Maskota kopurua umeen kopurua baino handiagoa Euskal Herrian
Maskota kopurua umeen kopurua baino handiagoa Euskal Herrian –
Gaur egun, hemen, Euskal Herrian, momentu batera heldu gara, non 15 urtetik beherako umeen kopurua txikiagoa baita txakurrenarekin alderatuta. Izan ere, katuak eta gainontzeko animaliak -alegia, gizakiok elikatzeko erabiltzen ez direnak- kontuko bagenitu, desberdintasuna handiagoa izango liteke. Horretaz aparte, herrialde garatu askotan ere gertaera hau suertatzen da, esate baterako, Japonian edota Hego Korean. Baina zergaitik gertatzen ei da fenomeno hau?
Lehenengo eta behin, une honetan, jaiotza tasa txikia da, urteen porasuz* behera jo du eta. Gainera, umea eukitekotan, bikotean egonkortasuna egon behar da, bai ekonomikoa bai afektiboa.
Ekonomian krisia dela eta, komeni da esatea maskota umea baino askoz merkeagoa dela, maskotari janaria eta txertoak erosi behar zaizkiolako soilik eta umeari, ordea, aipatutakoaz aparte, arropa eta jostailuak erosi behar zaizkiolako. Hau gutxi izango ez balitz, umeari ikasketak ordaindu behar zaizkio eta batez ere, momentu honetan, unibertsitatea ordaintzeaz gain masterra ordaindu behar zaio ere, lan merkatuan lehia handia dago eta.
Erosotasunari dagokionez, maskotak beti gure menpean egongo dira, egunero gau eta goiz kalera urten behar dira eta. Umeak, aldiz, bakarrik haztean gurasoen menpe daude, helduak direnean automo eta independiente bihurtzen direlako eta gehienetan, gurasoak umeari deika egon behar dira bisitan joateko.
Oro har, bikotean soilik bizi diran pertsonen kopuruak -ume barik- gora egin du azken urteotan, baita mutilzahar edo neskazahar diren pertsonen kopurua ere. Era berean, gero eta ezkontza gutxiago ospatzen dira, ez ezkontzea pil-pilean dagoalako belaunaldi honetan. Hori dala eta, bikote gehienek ezkondu arte ez daukate umerik, beraz, ezkontza tasa jaistekotan, jaiotza tasak ere behera egingo du.
Halaber, beroketa globala dela eta animaliak gizakiekin konparatuta askoz ekologikoagoa da, maskoten kasuan bakarrik janariaren plastikoak kutsatzen duelako; gizakiok, ordea, plastikoa ezinbestekoa da gure eguneroko bizitzatan. Horregaitik umeak ez eukiteak biztanleria gutxitzen du baina era berean, munduaren ingurumenarentzat onuragarria da.
Ondorioz, aurreko guztia laburbilduz, nahiz eta maskota bat edukitzeak ekonomikoagoa izan, ez dago dudarik ezin dela alderatu etxean ume bat edukitzea edo txakur bat edukitzea. Azken finean, pertsona guztiek ez daukate guraso izateko gaitasunik, hau da, ume bat edukitzekotan pazientzia eduki behar da, osterantzean, bietako batek txarto amaituko du.
*urteen porasuz=urteen poderioz
Hitz batean gizartearen suntsiketa. Sistemak horixe nahi izan du, gizakia bakartzea, taldeak ez zaizkio interesatzen. Eta horren barruan daude “norbere umeak eduki nahi izatea egoismoa da” eta antzeko ideologiak. Artikuluan ere aipatu duzu ume batek gehiago kutsatzen duela. Hori ere ideologia berriren bat da? Beno… behin horrela hasiz gero onena gizaki guztiak desagerrarazteko erabakia hartzea izango da. Ez da txantxa: ideia hori duen ideologia eta jarraitzaileak badaudela entzun dut noizbait. Jada gizakiak ez daki zer egin bere buruarekin. Horixe ekarri digu modernitateak.
Ume gutxiegi izatea arazo bat da eta maskota gehiegi izatea ere bai. Beraz, ume gehiago eta maskota gutxiago!
Txakurrak oso ongi daude baserrian, baina kalean guztiz soberan. Txakur kakak espaloietan eta parkeetan, mendietan ardiak aztoratzen…plaga bat dago. Eta esango nuke plaga induzitua dela. Herriak haurrez hustu eta txakurrez beteta irabazi gutxi herri bezala!