Noiz bukatuko da petrolioa? Edo zergatik den kezkagarriagoa klima aldaketa baino

Noiz bukatuko da petrolioa? Edo zergatik den kezkagarriagoa klima aldaketa baino… – 

Noiz bukatuko da petrolioa? Edo zergatik den kezkagarriagoa klima aldaketa baino...

Aitortu behar dut “aldaketa klimatikoa”, “klima larrialdia” edo “munduko beroketa” pixka bat katastrofista iruditzen zaizkidala. Hala ere, ez naiz inor hori ukatzeko. Ez naiz horretan aditua, beraz, zientzialariek diotenean sinestuko dut. Baina inpresioa da, lehorteak, suteak, haizeteak, beroaldiak, denboraleak, tifoiak… eta bestelako hondamendi natural meteorologikoak betidanik existitu direla. Are gehiago, planetan glaziazio garaiak ere egon omen ziren aspaldi. Agian nire sentsazioa soilik inguruan dudan lasaitasunean oinarritzen dut: gure herrian uholde eta lehorteak lantzean behin egoten dira, baina ez tornado, urakanak edo monzoiak bezalako fenomeno extremoak.

Baina, aldiz, egunero ikusten ditut ibilgailuak batetik bestera mugitzen edo plastikoaren kontsumo erraldoia. Eta, nago, ez dela soilik euskal hirietan edo herrietan. Mundu mailan etengabea da.

Petrolioa XIX. mende bukaeran hasi zen masiboki erabiltzen. Baina ordutik, urtez urte bere kontsumoa handituz eta handituz joan da. Hazkundea etengabea da.

Petrolio prosprekzioak eta aurkikuntzak gero eta nabarmenagoak izan dira, gizakiaren petrolio gosea asetzeko. Gero eta sakonago eta urrunago lortu dute heltzea urre beltzaren bila. Baina badakizue zer den “peak oil”? Petrolio erreserbak urtero aurkitzen dira. Baina duela urte batzuk, aurkikuntza horiek urtez urte txikiagoak dira. Kontsumoa, ordea, ez du etenik. Garapen bidean dauden herrialdeak, bereziki Txina, India eta Asiako beste batzuk industrializatzen diren heinean, urtez urte petrolio eskaria handitzen dute.

Gaur egun, gure garraio sistema, fertilizanteak, lehengaiak, farmakoak eta abar luzea petrolioan oinarritzen da. Petrolioaren agortzeak mundu hau hankaz gora jarriko du (hegazkinek ez dut alternatibarik eta itsasontzi handiak nuklearrak bakarrik izan daitezke). Eta badakigu petrolio finitua dela, beraz, noizbait desagertuko da. Ez dakigu 30, 50 edo 70 urte barru izango den. Kontua da desagertuko dela. Eta orduan zer? Hori aldaketa klimatikoaren “apokalipsia” baino ziurragoa da eta askoz lehenago helduko zaigu. Ezta?

Horregatik guztiagatik, diot: aldaketa klimatikoak baino, gehiago kezkatzen nau petrolioren bukaerak.

Hedabideetan, ordea, askoz gehiago hitz egiten da aldaketa klimatikoaz, petrolioaren agortzeaz baino. Eta dinot nik; erregai fosilak alde batera uztea beharrezkoa dela konbentzitu nahi bagaituzte, zergatik ez da gogorarazten, besterik gabe, ezin ditugula erabili, sinpleki laster bukatuko direlako?

Gaian sakontzeko:

https://www.15-15-15.org/webzine/2019/12/13/explicando-el-peak-oil-de-manera-sencilla/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Petrolioa_agortzea

Noiz bukatuko da petrolioa? Edo zergatik den kezkagarriagoa klima aldaketa baino…