Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erraustu nahi dituztela salatzeko martxa, larunbatean

Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erraustu nahi dituztela salatzeko martxa, larunbatean –

Helburua da salatzea erraustegian hiri-hondakinak ez ezik hondakin industrialak ere erraustu nahi dituztela, berriki ezagutzera eman duten bezala. Zaldibarko zabortegia bertan behera erori ondoren, han botatzen ziren hainbat hondakin nora bota ez dakitela geratu dira, eta erraustegian aurkitu omen dute alternatiba.

Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erraustu nahi dituztela salatzeko martxa, larunbatean
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, larunbatean martxa bat egingo da Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegi bitartean. 11etan abiatuko da, Okendo plazatik.

Zaldibar berririk ez! Ez Zubietako erraustegian ez inon!

Hona hemen Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak egindako deialdia…

Hamaika akats, obskurantismo eta irregulartasunez inguratuta martxan da Donostiako erraustegia eta martxan jarri bezain pronto ikusi da Gipuzkoan ez dela sortzen munstroa elikatzeko nahiko zabor. Izan ere 2019an Gipuzkoan 138.000 tona errefus sortu ziren, 100.000 TMBtik pasa ondoren, eta erraustegia 200.000 tona erretzeko prestatu dute.

Erraustegia martxan jartzen ari zenean, gertatu zen Zaldibarko krimena (ekologikoa eta langileen aurkakoa) eta Zaldibarrera eramaten ziren edozein motatako zaborrekin zer egin orain? PNV-PSEko politikariak hain azkarrak izanik, erraz aurkitu dute konponbidea: erdi hutsik dagoen erraustegian erre. Eta hala ere nahiko zabor ez baldin badute, hurrengo pausua Gipuzkoatik kanpoko hondakinak ekarriko dituzte, negozioa biribildu arte.

Zaldibarko zabortegiaren eta erraustegiaren kudeaketak antza handia dute: biak dira enpresa pribatuak, ahalik eta diru gehien irabazteko helburuarekin. Eta Eusko Jaurlaritzak du enpresa hauen jarduna kontrolatzeko ardura. Garbi ikusi da Zaldibarren zein izan den enpresa eta EJren funtzionamendua eta zein ondorioak. Orain herritarrok sinistu egin behar al dugu erraustegian desberdina izango dela? Are gehiago, erraustegiaren kasuan eskrupulorik gabeko multinazional baten eskutan dagoenenan.

Gertatu zenaren ondoren jakin zen Zaldibarrera edozein zabor eramaten zela, arriskutsu ala ez, dena nahastuta, kontrolik gabe. Zabor hori erraustegiaren labeetan erretzen denean inork ez daki zer aterako den, eta jakin badakigu emisio arriskutsuenak, dioxina eta furanoak adibidez, urtean ordu gutxitan bakarrik neurtuko direla.

Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erraustu nahi dituztela salatzeko martxa, larunbatean
Hainbat gazte erakundek gazteei parte hartzeko dei berezia egin die.

Ikusi da Gipuzkoako herri gehienetan posible dela errefusa asko murriztea. Zergatik ez da gauza bera egiten Donostia, Irun, Lasarte… bezalako herrietan? Herri hauek dira erraustegia gehien elikatzen dutenak; ez dute besteek txukun samar egiten dutena hondatzeko eskubiderik. Eta industria hondakinekin berdin: irtenbide bakarra hondakinak murriztea da. Industrien artean ere badira lanak txukun egiten dituztenak eta dena nahasirik botatzen dutenak ere bai. Eta Administrazio Publikoa beti bezala, beste aldera begira.

Egoera tamalgarri hau salatzeko asmotan Errausketaren Aurkako Mugimenduan martxoaren 27an erraustegira martxa antolatu du, goizeko 11etan Lasarte-Oriako Okendo plazatik irten eta 12etan erraustegiaren sarreran elkarretaratzea eginez. Bertan parte hartzeeko eskaria luzatzen zaie herritarrei, beste behin ere ozen esango diegu gure agintariei hondakinen errausketa ez dela arazo honen konponbidea.

ERRAUSTEGIA GELDITU.

HONDAKINAK MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU

Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erraustu nahi dituztela salatzeko martxa, larunbatean