Non letxe aurkitu?

Non letxe aurkitu? –

Aurreko artikulu batean Tetra Pak-etan merkaturatzen den esnea aztertu nuen. Artikulu horretako erantzunetan hurrengoa jaso nuen: 

Nik neuk erantzun nion gaia interesgarria zela eta helduko niola. Hona hemen, bada, azterketa hori.

Esnea nagusiki 2 modutan saltzen da:

  • Briketan ontziratua, ireki arte hotzik behar ez duena eta esne freskoa, etengabe hotz katean mantendu behar dena.
  • Bigarren hau garestiagoa da, baina kalitate handiagokoa. Azken hau, kontsumitzaileetara heltzeko, azken urteotan metodo berri bat erabiltzen ari da, esne-makinak.

Brik-ei buruz aritu nintzen aurreko artikuluan, lehen aipatu bezala. Hortaz, oraingoan bigarren alternatiba, alegia, esne-makinak aztertuko ditut.

Non letxe aurkitu?
Donostiako esne-makinan.
Non letxe aurkitu?
Esne-makina.

EAEko hiriburuetan ipini dituzte. Donostian adibidez, Matia kalean, Easo plazan eta Irun plazan dauzkagu esne-makinak.

Igeldo esnea da kudeatzailea, eta tramankulu hauen helburua da, behi esne freskoa gure etxeetara hel dadin. Makina hau izozgailu handia da, esnea hor barruan sartutakoan, behar den tenperaturan geratzen da.

Kontsumitzaileok egin behar duguna da beirazko ontzia erosi -hor bertan ere badaukagu aukera erosteko-. Hau erosi ostean, hormako hutsune batean sartu eta litro bat esnez betetzen da. Hemen daukazue bideo laburra  makinaren funtzionamendua azalduz.

Gipuzkoako hiriburua alde batera utzita, Gasteizen ere ipini zituzten makina hauek, 5 urte egon ziren saltzen esnea makinetan Abastos plazan, Boulevard-en eta Gorbeia merkatal zentruan.

Baina, 2014. urtean Araba esneak erabaki zuen proiektu aitzindari hau alde batera uztea, krisiagatik.

.

Amaitzeko, Bilboko Alde Zaharrean makina hauek ipini zituzten orain dela urte batzuk, Bizkaia esnearen eskutik. Baina kasu honetan, kalean bertan egon ordez, denda barruan daude. Ezagunena Geuria Merkatuan.

Proiektu aurrendari hau trebea eta osasuntsua da, baina garai batean egiten zen bezala, aukera daukagu baserritarrei eurei zuzen-zuzenean erosteko.

Hona hemen, baserri batzuen izenak:

.

  • VISTA ALEGRE BASERRIA:

Baserri hau Karrantzan  (Bizkaia) kokatuta dago., Hemen saltzen dute esnea eta gainontzeko esnekiak saltzen dituzte, baina baita ere saltzen dituzten haien produktuak azoketan ere saltzen dituzte. Larunbatetan Bilboko Areatzan aurkitu ditzakegu.

 

  • IZTUETA AZPIKOA BASERRIA:

Lazkao-Mendi auzoa (Gipuzkoa) Baserri honetan esne freskoa eta esnekiak saltzen dituzte, gainera, web-orriaren bidez egin ditzakezu eskaerak.

 

  • JAUREGIA ESNEKIAK:

Nafarroan kokatuta dago, Aniz-Baztan hain zuzen. Baserri honetan behi esnea eta esnekiak dituzte.

 

Bukatzeko, jakin ezazue merkatu ekologikoak daudela, baserri produktuak saltzen dituztenak, gainera, behi esnea ez ezik beste animalia produktu batzuk ere saltzen dituzte; esnekiak zein oilo arrautzak. Hortaz, aukeran dugu produktu hauek eskuratzea gure hirietan, baina ez nahi dugun ordutegi eta tokietan, baizik eta zehaztutako azoketan.

Kontzientzia kontua ere bada. Nahiz eta supermerkatuak egon, osasuna lehenetsi beharko genuke, baina egia da batzuetan ez dela edozein poltsikorako. Badaezpada, hemen utziko dizkizuet web-orri batzuk, bai interneten, bai dendan, zinez gure lurreko produktuak saltzen dituztenak.

Non letxe aurkitu?

2 pentsamendu “Non letxe aurkitu?”-ri buruz

  • juan inazio hartsuaga 2019-01-29 15:43

    Behi-esnea, eta ardi-esnea bezala, makina-esnea, makina batek ekoitzitako esnea da, esne mota bat, alegia. Esne-makina berriz, tabako-makina edo laranja-zuku-makina bezala, esnea ematen dizun makina da. Makina bat da, alegia. Makinaz ari bazara beraz, esne-makina esan behar duzu.
    Bestalde, letxe-k, bizkaieraz, “bezalaxe” esan nahi du eta nahasgarri samar geratzen da titulua, gaztelera itzuliaz idatzita dagoela ohartzen zaren arte. Zaintzazu hizkera apur bat mesedez. Zernahi eta Nolanahi ez dira adiskide onak idazle batentzat. Eutsi goiari!

  • Nerea Fernandez 2019-02-02 12:42

    Mila esker zure zuzenketagatik. Ez nion erreparatu ñabardura horri. Baina zuzen zaude. Aldatu dut. Gainera bideo bat topatu dut, non molde hau erabiltzen duten. Bideo hori aurretik zegoenagatik aldatu dut.

    Izenburuari dagokionez, ordea, jakin badakit ez dela erabat aproposa, baina “lizentziarekin” aukeratu nuen arreta deitzeko eta aurreko artikuluari jarraituz -“Ze letxe da hau?” izenekoa-.