Motoak: garraiobidea eta sentipenak. Moto eta motor motak, soinu bereizgarriekin
motoAK: Garraiobidea eta sentipenak –
Dakigunez, gaur egun motoen kultura oso hedatuta dago gure gizartean, baina, beti horrela izan da? Lehenengo mugimendua Estatu Batuetan hasi zen, 1929an, eta amerikar “gentleman”ez osatuta zegoen, hau da, motozale horiek beti ondo jantzita joaten ziren haien jertseekin zein gorbatekin, dotoretasuna ezinbestekoa zelako pertsona horientzat.
Hamar urte pasa eta gero, Bigarren Munduko guda hasi zen, eta amerikar gazte guztiek gudara joan ziren, haien herrialdea babestu behar baitzuten. Bueltatutakoan, gazte horiek adrenalinaren bila zeuden egunero, eta sentimendu hori motoetan aurkitu zuten.
Gainera, bi ohitura ekarri zituzten gudatik: Hegazkinlari jakak janztea motoetan, eta txupa horietan pop kulturako adabakiak ipintzea. “Outlaw bikers”, berriz, txalekoek erabiltzen zituzten, eta beraien kluben adabakiak bai bizkarrean bai aurrean ipintzen zituzten haien maila erakusteko;horrera agertu ziren lehengo “custom klubak”.
Hala eta guztiz, gaur egun motoak ez dira “custom klubak” bakarrik, munduko mugimendua dira. Batzuek zoriontasun tresna hauek egunero lantegira joateko erabiltzen dituzte, beste batzuek, berriz, asteburuetan lagunekin ihesaldi paregabeak egiteko. Orduan, nola jakin dezakegu zein motoak erabiltzen dira hirian mugitzeko eta zeintzuk disfrutatzeko?
Scooterrak hirian baino ez dira erabiltzen, oso gutxi kontsumitzen dute, eta erabilgarriak dira kaskua eserleku azpian gordetzeko. Honen ondoren, beste motoak lanera joateko zein disfrutatzeko erabiltzen dira, hiritan eta errepideetan.
Hala ere, moto guztiak ezberdinak dira, custom eta trail motoak oso baliagarriak dira bidai handiak egiteko, oso erosoak baitira ( eserlekuak eta motelgailuak oso bigunak dira, eta horregatik gorputza ez da hainbeste nekatzen), eta gainera gasolina deposituak nahiko handiak dira.
“Karrerako” motoek eta kafe racerrek, berriz, motelgailu askoz gogorrak daramatzate ibilbidea hobeto sentitzeko; hori oso onuragarria delako kurbak egiterakoan.Azkenik, baina ez horregatik gutxiago, scrambler motoak edozein lekutan erabili ditzakegu, “todoterreno” dira.
Hori alde batera utzita, motoek motor desberdinak dauzkate, eta noski, horrek soinua guztiz aldatzen du. Lehenik eta behin, zilindro bakarreko motoak ditugu; moto hauek normalean ez dira oso indartsuak eta moto txikietan ipintzen dira, eta soinu polita daukate. moto hauek alde batera utzita, bi zilindroko motoak aurki ditzakegu. moto hauek sekulako soinu dotore dauzkate, nire ustez soinu liluragarriena, eta normalean “custom, scrambler eta trailen” motoetan aurki ditzakegu. Bukatzeko, hiru eta lau zilindroko motoak aurki ditzakegu; moto hauek normalean japoniarrak dira, eta gainera, moto fidagarrienak dauzkate. Soinua, berriz, oso lineala eta deportiboa da. Bukatzeko, nik esango nuke moto batzuek soinu ikaragarria daukatela, baina hori da haien jabeek DB killerra kendu dutelako. Motoak DB killerra badaukate, soinu ederra edukiko dute, eta inork ez du arazorik edukiko horrekin.
…
Oharra: moto eta motor ez nahasteko, nik “moto” bi gurpileko ibilgailua deitu dut (nahiz eta, normalean, “motor” erabiltzen dugu euskaraz) eta “motor” ibilgailua mugitzeko mekanismoa.
motoAK: Garraiobidea eta sentipenak. Moto eta motor motak, soinu bereizgarriekin.
Hau da hau kakanastea duzuna. Hasieran dirudunak ziren edozein motordun ibilgailu zaramakitenak, beraz, normala gentleman moduan janztea.
2, 2. mundu gerlatik ateratakoek anaitasun, pertenetzia sentimentua zuten, hortik hasi ziren taldeak, baina TALDEA, partxe eta jerarkia ipini zuena Hell Angels izan zen , ez edozein motortalde