ixteko agindua eman zuen. Ez zuten denborarik izan ezta janari eta edaria biltegietan antolatzeko, dagoeneko erostita zutena ustel ez zedin. Urte hasierako itxialdian izandako galerei zama berria gehitu diote.

Ostalariek deituta, manifestazio jendetsua eta zaratatsuak egin zituzten herri askotan, ‘SOS Ostalaritza, Ostalaritza aurrera’ lelopean. “Langileak gara, ez gaizkileak oihukatuz” eta lan egiten uzteko” eskatu zuten.

Orain arte interneteko iraultza ez da gehiegi nabaritu negozio hauetan. Baina pandemiak, ordea, bete-betan jo ditu. Baina, ditxosozko COVIDa tabernetan zabaltzen omen da garraio publikoak, parkeak, merkataritza guneak… topera dauden bitartean? Zer esanik ez enpresa sendo eta erraldoiak ezin dira ukitu, ezin dira gelditu. Tabernetan egiten dena, negozio txikietan ordea, badirudi ez dela ekonomiarentzat garrantzitsua.

Ostalaritza aurrera! Elkartasun mezua.

“Tristura, amorrua, ziurgabetasuna, beldurra, mina, ezinegona, antsietatea…” Hauexek dira, egun ilun hauetan ostalarioi azaleratzen zaizkien hainbat sentimendu. Baina, denetik nabarmenena, ezintasun edo inpotentzia da, eskuak lotuta sentitzea, garai hauetan oso larria den zerbait egiteko, taberna batean lan egiteko. Lanik egin gabe,  ezin dute autonomo kuotarik ordaindu, ez argirik, ez urik, ez alokairurik, ez hipotekarik, ez umeen eskolarik, ez janaririk, ez arroparik… Zergak atzeratzearekin ez da nahikoa gero denak batera kobratu behar badituzte. Laguntza ziztrin horiek ez dira nahikoak, gero dena ordaintzen jarraitu behar badute. Egiazko irtenbideak  eskatu dizkiete politikariei.

Koronabirusari aurre egiteko inbertsio ugari egin dituzte tabernariek: “manparak, maskarak, eskularruak, garbitzeko gelak, toldoak… Azkenean, berriro ixteko. Ostalaritzarekin egiten ari dena krudelkeria hutsa da, ez dago argi tabernen erruagatik  COVID agerraldi bat egon den. Orduan, zertaz ari gara? Gertatzen dena da, bakoitza bere etxean isolatuta eta isilik hobeto gaudela”.

Diru sarrerarik gabe hondamena, gosea, desolazioa, familia hautsiak, krisi psikologiko larriak egongo dira. Baina borrokan jarraituko dute. Hortaz, hemendik elkartasun mezua helarazi nahi dut Euskal Herriko ostalari guztientzat. 

Aupa zuek, herria zuekin!

Ostalaritza aurrera! Elkartasun mezua